"Bolognak ekoizle izaten irakasten du, ez pentsatzen"

  • Sautrela kentzeak ez du idazleak desagertu direnik esan nahi.

Iñigo Azkona

Esadazu Madrilen erabakitzen dela Euskal Herrian irakurtzen duguna...

Bai, eta ez inposatzen digutelako, mentalki kolonizatuta gaudelako baizik. Labela etxetik kanpo eskuratzeak etxeko irizpide falta uzten du agerian. Gutako inork ezin al dio prestigiorik eman atzerriari?

Aizu, hemen Euskadi Sariak dauzkagu.

Euskadi Sariak egin behar ez denaren paradigma dira. Botereak ez duela euskal kulturan sinisten baieztatzen dute. Noiz ulertuko dute politikariek makina-erremintako ekoizleen partez sortzaileak eraman behar dituztela eurekin hegazkinean?

Hasi gara. Orain ere politikarien errua...

Ignorantzia absolutuak mesfidantza eta uxatzea dakar, eta ezagutzen ez gaituztenez, hiritar gisa daukagun fazeta politikoarengatik epaitzen gaituzte.

Zure fazeta politikoaz jabetzeko ez dago CIAkoa izan beharrik!

Aspaldi esan zidaten: “Emakumea zara, ez zara gipuzkoarra, eta politikoki markatuta zaude. Badakizu ez zarela sekula kanona izango, ezta?”. Politikarena asumitzen dut, gipuzkoartasunarena konpondu daiteke, baina emakumea izatearena? Injustizia itzela da.

Bada idazle emakumez osatutako mahai-ingurua iragartzen duen kartelaren aurrean, soluzioa arazoa baino okerragoa dela dioenik.

Nik boladak izaten ditut, penduluak mutur batetik bestera narama. Hori bai, beti nahiago izan dut euskaraz edozeri buruz hitz egin, euskarari buruz gazteleraz aritzea baino. Hemen gauza bera.

Lasai, Euskal PEN klubak salbatuko gaitu!

PEN kluba erakunde horizontala da eta erreferentzialtasuna ez du estatuak ematen. Badakizu munduko PEN klubean espainolak baino ezagunagoak garela eta eragin handiagoa dugula?

Euskal PEN klubeko lehendakaria unibertsitatearekin oso kritikoa den unibertsitateko irakaslea delako izango da hori.

Ikasleei beti esaten diet ezer gutxi topatuko dutela hemen. Zer uzten dizu unibertsitateak zabaldutako leiho batzuk, flash zenbait, eta bizitza osorako adiskideren bat ez bada?

Bologna!

Bolognak ekoizle izaten irakasten du, ez pentsatzen. Baditu gauza onak, baina ezin liteke hezkuntza pertsonalizatuagoa eman irakasle eta baliabide gutxiagorekin. Alde horretatik, iruzur ikaragarria da Bologna deitzea Bologna ez den honi.


ASTEKARIA
2012ko apirilaren 01
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Akordioa erdietsi dute haur eskoletako langileen baldintzak hobetzeko, bi greba deialdien atarian

16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta LABek eta Steilasek indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak. Asteartean mintzatuko... [+]


Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Ibaipeko autobidearen proiektua gelditzea exijitu dute ehunka lagunek Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.


Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


Eguneraketa berriak daude