Euskara hutsezko emisioa helburu

  • Hedabide asko kinka larrian direnean, asmo berri bat sortu da Arabako hiriburuan. Orain ele bitan diharduen Gasteizko Hala Bedik euskara hutsean hasi nahi du bigarren emisioa.

Iragan otsailean, 34 irrati lizentzia adjudikatzeko lehiaketaren oinarriak aurkeztu zituen Eusko Jaurlaritzak. Haietarik herena euskarazkoak izango dira. Horretan, Gasteizko Hala Bedi irrati libreak bi lizentzia lortu nahi ditu, bata euskaraz hasiko duen emisioarentzat nahiko luke; gaztelaniazkoarentzat, berriz, bestea. Egitasmoaren arduradunek –irratiaren batzarreko kideek–, azaldu digutenez, lehendik dator asmoa: “Hala Bedi irratian euskara hutsezko emisioa sortzeko ideia ez da berria, duela hamar bat urte ere kolektiboak aipatu zuen. Arrazoiak agerikoak dira: Araban sekulako hutsunea daukagu. Ez dago euskaraz eta bertan ekoizten den irratirik, Aiaraldeko esperientzia izan ezik, hau da, Uhinak irratia. Hala Bedin nolabaiteko erantzukizuna ere sentitzen genuen”. Gogo hori areagotu baino ez da egin Jaurlaritzak lizentzia berriak banatzeko lehiaketa abiarazi duenean.

Egitasmoa definitzen ari dira oraindik, nahiz eta orain artean Hala Bedik erakutsi duen bidetik joko duten: “Autogestioa eta asanblada izango ditu oinarri, eta jendearen parte-hartzeari esker joango da indartzen. Gasteizen horrelako egitasmo bati ekiteko aukera eta baliabideak dituen bakarrenetakoak gara, eta horregatik hartu genuen erabakia”.

Hala Bedi euskaraz

Ele bitan jardun du orain arte Hala Bedik, %40 euskaraz, gainerakoa gaztelaniaz. Proportzio horri eutsirik ere, ordea, euskara hutsezko bigarren emisioa dute helburu. Ez dira hutsetik abiatuko, dena den: “Azken urteotan aurrera egin du Hala Bedi irratiak euskarazko produkzioan. Bera da Araban euskarazko ekoizpen propioa daukan irrati bakarrenetakoa. Horra, esaterako, arratsaldeko ‘Zebrabidea’ saioa, hiru ordu irauten duen magazina”. Baina ez da adibide bakarra. “Denetariko irratsaioak sortu dira euskaraz azken urteotan, eta barrura begira ere nabarmena da euskarak egin duen bidea, duela urte batzuetatik hona. Emisio elebidunak bere bidea egingo du, bai, eta gero eta euskara gehiago sartzea litzateke naturalena; hori da gure asmoa, behintzat”. Hala ere, euskara hutsezkoa dute xede berri: “Gure irratiarentzat inflexio puntu bat da erabaki hau, ezinbestean”.

Asmoa plazaratu dute, eta abian da laguntza biltzeko kanpaina ere. Leloa ere badu: Geureak eta bi ematera goaz. “Lehen helburua jendeak proiektu berria ezagutzea izango da. Bigarren urratsa, bazkide berriak egitea, aurrerantzean bi irrati baten prezioan izango dutela aldarrikatuz”. Hirugarren helburua izango da garrantzizkoena: “Datorren urteari begira, emisioarekin hastea. Badakigu lan egin beharko dugula proiektua aurrera ateratzeko behar ditugun bazkide guztiak lortzeko, eta egitasmoa indartzeko jendeak parte har dezan ere saiatu beharko dugula, baina ez dago beste aukerarik. Jendeak euskarazko irrati baten beharra ikusten duen neurrian beraien laguntza ematea nahi genuke eta horretarako gure asmoen berri eman beharko diegu Arabako biztanleei”. Erakundeek lagunduko duten ikuskizun da. Hala Bedik, bestalde, ez du nortasun zeinurik galdu nahi. “Guretzat autogestioa oinarrizkoa da. Etorkizunean erakunde publikoetatik diru-laguntzak hartzea ez da guztiz baztertzen, ez gara dogmatikoak horretan, baina momentuz ez dugu bide hori hartuko eta argi daukagu gure diru baliabideak inoiz ez direla erakunde publiko edo pribatuen diru-laguntzen eskuetan egongo”.

Krisi aroan baitezpadakoa da biziraupen ekonomikoa. Hedabide asko kolokan den garaian, isildu den sasoian, gorago jaso nahi du bere burua Hala Bedik. “Gure biziraupena erakunde publiko eta pribatuen eskuetan ez dagoen neurrian, lasai gaude. Autogestioak horixe erakutsi digu, lortu beharrekoa geure kabuz lortu beharko dugula, horretarako ditugun baliabideak aprobetxatzen”. Ahal denean, dena; ezin denean, ahal dena: “Aukera dagoenean indar egiten eta ezin denean, berriz, daukazunarekin konformatzen. Asko esatea da beharbada, baina datozen urteetan autogestioa eta ‘do it yourself’ filosofia pil-pilean egongo direla esango genuke”. Kritika hitzik ere badute erakundeekiko morrontzaren inguruan. “Azken urteetan proiektu gehiegi jarri dira instituzioen momentuko borondatearen esku, eta horrek baditu arriskuak. Guk jendarteak babesa ematen digun neurrian egingo dugu aurrera. Maiz errepikatzen da, eta balioa galdu duen zerbait ere bada, baina gure bazkiderik gabe Hala Bedik ez dauka zentzurik, beraiek dira benetan irrati honen arima”.

Inoiz esan dutenez, “freskoa, hurbilekoa, zirikatzailea eta gustu eta adin guztietarakoa” nahiko lukete Hala Bedi, hala oraingo ele bikoa, nola euskara hutsezkoa. Eta lanean ari dira, hori horrela izan dadin. Lehenik eta behin, prestaketa lanak egingo dituzte uda atarian. “Ekainaren hasieran tailerrak egingo ditugu nahi duen guztiarentzat. Unibertsitatean egingo den hitzaldi batekin hasiko dira tailerrak eta hiru egunez ariko gara irratia egitea zer den ikasten. Zerbait dinamikoa eta parte hartzailea izango da. Tailer hauetatik etorkizuneko proiektuan parte hartuko duen jendea ateratzea espero dugu. Datorren ikasturtean ere egingo ditugu beste tailer batzuk, denon artean proiektua zehazteko eta edukiz betetzeko”.

Hala Bedik irrati modu jakin bat egiten duela erakutsi du orain arteko ibilian eta, ageriko denez, horrixe eutsiko dio euskarazko emisioan ere. “Guretzat oso garrantzitsua da Gasteizko elkarteek beraien ahotsa edukitzea gure irratian. Beste komunikabideetan entzuten ez diren edo isilarazten diren gizarte eragileek eta kolektiboek beraien lekua izango dute euskarazko irratian. Horrekin batera, beste irrati batzuetan entzuten ez diren musika taldeak zein beste irratietan lantzen ez diren gaien inguruko saioekin osatu nahi genuke programazioa”. Zehazteko moduan dira asmoa, gainera. Dena ez da gaurkotasuna izango: “Aisialdia, sexua, bidaiak, sukaldaritza... jendearekin hitz egin beharko da lehenengo eta gero pausoz pauso aurrera egin. Martxan jarri ahala, aliantza berriak sortuz joango dira, hori seguru”. Aliantza horietan, Arrosa irrati sarea dute lehenengo lagun, hau da, Euskal Herri osoko hainbat irrati biltzen dituena. Herri eta eskualde mailakoak, gehienak. “Bai, garrantzi berezia ematen diogu Arrosa irrati sareari, horrek eman dezakeenari. Bertan elkartzen garen Euskal Herriko irratien artean, pauso berriak eman beharko ditugula aurreikusten dugu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Euskal hedabideen etorkizunaz

Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]


Euskal hedabideen etorkizunaz

Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]


Elixabete Garmendia Lasa
“Aukera eta erronka modura bizi izan dut euskarazko kazetaritza lantzea”

Elixabete Garmendia Lasa ormaiztegiarra emakume aitzindaria izan zen euskarazko kazetaritzan. 70eko hamarkadan 'Zeruko Argia' aldizkarian lanean hasi zenetik egindako ibilbide oparoari buruz mintzatzeko aukera izan dugu.


Intuizioaren ebidentzia: erdara darabilten Euskal Herriko hedabideek bizkarra ematen diote euskarazko kulturari

Bertsolarien kasua da agerikoena: euskaraz eta erdaraz egiten duten hedabideetan, euskarazko bertsioan soilik dira ezagutarazten. Horrez gain, bistaratu da beste titular interesgarri hau ere: Euskal Herriko 11 hedabideren 2023ko lana aztertuta, Euskal Herrikoa ez den kanpoko... [+]


Ane Urkiri izendatu dute ‘Naiz’ atari digitaleko zuzendari berria

Duela hamabi urte sortu zen Naiz agerkaria, Gara egunkariaren atari digital moduan, eta denbora horretan Iñaki Altuna izan da zuzendaria. Aurrerantzean, Ane Urkiri (Mutriku, 1993) izango da Gara egunkariaren Naiz atari digitalaren zuzendari berria. Hedabide horretako... [+]


2024-07-08 | Sustatu
Nola informatzen dira euskal gazteak? Sare sozialekin nagusiki, eta telebistan gero

Ikusiker Ikusentzunezkoen Behategiaren txosten berrienak euskal gazteek informazioaren / albisteen kontsumoan duten interesa aztertu dute. Emaitzak interesgarriak dira; laburbilduta, informazioaren interesa egon badago, eta informazio-iturri fisa, sare sozialak dira gehienen... [+]


Euskalerria Irratiaren izenean kontu faltsu bat sortu dute instagramen, iruzurra egiteko

Sare sozial horretako hainbat erabiltzaileri zozketa bat irabazi dutela dioen mezua bidali diete kontu faltsutik, euskara txukunean idatzita. Mezua jasoz gero, ez klikatu esteka eta ez eman datu korronteari buruzko daturik, iruzur bat da eta. Euskalerria Irratiak kontu hori... [+]


2024-06-06 | Aiaraldea
Atxikimendu kanpaina abian, Amurrioko Udalak dirulaguntza itzuli diezaion Aiaraldea Komunikabideari

Hemen eman ahal zaio atxikimendua manifestuari. Agerraldi herritarra egingo da ekainaren 21ean, 19:30ean Amurrioko Udaletxearen aurrean. 


ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


2024-03-04 | ARGIA
Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.


Eguneraketa berriak daude