Electroclass. Zuzendaria eta gidoilaria: María Ruido. Ekoizlea: Consonni. 52 minutu. Euskal Herria, 2011.
Dokumentala ez den dokumentala, ikusle arruntok ohituta gauden ikus-entzunezko konbentzioak hankaz gora jartzen dituen obra da María Ruidoren Electroclass. Zazpi minutuko zazpi piezaz osatua, ETB3n ikusi ahal izan nuen joan den astean –lehenago Zinebitik ere pasa zen–. Eskertzekoa iruditu zitzaidan telebista publikoak horrelakoak erakusteko arriskua hartzea.
Eta arriskua diot, ez baita lan erosoa, ez ikuslearentzat, dauzkan berezitasun formalengatik; ezta ETBri eskaintzen dion begiratu kritikoarengatik ere: azken hiru hamarkadetan Euskal Telebistan eskainitako irudiekin egindako dokumentala da, baina edizioak, artxiboko irudiak jarrita dauden hurrenkerak, bideoa eta audioa konbinatzean egindako hautuek... Telebistaren ohiko diskurtsoa zalantzan jartzen dute.
Bilbo hiri industrial izatetik zerbitzuetan oinarritutako metropoli bihurtzerainoko prozesua ikusiko dugu; horren gainean telebistak kontatu duenarekin egindako remixa da pelikula. Adibide bat jartzearren, Iñaki Lopez aurkezlearen off-eko ahotsak Euskaldunako istiluak gaur egun pentsaezinak direla dio eta Kukutza ixtearen aurkako protestak agertzen dira ekranean.
Nahasketa ez da batere xaloa, beraz. Baina filma ez da kosta ahala kosta bultzatutako eraldaketa kapitalistaren salaketa esplizitua ere. Ikuslea modu sotilean eramaten du prozesu hori bestelako begiz ikustera. Electroclass bonba semiotikoa da.
Asteazkenean banatu dituzte Rikardo Arregi sariak, Andoainen. Kazetaritza Saria Berria-n argitaratutako Feminizketak elkarrizketa sortak jaso du, eta Komunikazio Saria Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen Ikusgela proiektuak. Ohorezko mugarria Ana Galarraga Aiestarani eman dio... [+]
Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.
Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]
Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.
Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]
Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.
Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]
Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]
Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.
2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]
82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.