Garai gogorrei, barneko irribarrea

  • Hitzetik.

    Hesian.

    Oihuka.

    Iraupena: 39’35’.

    11 euro.
Sakanako taldeak oihartzun gero eta handiagoa dauka eta dagoeneko laugarren diskoa kaleratu du, azken hau Elkarren Oihuka zigiluarekin. Urte hauetan guztietan ez da askorik aldatu sona eta ikusle ugari eman dizkien formula: hardcore melodiko edo punk-pop oinarri bizi-bizia, neska-mutil ahots konbinazio jostaria eta haizezko instrumentuen bultzada nabarmena. Hala, punk zipriztinak dituen rock bizia, ska eta patxanga mezu zuzen eta indartsuekin batzen dira kasu gehienetan. Hala ere, partaideek egungo garai gogorrei aurpegi positibo eta eraikitzaileagoekin aurre egitea erabaki dute. Gainera, espetxeak, drogak eta bestelakoak hitzetan presente badira ere, badaude pertsonalagoak diren bestelako pasarteak ere, sentimentalagoak direnak.
"Hitzaren garrantzia aldarrikatu nahi dugu, azken aldian krisian dago-eta"

Zer dauka Hesianek Hitzetik?

Musikaz aparte, guzti-guztia. Barrenetik idazten dugu eta hitzei berebiziko garrantzia ematen diegu. Hitzaren garrantzia aldarrikatu nahi dugu, azken aldian krisian dago-eta.

“Iragan hotza, garai arrotza” / “Etorkizuna, gailur urruna”. Nolakoa da oraina?

Askoz baikorragoa da. Baina, ez dugu galdu kutsu malenkoniatsua, bestela ez ginateke gu izango!

Oso disko positiboa da…

Bai, baikortasuna argi islatzen da. Garaiak aldatu egin dira, egoera sozio-politikoa, norberaren esperientzia pertsonalak… Lan honetan kanta pertsonalek edo sentimenduak adierazten dituztenek pisu handia daukate.

“Argia”, “Irribarrea”, “Iragana” eta “Urruntasuna” askotan agertzen dira hitzetan...

Iragana zein garai hartan bizitakoak barnean ditugu eta baliagarriak dira gaur egun garena izateko, hortik ikasteko. Ikasi, eta etorkizunari heltzeko gogo handiak ditugu. Ez ditugu inoiz itxaropena eta barneko gogo eta nahiak galduko!

Zer daukagu ikasteko Boiseko euskaldunengandik?

Munduko edozein bazterretan gaudela, euskara dela euskaldun egiten gaituena eta euskararen eta gure herriaren etorkizuna euskaldunon eskuetan dagoela. Izugarria da Boiseko jendearen konpromisoa, ikastola aurrera eramateko ahalegina.

Sua eta bihotzari esker gai gara luzaroan borrokatzeko?

Noski. Abestiak argi islatzen du taldearen ibilbidea eta izaera, eta oztopo guztien gainetik aurrera egin dugu, beti kementsu, borrokatuz eta lan handia eginez. Zortzi bihotz potente ditugu, eta sugar horiek ez dira erraz itzaliko.

“Bukaera ez da existitzen, agurrak milaka daude”; “Lurrera jausi eta behin eta berriro altxatu”. Disko honek asko dauka aurrera egitetik, ezta?

Bai. Asko dira bide luze honetan jasan ditugun eta jasango ditugun trabak eta kolpeak, baina, hala ere, beti aurrera etorkizunari begira eta irribarrearekin.


Azkenak
2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Antena 3 telebistak Donostiari buruz egindako erreportaje “arrazista eta sinplista” salatu dute

Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


Emakume* Abertzaleen X. Topaketa egingo dute azaroaren 16an Laudion

Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.


“A”, Arabako familia-upategien ardoa bereiziko duen marka berria

ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteko upategiek ekoitzitako ardo botilek bereizgarri propioa izango dute uzta honetatik aurrera. Markaren sustapen kanpaina ere egingo dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan. Kontsumitzaileei lagundu nahi diete Arabako ardoak eta... [+]


Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Eguneraketa berriak daude