Oihu bat aditua izan da

  • Eugène Garay de Monglavek Altabizkarko Kantua argitaratu zuenean, duela ia bi mende, euskaldunen herri poesia epikoa “aurkitu” nahi izan zuen. Kantuaren faltsutasunaz asko eztabaidatu izan da, ez hainbeste faltsutasun horren intentzioaz: euskal gogoak behar zuen iruditeria sortzea.

Angulemako Saint-Pierre katedralaren aurrealdeko erliebea; Errolanen Kantua irudikatzen du.
Angulemako Saint-Pierre katedralaren aurrealdeko erliebea; Errolanen Kantua irudikatzen du.

1834an, Pariseko Journal de l'Institut Historique aldizkariko lehen alean argitaratu zuen Eugène Garay de Monglave baionarrak Le Chant d'Altabiçar, Altabizkarko Kantua, euskaldunek Karlandiaren armadari eragindako porrota kantatzen zuen poema epikoa eta ustez zaharra. Baina historia hau, berez, berrogeita hamar urte bat lehenago hasi zen, Alemanian, Johann Gottfried Herder filosofoaren orrialdeen artean.

1784-1791 urteetan publikaturiko Ideen zur Philosophie der Geschichte der Menschheit lan mardulean, Herderrek orri bat eskaini zien euskaldunei. Han euskal herriaren eta hizkuntzaren antzinakotasuna azpimarratu zuen, eta euskaldunak historian egindako zenbait balentria nabarmendu. Orreagako bataila, bertzeak bertze. Herderren ustez, “desiratzekoa litzateke herri alai eta azkar honen mintzaira, ohiturak eta historia ezagutuko bagenitu eta, Macphersonek zelten artean egin duen bezala, haien arteko bigarren Larramendi batek antzinako euskal gogo nazionalaren hondarrak bilatu eta ikertuko balitu”. Monglavek berak, Altabizkarko Kantuari paratu zion hitzaurrean, Macphersonen izena aipatuko zuen: “Beharbada, etorriko da euskaldunen kantu zaharrak bilduko dituen Macpherson”.

James Macphersonen itzal luzea

XVIII. mendean, James Macphersonek tradizio gaelikoan oinarritutako bere poemen bidez Eskoziako zenbait pertsonaia (Fingal, Ossian...) famatu bihurtu zituen Europa osoan. Halere, polemikak hasmentatik segitu zion Macphersonen lanari, eta ez ziren guti haren lana faltsukeriatzat jo zutenak. Herderren aipua, ordea, positiboa zen, eta erromantiko alemanek eskoziarrari buruz zuten ikuspuntua ongi islatzen du.

Ez da kasualitatea Monglavek ere eskoziarraren izena gogora ekarri izana, baina pentsatzekoa da aipu horren erranahia konplexuagoa dela. Alde batetik, baionarrak ere Herderrek berak ematen zion balioa ematen zion Macphersoni; alegia, herri tradizioaren bilatzaile eta zabaltzailearen balioa. Baina, bertzetik, ez genuke baztertu behar faltsutzailearen balioa ere kontuan hartu izana. Zeren oraindik ez baitugu erran: 1834an Garay de Monglavek Orreagako batailaren garaikide gisa saldu nahi izan zuen poema ez zen poema zaharra, berak idatziriko poema baizik. Are gehiago, Monglavek argitara emandakoa itzulpena zen (Louis Duhalderena), berak frantsesez baitzuen idatzia poema. Beraz, hauxe nire hipotesia: Monglavek Herderren testua irakurri –1820ko hamarkadaz geroztik frantsesez eskuragarri zegoena–, bi gehi bi kalkulatu eta lau atera zitzaion: euskaldunek ez dute herri poesia epikorik, baina, Europako herri zaharrenetarik izanik, izan beharko lukete; Eskozian bezala, Euskal Herrian ere poesia hori bilatu-asmatu-ikertu-taxutuko duen Macpherson bat behar litzateke; eta, naski bere buruari egin zion azken galdera: eta neure gain hartuko banu Macphersonen zeregin hori? Neroni banintz Euskal Herriko Macpherson? 1866an, Jean-François Bladé ikertzaileak eskoziarraren izena aipatu izana leporatuko zion Monglaveri: “Gaur egun, guztiok dakigu, Garay de Monglave jaunak izan ezik, Ossianen poesiak faltsutzaile trebe baten obra direla”. Baina, beharbada, Garay de Monglave jaunak ere bazekien.

Kantu baten arrakasta eta arrazoiak

Altabizkarko Kantua argitaratzean, Eugène Garay de Monglavek erran zuen Donostian aurkitutako eskuizkribu batean ikusia zuela, nahiz eta Journal de l'Institut-eko bertsioa hura ez izan: Pirinioen bi aldeetan bilduak zituen zenbait aldaeraren bidez osatua zuen Monglavek. Izan ere, haren hitzetan, Altabizkarkoa kantu ezaguna zen euskaldunen artean, ahoz aho transmititua.

Hartara, ahozko tradizioa –Monglavek bildua– eta tradizio idatzia –Donostiako eskuizkribua– batzen zituen poemak arrakasta handia izan zuen XIX. mendean. Francisque Michelek, 1857an, Le Pays Basque liburuan sartu zuen, herri poesiaren atalean, eta Monglavek ematen zion antzinakotasuna onartzen ez bazion ere, poema zaharra zela aitortzen zuen. Julio Nombela madrildar euskaltzaleak espainolezko itzulpen bat publikatu zuen Crónica de la Provincia de Navarra-n: “Kantu honek antzinako euskaldunen adorearen berri ematen du”, idatzi zuen Nombelak. Halaber, Louis Landek, 1878an, hamar mendeko adina aitortu zion poemari bere Basques et Navarrais liburuan, eta, urte hartan berean, Hermilio de Olorizek bere bertsioa kaleratu zuen Iruñeko Revista Euskarako lehen alean.

Alta, ordurako, kantuaren egiazkotasuna zalantzan jarria zegoen, batez ere jakintsu baten eskutik, Jean-François Bladé-ren eskutik hain zuzen ere. 1866an idatziriko Dissertation sur les chants heroïques des Basques lanean salatua zuen Bladék kantuaren faltsukeria. Testu horretan, kritika zorrotza egin zion Monglaveri, eta poema berria dela nabarmentzeaz gain, Journal de l'Institut-eko bertsioak itzulpena behar zuela erratera iritsi zen Bladé. 1883an, pisu handiko bertze euskal ikertzaile batek, Wentworth Websterrek, bat egin zuen Bladérekin Boletín de la Real Academia de la Historia-rako idatzitako artikulu labur batean.

Halere, kantuaren arrakasta eta kantuaren gaineko kritikak gorabehera, galdegin beharko genuke zertara heldu zen historia hori guztia. Zertarako sortu kantua? Zertarako hain sutsu defendatu, zenbaitek egin zuten bezala?

Erantzuna, Hermilio de Olorizek bere itzulpena argitaratu zuen urte eta toki berean aurkitzen ahal dugu: 1878an, Arturo Campionek artikulu bat idatzi zuen Revista Euskaran: “La poesía popular vascongada y sus relaciones con la capacidad poética de la raza euskara” (Euskal herri poesia eta haren harremana euskal arrazaren gaitasun poetikoarekin). Bertan, Herder ekarriko du hizpidera Campionek, hasmentako lerroetan aipaturiko liburua –eta, hain zuzen ere, segur aski Garay de Monglavek berak irakurri zuen bertsioa–. Hor baitago gakoa: Herderrek nahi zuen bezala, herri baten arima haren kantak, haren herri poesia dela onartzen baldin badugu, orduan euskal herriaren existentzia ari gara frogatzen herri horrek poesia baduela frogatzen ari garelarik. Herderrek eskatu bezala, Garay de Monglave euskal gogoaren bila zebilen.

Iruzurra ote?

XX. mendean ere izan ditu kritikariak Altabizkarko Kantuak. Adibidez, Jon Juaristik egurtu zuen El linaje de Aitor liburuan. Sotilago –baina maltzurrago–, 2006ko liburu baten hitzaurrean, Pascual Tamburrik iradoki zuen, oharkabean-edo, “Altabizkarko Kantuaren 'istripua' uste baino adierazgarriagoa dela”, erran nahi baita, euskal kultura osoa, kantua bezala, iruzur baten emaitza dela, edo hori defendatzen du Tamburrik –ez, jakina, hitz horiekin–.

Iruzurra ote da Altabizkarko Kantua? Neurri batean, bai. Hau da, haren egileak IX edo X. mendekoa balitz bezala –eta jatorriz euskaraz idatzia– azaltzen duena XIX. mendeko –jatorriz frantsesez egina– poema bat dugu. Akort. Halere, zilegi litzateke honako hau galdegitea: eta guk, zer dugu guk? Lehenik eta behin, poema polit bat: izan ere, Bladék, bertzeak bertze, modernoegi izateagatik kritikatu zuen, ez baitu ez errimarik ez metrika ezagunik. Eta, bigarrenik, Euskal Herria asmatzeko saio ederra, bere garaiko giro erromantikoarekin bat egiten duena. Iruzurra bera baino gehiago, iruzurraren testuingurua eta faltsukeriaren arrazoiak interesatzen zaizkigu. Eta poemak gure iruditerian utzitako arrastoa. Euskaldunek izan behar zuten baina inon agertzen ez zen poesia epikoa sortzeari ekin zion Monglavek, Pirinioetan oraindik euskal gogoa badabilela erakutsi nahian. Erran nahi baita, badabilela orain. Garay de Monglaveri naski oraina interesatzen baitzitzaion, iragana baino aise gehiago. Eta hor bai, badugu zer ikasia 1834an aditua izan zen oihu hartatik

Eskaintza

Heldu diren lerroak idazteko proiektua aspaldian sortu zen, Pirinioetan eginiko bazkari batean. Hasmentan, hiru ginen parte hartzekoak: Joxemiel Bidador, Patxi Larrion eta neroni. Joxemiel zenak agudo demonio egin zuen bere partea, eta, geroago, argitaratu ere argitaratu zuen, bertze biak ez zirela heldu ikusita. Patxik ere zegokion lana bete egin zuen. Ni izan nintzen idatzi beharrekoa idatzi ez nuena, eta proiektua bertan behera gelditu izanaren erruduna. Zor hura kitatzera heldu naiz orain, eta, bidenabarkoan, Joxemieli omenaldi egitera, hari baitaude dedikatuak orrialde hauek.


Azkenak
2025-02-19 | Ahotsa.info
Yala Nafarroak manifestazioa deitu du otsailaren 22rako

Yala Nafarroak bat egiten du Israelek nazioarteko zuzenbidea sistematikoki urratzen duela salatzeko mundu osoan zehar egiten ari diren mobilizazioekin, eta iragarri dute mobilizazioei eutsiko dietela Mendebaldeko gobernuek Israelgo erregimenarekin duten konplizitatearekin amaitu... [+]


2025-02-19 | Irutxuloko Hitza
Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldia, iruditan

Donostiako San Telmo museoko aretoa jendez bete da Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian.


Galeperra ez da galzorian deklaratuko eta bere ehiza baimenduta egoten jarraituko du

2022an galeperra galzorian izendatzea proposatu zuen Espainiako Zientzialarien Batzordeak, bere ehiza debekatzea ekarriko lukeena. Espainiako Gobernuak orain erabaki du ez ematea babes hori espezieari, eta ehiztarien lobbyak eskainitako informazioa erabili du horretarako.


“Euskarazko murgiltzea erasotzen ari dira PAI ereduaren zabalkundearekin”

Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.


Onkologia Osakidetzan integratuko dute ekainaren 30erako

Alberto Martínez Jaurlaritzarne osasun aholkulariak jakinarazi du erabakia, Gasteizeko Legebiltzarrean. Langile guztiak subrogatuko dituztela ere esan du. 


Langile bat hil da AP-15 autobidean Nafarroan, kamioi batek harrapatuta

Eguerdian gertatu da istripua, 25. kilometroan, Nafarroako Martzilla herriaren inguruan. 2025ean hil den zazpigarren lagilea da.


EITBren Bilboko egoitza aurrean kontzentrazioa egingo dute, zuzendaritza postuak euskalduntzea exijitzeko

"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


EAEko gazteen %88aren ustez buru osasuneko tratamenduak Osakidetzaren gain egon beharko lirateke

Future Game proiektuak EAEko gazteen osasun mentalaren inguruko ikerketa egin du. 18-35 urteko gazteen %87,7ak osasun mentaleko tratamenduak osasun publikoak bere gain hartu beharko lituzkeela pentsatzen du; %64,5ak osasun mentalaz hitz egitean haien iritzia kontuan hartzen ez... [+]


AEBak eta Errusia batzartu dira Saudi Arabian, Europak albotik behatzen duen bitartean

Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Irungo irakasle bati, Txingudi Ikastolan ikasle bati sexu abusua egiteagatik

Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.


Kripto-txanponekin eginiko iruzur batek krisi betean murgildu du Milei

$LIBRA izeneko kripto-txanponean inbertitzeko deia egin zuen Argentinako presidenteak sare sozialetan. Une batean 4.500 milioi euroko balioa izatera iritsi zen arren, ordu gutxiren ostean behea jo zuen kripto-txanponak eta galera asko eragin zizkien bezeroei. 100 salaketa baino... [+]


2025-02-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gorabehera ekonomikoak otorduraino heltzen direnean: arrozaren krisia

Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea... [+]


Eguneraketa berriak daude