Antzokitik atera, ikuslearengana hurbiltzeko

  • Taberna batean patxada ederrean egon eta antzezlan bat ikustea; horratx Donostiako Poltsiko Antzerki jaialdiak eskaintzen duen aukera. Formatu txiki eta ertaineko hamar proposamen ikusi ahal izango dira, genero eta diziplina anitzekoak. Tartean bi euskarazko lan: Ispilua eta Beste Aldekoak.

Asisko Urmenetaren eta Peio Etxekoparren Beste Aldekoak izango da Donostiako Poltsiko Antzerki jaialdian eskainiko duten euskarazko bi lanetako bat. Datozen urteetan euskarazko obra kopurua emendatzeko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko saria antolatu du
Asisko Urmenetaren eta Peio Etxekoparren Beste Aldekoak izango da Donostiako Poltsiko Antzerki jaialdian eskainiko duten euskarazko bi lanetako bat. Datozen urteetan euskarazko obra kopurua emendatzeko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko saria antolatu dute, urtero obra bat 3.000 eurorekin saritzeko.

Antzezlanak ohiko gune eszeniko tradizionaletatik atera eta jendearengana hurbiltzeko asmoz antolatu dute Donostiako Poltsiko Antzerki jaialdia. Ikusleak antzokietara gerturatu beharrean, antzerkia bera da ikuslearengana doana. Donostia Kulturak eta Kultur Ekintza Unitateak XXI. edizio honetarako prestaturiko egitarauan formatu txiki eta ertaineko hamar obra bildu dituzte, horietatik bi euskarazkoak: Beste Aldekoak eta Ispilua. Maiatzaren 17an hasi zen eta ekainaren 3ra bitartean ia auzo guztietan ikusi ahal izango dira proposamenok, musika eta umorea, bertsoak, antzerkia, magia edota bakarrizketak gurutzatuko dira, aniztasun artistikoa baita, besteak beste, egitasmoaren ezaugarri nagusietako bat.

Poltsiko Antzerkiaren bidez hiriburuko txoko guztietara kultura hedatzea garrantzitsua dela nabarmendu nahi izan du Jon Aizpuruak, Donostia Kulturako Kultur Ekintzako arduradunak: “Auzoetan bizitza kulturala bultzatzea garrantzitsua iruditzen zaigu, bai kasu honetan bezala Poltsiko Antzerkiaren bidez, bai bestelako eskaintza kulturalen bitartez”. Ildo horretatik, adin eta mota guztietako jendea mugitzen den tokietara eraman nahi dute antzerkia; tabernetara nagusiki, baina baita bestelako gune batzuetara ere, hala nola, Martuteneko gazte zentrora edota Igeldoko Herri Ikastetxera. “Zein ikuslerengana iritsi nahi dugun aintzat hartuz, denetariko tabernak aukeratzen ditugu, eta ondoren, ikusle profila gorabehera emanaldi bat edo beste eramaten dugu bertara”.

Bestelako jomuga bat ere badute jaialdi hau antolatzen dihardutenek: “Euskarazko antzerki ekoizpenari bultzada ematea bilatzen dugu”. Izan ere, Jon Aizpuruaren esanetan, oso urria da egun, oro har, formatu txiki eta ertaineko antzerkiaren esparruan dagoen euskarazko lanen eskaintza: “Aurtengo edizioan hamar emanalditik bi soilik izango dira euskaraz, baina hori da une honetan Euskal Herrian dagoen ekoizpenaren isla”. Haatik, ekoizpen horretan eragin nahi dute jaialdiko antolatzaileek, eta hori dela eta, aurten bigarren urtez jarraian Poltsiko Antzerki Sorkuntza deritzon deialdia kaleratu dute Donostia Kulturaren, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz. “Urtero lehiaketa honi esker, gutxienez euskarazko ekoizpen bat izango dugu”.
Obra sarituak 3.000 euroko ordainsaria poltsikoratuko du, eta halaber, entseguak eta beharrezko prestaketak egiteko hilabetez lekua eskainiko zaie, bai eta emanaldiak lotu ere. Zer hartzen dute aintzat, ordea, antzezlan bat baloratzerako orduan? “Kalitatea, denetariko osagaiak izatea, eta horren ildotik, egitasmo artistikoa originala izatea”.

Euskal nortasuna eta bikote harremanak

Bi dira aurtengo edizioan ikusi ahal izango diren euskarazko emanaldiak. Bat Peio Etxekopar eta Asisko Urmenetaren arteko elkarlanaren fruitu den Beste Aldekoak lana da. Ipuina eta ilustrazioa uztartzen dituen inprobisazio honek, euskal nortasunaz dihardu. “Hain ezberdinak diren bi mundu (Frantzia-Espainia, Ipar-Hego, hiri-herri), zerk ditu bildu?”. Hori da mahai gaineratu nahi izan duten galdera. Euren autobiografietan oinarrituz, umorea eta zalantza metodikoa lagun dutela, ikusleak bere burua hobeto ezagutzeko –edo ez–, gako batzuk ematen ahaleginduko dira. Obra hori maiatzaren 18an eta 19an eskaini dute Intxaurrondoko jatetxe makrobiotikoan eta Igeldoko Herri Ikastetxean; eta 25ean berriz ikusi ahal izango da Altzako El Nido tabernan.

Bestelako proposamen batekin datoz Ion Martinez Txiki eta Saioa Royo antzezle donostiarrak. Ispilua antzezlanean bikote harremanak eta maitasunaren inguruko hausnarketa jorratu dituzte. Ikusleari erakutsi nahi diote erlazioek aurrera egiteko ondo hausnartzea eta benetan zer desio dugun jakitea funtsezkoa dela, eta horretarako, bikote harreman arruntetan eman ohi diren urratsak ezbaian jarriko dituzte. Ikuskizun hau ekainaren 1ean, Añorgako Jolas Etxean, eta ekainaren 3an, Amarako Via Fora tabernan aurkeztuko dute.

Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdian mota edota estilo denetarikoak izango dira nagusi, hala nola, magia, bakarrizketak, edota transformismoa; gustu eta zaletasun anitz dituzten pertsonengana heldu nahi baitute. Arestian aipaturiko euskarazko Beste Aldekoak eta Ispilua antzezlanez gain, honako hauek ere izango dira XXI. edizio honetan: Sergio Fernandez eta Arturo Gonzalezen El show de la parroquia, Gorka Aginagalde eta Gurutze Beitiaren ¡A guuusssto!, Sleepwalk Collectiveren Conoce a las sirenas, Karimen Mi cuento Chino, Rafa Fornerren Me los dices y te lo cuento, Las pituisterren El maravilloso mundo de las otras crisis, Hipo eta Condrias mediku xelebreen Bi-ologotomia, Yogurinha Borova eta Nagore Goreren Solas.

Kultur Ekintzako arduradunaren iritziz, ekoizpenen zenbatekoa emanaldi kopuruarekin hertsiki loturik dago; “euskarazko ekoizpenaren aldean, gaztelaniazkoak askoz ere ugariagoak dira”. Beraz, euskarazko lanak bultzatzeko, herri eta hirietan ahalegin handiagoa egitearen aldekoa da, beti ere taberna edo gisa horretako espazio informaletan; izan ere, “horrek bizitza kulturala ematen dio herri edota hiriari”.


ASTEKARIA
2012ko maiatzaren 27a
Azoka
Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude