"HABE fosilizatuta bezala zegoen"

  • Plan estrategikoa egin zuen HABEk iaz. Euskaltegi pribatuak finantzaketa egonkor eske dira. Ikasle kopuruak behera egingo duela aurreikusi dute eta merkatu berriak aurkitu beharko dira. Eskaerei eta aldaketei nola aurre egingo dien azaldu digu zuzendariak.

"Euskaltegiek partaidetza handiagoa eta finantzaketa egonkorra nahi dituztela esan digute".

HABEk 2011ko irailean plan estrategikoa aurkeztu zuen. Zer nabarmenduko zenuke?

Inportanteena plan estrategikoa bera planteatzea izan da. 2008an 25 urte bete zituen HABEk. Urte horietan guztietan ez da inoiz plan estrategikorik egin.

Zergatik egin duzue plan estrategikoa?

Erakundea fosilizatuta bezala zegoela ikusi genuen, dinamika oso zaharra zuen, beno dinamikarik ia ez zuela. Ez genuen ikusten HABEk euskalduntze prozesua aldatzeko halako gogorik zuenik. Bestetik, gobernu berriak asmo hori zeukan departamentu guztietarako. 30 urtean beste batzuk agintzen egon ondoren, pentsatu nahi zen zer den ona eta zer txarra, onarekin jarraitzeko eta txarra baztertzeko. Erakunde honekin gauza bera.

Nola egin duzue plana?

Partaidetza handia izan da; barruko teknikariek, euskaltegiek, irakasleek eta ikasleek hartu dute parte. Denei galdetu zaie zer aldatuko luketen, hori izan da abiapuntua. Adibidez, irakasleei galdetu zitzaien ea nola ikusten zuten haien egoera, etorkizuna, HABErekiko harremana nolakoa zen, diru-laguntzatera iristeko araudia egokitu behar ote zen. Zeren HABEren araudia oso zaharra da.
Zer esan nahi duzu araudia zaharra dela diozunean?
Besteak beste, HABE dena agintzen ari zela ikusi genuen, dena erregulatzen eta arautzen euskaltegiekiko. Hori ikusita euskaltegietara joan gara eta irakasleek berehala esan dute gauza horrela dela, beraiek ez dutela parte-hartze handirik. Partaidetza handiagoa eta finantzaketa egonkorra nahi dituztela esan digute.

Zer esan nahi du finantzaketa egonkorrak?

Udal euskaltegietakoak funtzionarioak dira, nolabait esateko. Euskaltegi pribatuetako irakasleak ez daude egoera horretan eta irakasle mota bien artean dagoen diferentzia orekatzeko eskatu digute. Irakasleak egonkortasunik ez badu, errekonozimendu sozialik ez badu, pare bat urte egin eta alde egiten du, bere esperientzia kanpora eramaten du. Kaltegarria da irakaskuntzarentzat.

Plan estrategikoa egiteko euskaltegiekin harremanetan izan zineten. Plana eta gero ere, joan den urteko hondarretik, bilerak egiten segitzen duzue euskaltegiekin. Zer eskatu dizuete?

Bada bi kontu: ikasleei akreditazioak ematerakoan euskaltegiek protagonismo gehiago izatea eta finantzaketa egonkorra.

Nola gauza daiteke euskaltegien protagonismo handiagoa akreditazioan?

Orain arte HABEk egiten zituen azterketak, eta berak egiaztatu. Euskaltegiek akreditazioan parte hartzea eskatu digute eta hala egingo dugu hemendik aurrera. Haiek azterketak egin eta balorazioak proposatuko dizkigute eta ikusten badugu euskaltegi horrek HABEren jarraibideak betetzen dituela balorazio horiek ontzat emango ditugu. Adibidez, irakurmena eta entzumena neurtzeko azterketen balorazioetan %83ko kointzidentzia daukagu [ikasleak euskaltegiak prestatutako azterketa egin ohi du eta ondoren azterketa ofiziala dator HABEren eskutik]. Beraz, zertarako jarraituko dugu biok gauza bera egiten? Euskaltegiek egiaztatzen dutenean guk baieztatu egingo dugu. Euskaltegi guztiei emango diegu aukera.

Finantzaketari dagokionez zer eskatu dute?

Gai zaila da. Guri ere aurrekontua murriztu zaigu, doiketak egin behar izan ditugu euskaltegiei iazko kopuru bera emateko.

Urte batekoa salba daiteke, baina euskaltegiek aurrera begirako kezka izango dute.

Lehendakaria oso kezkatuta zegoen eta HABEko, HPSko, Kultura Saileko eta euskaltegietako ordezkariak deitu gintuen. HABEren historian ez da inoiz gertatu euskaltegietako ordezkariak deitzea. Irakasleek haien arazoak azaldu zituzten eta lehendakariak esan zuen konprenitzen zuela arazoa, eta guri agindu zigun nolabaiteko egonkortasuna estudiatzea. Euskaltegiei proposamen bat egin diegu, haien iritziz beharbada ez da egokiena, baina ateak irekita dauzkagu, edozein proposamen entzuteko prest gaude.

HABEk zer proposatu du?

Urte batzuetara ikasleen %30 gutxiago izango dugula kalkulatu dugu. %30a kenduta geratzen den ikasle kopuruari erantzuteko behar den irakasleria hartu dugu kontuan. Kopuru horri soldata ziurtatzea eta funtzionamendurako beharrezko diru-laguntzak ematea da helburua.

Beraz, oraingoak baino irakasle gutxiagorekin egin duzue kalkulua.

Euskaltegi pribatuetan irakasle denak ez dira finkoak, aldi baterako kontratua dutenak %30 inguru izan ohi dira. %70a mantenduko bagenu... Orain hori dena eztabaidatuko dugu euskaltegiekin.

Esan duzu datozen urteetan ikasle kopuruak behera egingo duela. Zer aurreikusten duzue?

Euskaltegiek egin duten lana oso ona izan da, jende asko euskaldundu dute eta gero eta jende gehiago dago euskalduntzeko beharrik gabe. Ikastoletatik datorren jende guztia ere, ez nahiko genukeen mailan beharbada, baina euskaratuta dator. Eta akreditazioak [euskara-gaitasun agiriak] lortzetik salbuetsiko duen dekretua momentu batetik bestera jarriko da martxan. Horrek eragina izango du. Administrazioko langileekin gauza bera ari da gertatzen, gero eta gutxiago doaz euskaltegira gero eta gehiago ari direlako euskalduntzen, eta bestetik, egoera ekonomikoagatik langile gutxiago sartzen da administrazioan.

Dekretuak nola eragingo du?

Jendea hasi da horrelakoak esaten: “Itxaron egingo dut, alaba ez dut matrikulatuko azterketa prestatzeko. Dekretua atera zain egongo naiz”.

Gero eta ikasle gutxiago, gero eta ordu gutxiagoz.

Plan estrategikoan ikasleek ikastaro trinkoak eta luzeak murriztea eskatu dute. Jendeak gero eta gutxiago dedikatu nahi du horretara. On-line ikastaroek, beharbada, ikasgelako ikastorduak murrizten lagunduko digute. Bide batez, orain arteko on-line sistema zaharkituta zegoen, orain arte zegoen Boga sistema ordezkatu egingo dugu.

Ikasleak gero eta zaharragoak dira.

Gazteen kopuruak behera egingo duen bezala, 45 urtetik gorakoena hazten ari da. Problema da adin batetik aurrera oso zaila dela hizkuntza ikastea. Ondo aztertu behar da. Batzuetan pentsatzen dugu alferrikakoa dela irakaskuntza mota hori. Administrazioan ere 45 urtetik gorakoei ez zaie euskara perfilik eskatzen.

Baina ikasle hori ere kontuan hartu beharko da...

Bai, bai. Aukera ezin diozu ukatu. 200-300 baldin badira eta batek ikasten baldin badu, bada bat hori baloratu egin beharko da.

Gazteak euskaldundu direla-eta euskaltegietako ikasle kopurua murrizten baldin bada, zein izango da ikasle mota berria?

Langabezian dauden gazteak. Lana bilatzeaz kezkatuta daude, Lanbide eta horrelako erakundeetan daude eta hortik erasoko dugu. Lanbide modukoek eskaintzen dituzten ikastaroen artean euskara ikasteko aukera izatea nahi dugu. Gaur egun euskara jakiteak asko laguntzen du lana bilatzen. Merkatu interesgarria izan daiteke 20-25 urtetik 40-45 urteko langabetuen multzoa. Ideia hori lantzen ari gara.

Bestelako merkaturik?

Erabilera landu beharko da. Oraingoz HABEren araudiak ez digu esaten horrelako tipologiak lagundu behar direnik, baina egunen batean hortik jo beharko dugu ikasle bila; gauza bat gertatzen delako eta gertatuko delako: on-line sistemak arazo oso inportantea dauka, mintzapraktika gutxi egin daiteke. Euskaltegiak egokitu beharko dira mintzapraktika bereziki antolatzeko, barnetegiak oso inportanteak izango dira etorkizunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Helduen euskalduntze alfabetatzea
Euskara doan ikastea
Pausoak pauso, oraindik hankamotz

Aldarrikapen historikoa da euskara doan ikasteko eskubidea. Gaur egun, gori-gori dago gaia. Bi urrats esanguratsu eman berri ditu HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak C1 maila gainditu nahi duten gazteentzat eta A1 mailakoentzat. Hala, diru kopuru... [+]


2024-09-19 | Ahotsa.info
Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko epea zabalik dago

“Eta euskaraz egiten badugu?” lelopean, hasi da dagoeneko, Mintzapraktikako izen-emate kanpaina Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan. Beraz, ikasturte osoan zehar, zaletasun ezberdinen bueltan euskara praktikatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.


Presoen Euskara Irakasleen Taldeak agur esan du

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.


Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Ane Elordi: “Batasunaren Korrika izan da”

11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.


2024-03-11 | Leire Artola Arin
Ostegunean hasiko da 23. Korrika Irunen, eta Esne Beltza eta Bad Sound taldeek girotuko dute eguna

Irundik Baionara 2.700 kilometro egingo ditu Korrikak, eta 16:00etan ekingo diote lehen kilometroari Bidasoko AEK-ko irakasleek, San Juan plazatik. Egun osoko egitaraua antolatu dute. ARGIAk jarraipena egingo du euskararen aldeko ekimen herrikoiak iraungo dituen 11 egunetan.


AEK-k paperik ez duten herritarrek euskara ikasteko eskubidea dutela aldarrikatu du

AEK-k agerraldia egin du Irungo Oiasso museoan, Harrera Sarearekin elkarlanean.


Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa bueltan da

Hamar urteren ostean, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa antolatu dute berriz ere Irunen, Korrika bertatik abiatuko dela baliatuta. Martxoaren 2an egingo da eta lehia kutsurik izango duen arren, lagun giroan denborapasazaleak elkartzea du helburu nagusi. Hizkuntzarekin... [+]


Euskara ikasleekin kanpaina
Familia handituz

85 gehiago gara. 85 izen-abizen. 85 etxe. 85 dira hemendik aurrera euskara ofiziala ez den eremuetan euskara ikasten ari diren lagunengana doan bidaliko ditugun aldizkariak. Ipar Euskal Herriko, Nafarroa erdiko eta Trebiñuko 85 pertsonak baliatu dute aukera –[+]


Larrungo uhinak

Gau eskolatik plazara, plazatik oihan-zolara, oihan-zolatik mazeletara, mazeletatik mendi-kaskora, mendi-kaskotik uhinetara… euskara zabaltzen ari gara”. Azkaingo AEK-ko ikasleen bloga. Hori da ARGIAn sortu zaharra ez den blog berriaren aurkezpena. Azkaingo gau... [+]


2022-09-02 | ARGIA
AEK-k matrikulazio kanpaina abiatu du, herritarren gogoa ardatz

"Milaka lagunek erakusten duten gogoari segika, EUSKARA hitza nabarmendu dugu kanpainaren euskarri grafikoetan, euskara erdigunean jarri, guztion eskura, ahalik eta herritar gehien euskaltegietarako bidean jartzeko", azaldu dute AEK-ko kideek, matrikulazio kanpainaren... [+]


2022-05-25 | Leire Artola Arin
#badon proiektuak eskuratu du AEK-Korrika kultur sorkuntzarako beka

Euskal kulturaren transmisioa izango du ardatz, eta 23. Korrika kulturalean aurkeztuko dute diziplina eta artista ugari uztartuko dituen proiektua. Halere, emaitzan baino, bidean jarri dute fokua: hausnarketa artistiko kolektiborako sormen laborategi gisa aurkeztu dute #badon.


Eguneraketa berriak daude