I
Laster hartuko dugu
guraso izena.
Autoa, badaukagu
golfa, gazteena.
Umearentzat txiki
geldituko dena.
Silleta, kapazoa...
trastea da dena.
Derrigor behar dugu
monobolumena.
|
IV
Ba omen dator tren bat
azkarra, itzela.
Entzun dut AHT
deitzen diotela.
Baso, lurrak suntsitu
behar dituela.
Zor handitan sartuko
omen gaituela.
Baina ez kezkatzeko
behar, behar dela.
|
II
Ateratzeko nola
geldituko gara?
Ta galtzen banaiz, nola
deitu Ertzaintzara?
Ta nirekin hitz egin
nahi duenik bada?
Mugikor gabe nola
biziko zara ba?
Ez dago aukerarik
beharrezkoa da.
|
V
Gara zazpi urteko
semearen kargu.
Pila bat maite dugu,
eskolan dihardu.
Ordenagailuakin
kezkatu xamar gu.
Edozein etxeko-lan
edozein enkargu.
Ez diogu erosi
nahi, baina behar du.
|
III
Ba nik iPhona daukat
ez al daukazu zuk?
Emailak jaso eta
bidaltzen dizkizut.
Edozein duda: Google,
gomendatzen dizut
Watsapen sartu eta
lagunak han ditut.
Ez, ez, dudarik gabe
behar dut, behar dut...
|
VI
Behar bat da arnasa
haize sokatira.
Behar bat da esnea
jaio ta gutxira.
Lana, loa, lagunak...
Beharra hori da.
Baina gaur (begiratu
bestela herrira).
Behar ez diren gauza
asko behar dira.
|