argia.eus
INPRIMATU
Lehentasun zerrenda

Andoni Mujika Ulazia @mujikaandoni 2012ko apirilaren 24a

Jaso dugun hezkuntza ereduak arrasto kaltegarri handiak utzi dizkigu. Zoritxarrez ez da lehenaldiko kontua. Honen kalteak norberaren azalaren barruan eta kanpoan ikus daitezke. Barrura begira, sortu duen gaitz handienetakoa identitatearen odolustea da, eta beraz, ziurtasun eza, beldurra eta oinaze pertsonala. Kanpora begira, harremanen kalitatean izan du eragin zuzena; barruko jatorrizko kalte pertsonal hori gaiztotuz. Norbanakoen benetako gogoak estalita egonik, artikulatzen diren harreman logikak ez dira oinarritzen zintzotasunean. Giro toxikoak erditzen dira gizaki ahulen eta gizaki perbertsoen topaketatik. Hau da, jaso dugun hezkuntza kaltegarriaren ondorio dramatikoena menperatu/menperatzaile dinamika da. Ez dakigu garbi zein den ahularen egiazko gogoa eta marrazoaren ezkutuko helburua. Honi beste zailtasun bat eransten zaio: menperatzaileak edozein girotan agertzen direla eta mila mozorroz jantzi. Urgentzia gorria du hezkuntzaren eraldaketak. Hezkuntza txarraren autoretzatik oso eragile gutxi libratzen gara. Hurrengo urtetan, Euskal Herriak benetako beste erronka bat du lehentasun zerrendan (baina goialdean).