Stoner ertz bat duen power-trio borobila

  • Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak.

    Sharon Stoner.

    Autoekoizpena.

    Iraupena: 47’32’’.


    10 euro.
Oñatiko hirukotea bueltan da lan berriarekin; beraien ibilbideko hirugarren lan luzea. Maketan stoner pisutsua lantzen hasi baziren ere, berehala azaldu zuten soinu berezi horretatik erabat aldendu gabe, askoz irekiagoak direla. Eta ez hori bakarrik, power-trio formula nahikoa eta gehiago izan daitekeela erakusten dute lan landu eta zuzeneko bortitz bakoitzean. Iban Yaniz lagunarekin Oñatin bertan beraien kabuz grabatu duten disko honetan bost minutu inguruko kantak batu dituzte, giroa, erritmo aldaketak, indarra eta irudimena barra-barra dituztenak. Garapen handiko abestiak dira, baina tarte oso melodikoak ere badituztenak; eta ahotsak, oraingoan ere, distira berezia du. Ondo gordetako altxorra da, gezurra badirudi ere oraindik jende askok ezagutzen ez duena.
Iñigo Ibarrondo: "Gure ustez abesti “normalagoak” sartu ditugu, estruktura konbentzionalagoekin"

Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak. Zer da zuentzat gaur egun taldea?

Taldea musika sortu eta jotzeko dugun beharra asetzeko bideetako bat da. Aspaldidanik ezagutzen diren hiru lagun-min elkartzen dituen puntua, anaitzen gaituena.

Nire ustez orain arteko disko melodiko eta aldi berean arriskatuena egin duzue.

Ez dugu horrela ikusten. Aurreko bi diskoetan bezala lan egin dugu, melodiei garrantzia berdina emanez. Lelodun abestiak gustatzen zaizkigu. Abesti gehienek bost minututik gora badute ere, gure ustez abesti “normalagoak” sartu ditugu, estruktura konbentzionalagoekin.

Zer esanahi dauka zuentzat stonerrak gaur egun?

Ez diogu uko egiten stonerrari, baina izenean badaramagu ere, stoner rock talde bat baino gehiago gara. Gure eragin nagusienetakoa da, baina musika mota asko entzuten dugu eta taldea horren guztiaren emaitza da.

Nolako esperientzia izan da diskoa zuen kabuz grabatzea?

Ibanek egin duen lehen disko luzea izanik, emaitza borobila da. Esperientzia guztiz aberasgarria izan da, errepikatzeko modukoa. Guk egiteak abestien beste perspektiba bat eman digu eta etxe ondoan grabatzeak erosotasuna.

Iñigo, disko honetan ahotsa gehiago landu duzu?

Ez dugu ezer berezirik egin: lokalean abestien hezur musikala egin, ahotsak konposatu, abestiak entseatu eta grabatzera sartu aurretik bakoitzak abestien konponketak egin ditu.

“Benetazko gizakien heriotzak sortutako engainuzko hilobiak”. Arantzazuko piramide-dorreez ari zarete? Inguruko gauza eta esperientziek inspiratzen zaituztete edo Bosforora joaten zarete mentalki?

Inguruko istorioak aurkezteko erabiltzen ditugun egoera edo tokiak dira. Metaforak edo urrun gelditzen zaizkigun toki edo pertsonak erabil ditzakegu. Agian etorkizunean aipatuko ditugu Arantzazuko dorreak edo Araotzeko baso berdeak gure abestietan, nork daki


ASTEKARIA
2012ko apirilaren 01
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Akordioa erdietsi dute haur eskoletako langileen baldintzak hobetzeko, bi greba deialdien atarian

16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta LABek eta Steilasek indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak. Asteartean mintzatuko... [+]


Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Ibaipeko autobidearen proiektua gelditzea exijitu dute ehunka lagunek Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.


Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


Eguneraketa berriak daude