Espainiako Estatuan banku-eskandalu berria sortu da. CajaMadrid, Bancaja, Caja de Canarias, Caja de Ávila, Caixa Laietana, Caja Segovia eta Caja Riojaren arteko fusioaren ondorioz sortutako Bankia, diru publikoz erreskatatuko dute, baita euskaldunen diruaz ere. Higiezinei loturiko 31.800 milioi euroko aktibo problematikoak ditu, baina lehenago ere 4.465 milioi euro jaso zituen FROBen (bankuen birmoldaketarako funtsa) laguntza publikoari esker. Orain, PPren Espainiako Gobernuak, hauteskundeetan agindutakoaren kontrara, 10.000 milioi euro txertatu nahi ditu, Aznarren Ekonomia ministro izan zen Rato eta beste gogaide batzuk gaizki kudeatu duten kutxan. Itsasontzia hondoratu baino lehen, Rato kapitaina badoa; orain arte soldata gozoa izan du eta hemendik aurrera ere indemnizazio eta pentsio plan gozoak izango ditu. Bankia adibide garbia izan da: politikariek euren gerrak eta interes ilun pertsonalak eraman dituzte kutxen administrazio kontseiluetara. Badirudi egoera larri honetan ez dagoela ezer depuratzeko.
Zer gertatzen da erakundea hondamendira eraman duen administrazio kontseiluarekin? Arduradunek nola segi dezakete minutu bat gehiagoz kontseilu horretan? Non dago Estatuko fiskal nagusia funts publikoetatik egindako txertaketa milioidun eskandalagarri horren aurrean? Lepazuridunen delinkuentzia nahierara dabil, eta bankariei inork ez die eskua gainean jartzen, areago, eurek sortutako galerak “sozializatu” egiten dira eta diru publikoa erabiltzen da, bote publikotik zurrupatzen segi dezaten. Anartean, familiek eta enpresa txiki eta ertainek kredituen iturria itxita dute, nahiz eta Europako Banku Zentralak martxoan 227.600 milioi euro bideratu zituen Espainiako Estatuko bankuentzat. Bankuek euren epemugak ordaintzeko eta zor subiranoa erosteko erabili dute, errentagarritasun askoz handiagoarekin. Lapurrak! Gaizkileak!
Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.
NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.
Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.
Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.
Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.
Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]
Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.
Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]
Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]
Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]