Aldizkarian Ihesi sailak urte luzez egin duen gisa, Interneten ere Euskal Herria bertatik bertara ezagutzeko eta gure txokoez gozatzeko aukera ugari bildu nahi izan ditugu. Tokiko informazio osoa duzu www.ihesi.com helbidean.
Noiz dira Ezpeletako festak? Lizarrara joaten banaiz, non bazkaldu dezaket? Orion zer bisitatu beharko nuke? Denon artean erantzun ahal izango ditugu hau bezalako galderak hemendik aurrera. Euskal Herriko zazpi lurraldeak bere baitan hartzen dituen euskarazko turismo webgunea sortu du Argiak, halakorik ez dagoela ikusita. Makina bat udalerritako informazioa jasotzen eta eskaintzen du webguneak, lurraldeka, zonaldeka nahiz gomendio bidez sailkatuta. Pixkanaka, udalerri guztiak biltzea da helburua.
Herritarren parte-hartzea, hori da gunearen berezitasunik handienetakoa. Izan ere, oinarrizko informazioaren gainean, erabiltzaileek beraiek egiten dituzten proposamenak dira weba elikatzen eta aberasten joango direnak. Hala, erabiltzaileak bere herriko edo ezagutzen dituen lekuetako aukerarik onenak gomendatu ditzake. Gainerakoek emandako boto kopuruaren esku egongo da proposamen bakoitza zerrendan gorago edo beherago agertzea. Zenbat eta leku gehiagotako proposamenak bildu, orduan eta osatuagoa izango da Euskal Herri osoari buruz herritarrak eskura izango duen informazioa. Denborarekin, parte-hartze irekiari esker, webgunea jendearen gomendio interesgarriz jantzitako datu-base erraldoi bihurtzea da asmoa.
Bestalde, publizitatea jartzeko tartea ere izango du edonork. Herri bakoitzean, adibidez, bannerrak jartzeko aukera eskaintzen da, modu berritzailean: zuzenean, “Jarri zure bannerra” atalean sar daiteke nahi duena, eta hor barruan, nahi duen publizitatearen tamaina hautatu dezake, baita zenbat egunez agertzea gustatuko litzaiokeen ere. Automatizatuta dago dena, baita ordainketa ere.
Laburtuz, Euskal Herriko bazterren xehetasun eta bitxikeriak jakin nahi dituenari eta norbere proposamenak gainerakoen esku utzi nahi dituenari zuzendutako gunea da hau, herrietako informazio praktikoa eta aberasgarria eskaintzeko xedez. Euskal Herria elkarri hurbilduz, gure herria hobeto ezagutu dezagun, eta gehiago goza dezagun.
Webgunea ARGIAren taldeko enpresa den Iametza Interaktiboak egin du.
Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.
Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]
Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).
NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]
Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.