Borroka feministaren ikasgaiak

  • Udaletako euskara zerbitzuen topaketek ondoko izenburua izan dute: Nolakoa da gure (udalaren) hizkuntza-politika? Begiratu, mesedez, euskara sailetik kanpo. Euskara alorretik urrutiratzen hasi eta feminismora egin zuten jauzia, mugimendu horren ekarpenek euskalgintzari balio diezaioketelakoan.

Mari Luz Esteban antropologoak borroka feministaren hainbat ezaugarri azaldu zituen, euskalgintzarako baliagarri izan daitezkeelakoan.
Mari Luz Esteban antropologoak borroka feministaren hainbat ezaugarri azaldu zituen, euskalgintzarako baliagarri izan daitezkeelakoan.

Mari luz Esteban basauriarra medikua eta antropologoa da; feminista ere bada eta mugimendu horretan daukan esperientziagatik gonbidatu zuten Udaltopera. Bitxia da, zeren Estebanek esan zuenez –eta kafe orduan bildutako batzuek ere bai– nekez begiratzen dio herri mugimendu batek aldamenekoari, lanean nola ari den ikusteko.

Aurten Udaltopek euskara udaleko (edo bestelako erakundeetako) Euskara Sailetik ateratzeko ariketa egin nahi izan du. Hala, Luis Intxauspe Hernaniko alkateak udal osoan nolako hizkuntza politika erabiltzen ari diren azaldu zuen (Argian erreportajea egin genuen: 2295. zenbakia, 2011-10-23). Maite Alvarez Bermeoko Udaleko Euskara Zerbitzuko arduradunak olagarroaren tentakuluak udaleko beste txokoetara nola iritsi diren kontatu zuen. Entzutekoa izan zen kontu hartzailearen bideo zatia, nola deitzen zien euskara teknikariei “pelma” eta “taliban”. Prozesuak aurrera egin ahala ikuspegia zeharo aldatu zuen udaleko langileak, bigarren bideoan ikusi genuenez. Besteak beste, kontu hartzailea kezkatuta ageri da erabilera formalean euskarak aurrera egin badu ere langileen artean gaztelania entzuten delako. Aldaketa itzela langilearena.

Zer ikas dezakegu feminismotik?

Itzul gaitezen ordea Mari Luz Estebanen hitzaldira. Zubi lana egin zuen berak, mugimendu feministaren hainbat zertzelada eman zituen, euskalgintzarako baliagarri izan daitezkeen etengabe galdetuz. Ondoko elementuekin ariketa egin dezakegu:

– Emakumeak gizonarekiko lege berdintasuna lortu du; hala ere, legeak mugak ditu, erreparatu bestela Irun eta Hondarribiko alardeetan gertatutakoei.

– Jabekuntza kontzeptua. Hego Euskal Herrian, 2003an hasi ziren lehenengo jabekuntza eskolak. Helburua zen emakumeek desberdintasun egoeraz kontzientzia hartzea eta parte hartze politikoa bultzatzea. Urratutako eskubideak aldarrikatzea ondo zegoen, baina zer egiten du norbanakoak, eta zer kolektiboak, eguneroko bizitzan? Lau egiteko zituzten jabekuntza eskolek: eskubideen kontzientzia hartu, talde sentsazioa indartu, feminista solteak erakarri eta feminismoaren aurpegi anitzak elkartu.

– Biktima eta agentea. Emakumea biktimatzat hartzeak bi gauza dakartza; ekintzarako ahalmena kentzen zaio eta laguntza kanpotik helduko dela aurreikusten da. Asko ala gutxi, beti du boterea norbanakoak eta ekintzarako ahalmen hori baliatu behar da.

– Gorputzez gorputz. Bizitzaren haragitasuna begiratzea proposatzen du Estebanek. Diskurtsoari eta teoriari asko begiratu diegu eta gutxi gorputzari. Ariketa politikoa, ariketa fisiko eta emozional bihurtu behar da. Norbanakoa beste era batera ikusteko modua da. Galdera da: zer egiten dugu gorputzekin?

Eta zer gay mugimendutik?

Mari Luz Estebanek ordubetez feminismoaz egindako hitzaldiak 2010eko otsailera eraman gaitu, Durangon Topaguneak urte eta erdiko hausnarketa abiatu zueneko jardunaldietara. Orduko hartan, Imanol Minerrek, Errenteriako Lau Haizetara euskaldunon elkarteko kideak, azpimarratu zuen euskara elkarteentzat mugimendu feminista eta lesbiana, gay, bisexual eta transen LGBT mugimendua eredu izan zitezkeela, eta borroka horien haritik osatu zuen hitzaldia. Alderatu Minerren esan hauek Estebanenekin: “Hiztuna euskara elkarteen jardueraren erdigunera ekarri behar da. Ingelesezko empowerment kontzeptuaren haritik, hiztuna begirada berriz jantzi behar da, osatzeko, askatzeko, autodeterminatu, ahaldundu edo jabetzeko eta lan hau euskara elkarteek beregan hartu behar dute. Jarduera armatuaren desarmea kudeatzea tokatzen omen den garai honetan, hiztun euskaldunari armatzea tokatzen zaio, baina ez teknologia militarrarekin, inteligentzia emozionalarekin, Internetekin eta gisako beste teknologiekin baizik”.

Harrotasuna, norbanakoa, jabekuntza, autodeterminazioa... Artikulua hasteko esan dugu nekez begiratzen diola herri mugimendu batek besteari zertan ari den jakiteko. Baina, badirudi, begiradak ari direla gurutzatzen. Beste adibide bat etorri zaigu akordura. Argiak duela gutxi (2313. zenbakia, 2012-03-04) Euskal Herrian Euskaraz mugimenduko Unai Larreategi elkarrizketatu zuen. EHE bide berriak urratzen ari da, eta Larreategik azaldu zuen nola hizkuntza eskubideen urraketa salatu eta eskubideok aldarrikatzeaz harago, eguneroko bizitzan euskaldunak egin dezakeena aztarrikatzeko garaia den.

Transbertsalitatea udaleko sailen artean, baita herri mugimenduen artean ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Maddi Isasi, LABeko idazkari feminista
“LAB Euskal Herri feminista baten eraikuntzan ekarpen sindikala eginen duen subjektua izatea nahi dugu”

Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


Justizia feminista garatzeko beharra aldarrikatu du Emakumeen Mundu Martxak

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


Uma Ulazia
“Zaintzak konnotazio negatiboa izan behar du eta gatazka politikoa sortu”

“Heterosexualitatea da klase antagonikoarekin kolaborazionismoa, hau da, gizonen klasearekin”. Uma Ulaziak Euskal Herriko greba feministak, diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik (Lisipe, 2024) argitaratu berri du. Euskal Herrian egin ziren bi greba... [+]


Instagrameko ‘Denuncias Euskal Herria’ kontuak sexu erasoen ia 500 testigantza jaso ditu azarotik

Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]


2025-01-13 | ARGIA
Gernikako entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa asteartean hasiko da

Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude