argia.eus
INPRIMATU
Korrika egiteak bizitza luzatzen du

Joxerra Aizpurua Sarasola 2012ko maiatzaren 15a

1976an Copenhagen City Heart proiektua abiatu zen, eta maiatzeko lehen larunbatean, EuroPrevent 2012 batzarrean, lehen emaitzak aurkeztu dituzte.

Korrika erregularki aritzen direnen artean bizia batez beste luzatu egiten omen da: 6,2 urte gizonen kasuan eta 5,6 urte emakumeenean. Guztira, 20 eta 93 urte arteko 20.000 lagun aztertu dituzte. Emaitza onenak korrikaldiak gehiegi nekatzeraino egin ez dituztenenak izan dira, hau da, muturreko kirola egin ez dutenenak. Pertsona horiek izandako hobekuntzen artean hauek aipatu daitezke: oxigenoa hobeto xurgatzen dute, intsulinarekiko sentiberatasuna igotzen da, kolesterol ona gehitu eta triglizerido maila jaisten da, eta bihotzaren erritmoa hobetzen da. Alde psikologikotik ere onuragarria da korrika egitea