ELKARBIZITZAREN aldeko ponentzia aurrera atera daiteke Eusko Legebiltzarrean, baina egina dagoen moduan herren dago bere helburu teorikoari egoki erantzuteko. Esan gura du horrek ez duela onik ekarriko? Pragmatismoaren esentziari lotuz, seguruenik ekar dezake aurrerapausorik elkarbizitzaren malkarrera, bizitzako beste dozenaka jarrera eta keinuk egin dezaketen moduan. Baina ez da hori kontua, bakearen eraikuntzan Eusko Legebiltzarrari oinarriak txukun jarri ditzan eskatu behar zaio, eta ponentzia honekin ez da halakorik lortzen, ezker abertzalea alboratzen duen edozer ez delako ondo oinarritua egongo.
Argudia liteke ezker abertzalea bakarrik ez, PP ere ekarri behar dela bake prozesura eta horrek bere denbora eta baldintzak eskatzen dituela. Eta ez da arrazoirik faltako. Argudia liteke, Legebiltzar hankamotz honek garai berrietarako egin dezakeen azken zerbitzuetakoa dela. Eta bai, hala izan liteke. Argudia liteke ezkorrenak irabazteko urrats bat dela. Eta akaso bai. Baina borondate onenean oinarritua balego ere, ez lioke oinarri sendorik jarriko elkarbizitzari. Ez da euskal gatazkan masterrik behar jakiteko ezker abertzaleak berdinetik berdinera, bat gehiago moduan, parte hartzen ez badu jai dugula.
Badira arrazoi asko, gainera, pentsatzeko PSE ponentzia bere larrera eramatekotan ari dela: kontakizun bakarraren gaian tematzea, oztopo handia izateaz gain, alferrikakoa da, lausotuago edo ez, gatazkan izandako ikuspegi bertsuak mantenduko direlako iraganaren irakurketan. Hainbat kontakizun, baina puntu batzuen inguruan adostasuna, horra elkarbizitza berriaren gakoa. Hala izan da bortizkeria eta gatazka sakonak izan diren beste leku batzuetan, eta hala izango da hemen ere, elkarbizitzarik izango bada behinik behin; eta izango da, hori delako herritarren gehiengo handiaren desioa.
Bai, hobe ETAk armak bihar bertan entregatuko balitu eta etzi bere desegitea iragarriko balu. Baina bakoitzari berea, ETAri geratzea eskatu zaio urte luzetan eta ezker abertzaleari estrategia politiko-militarra alboratzea. Biak gertatu dira, eta askoz gauza gehiago ere bai. Denbora beharko du, baina Estatuak ez du aldaketa elikatu, areago, oraingoz nagusiki oztopatu egin du: Otegi eta Bateraguneko gainerakoak, Sortu, tratu txarrak, Auzitegi Nazionala, epaiketa politikoak, presoen giza eskubideak urratzen jarraitzea (bai, hori da gaixo larriak espetxean mantentzea)…
Euskal gizarteak bakea nahi du, eta azken urtebetean ezker abertzalean urratsak antzeman dituenez, hauteskundeetan saritu egin ditu Bildu eta Amaiur. Argia izan da hori, baina ez dirudi oraingoz UPNk, PPk eta PSOEk hala sumatzen dutenik. Edo bai, mugimendu zenbait antzematen delako han-hemenka, baina geldo eta urri, urrats bakoitzean ezker abertzalea sendotuko den beldurrez.
“EUSKARAZKO medioetako hainbat kazetari ezker abertzaleko aktibista politiko diren bitartean ez dugu esparru normalizaturik izango…”, zioen duela aste batzuk Markel Olanok Twitterreko mezu batean. Esaldiak beharko luke egilearen 140 karaktere baino gehiago aktibismo politikoa zer den azaltzeko, edo azaltzeko ea euskal medioetan ez dagoen normalizaziorik hainbat kazetari ezker abertzalekoak direlako; edo ezker abertzaleko hainbat horiek horren indartsuak ote diren sektore oso bat baldintzatzeko. Baieztapen batzuekin kontu handiz ibili behar da, edo ondo azaltzen da pentsatzen dena –hori komeni da– edo kalte asko egin daiteke. Ez ote da normalena eta egiazkoena euskarazko medioetako kazetarien perfil ideologikoa askotarikoa izatea? Normalizazioak ez ote du zerikusi handiagoa izango euskararen egoera ez normalizatuarekin?
Hori da, azken finean, esaldiaren zatirik esanguratsuena, euskal medioetan ez dugula esparru normalizaturik, eta horretan bederen bat datoz Olano eta euskal medio gehienak. Joan den astekoa ez zen ohikoa izan euskal hedabideetan: batetik, herri ekimeneko 54 euskal hedabidek sektorearen diagnostiko bateratu bat aurkeztu zuten lehenbiziz, eta bestetik, tokiko 19 hedabidek Tokikom sortu zuten, Topagunearen barruan beste era batera jarduteko.
Euskal hedabideek, azken finean, beste urrats bat eman dute: badakite ibilbidea beraiek egin beharko dutela ezinbestean, elkarrekin hainbat gauza hobeto egingo dituztela eta, gainera, haien egoeraren analisia ezinbestean partekatu behar dela instituzioekin. EAEko instituzio nagusienek behintzat –Jaurlaritzak eta diputazioek– adierazia dute badutela horretarako borondatea. Azterketa bateratuari ekin behar orain. Mugimenduak datoz euskal komunikazio esparrura, eta ona da hori, baina arretaz ere ibili beharko da, pena bailitzateke mugimendu horiek krisi garaiko diru eskasien eraginez bakarrik gauzatzea.
Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langile batzuk soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.
Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.
Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.
Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.
Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.
"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]
“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]
Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.
Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]