argia.eus
INPRIMATU
Mila kilo zorion

Miren Amuriza @MirenAmuriza 2012ko martxoaren 13a

“Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?”

I
Bat, bi, hiru, lau, bost, sei...
Umeak ginela,
paradoxa goxo bat
ez al zen pastela?
Putz egiten genuen
kandelaz kandela,
ametsak pizten ari
bagina bezela.
 

IV
Bi ta bi, hogeita bi
urte betetzean,
telefonoak jotzen
zuen bakoitzean,
dardara bat sentitzen
nuen bihotzean,
norbait nitaz oroitu
zela pentsatzean.
 

II
Bostekin sei kandela
desio ditugu,
ta hemeretzirekin
hogeiren aiduru.
Baina adin batetik
gorantza seguru,
beti bat gutxiago
nahi izaten dugu.
 

V
Zorionak, muxuak,
ta mezu andana,
gutxik zuzentzen ditu
ondokoengana.
Jaiotegun bat bada
ospatu nahi dana,
nola ez gogoratu
aita eta ama.
 

III
Bizikletak, panpinak,
jostailuzko trenak...
Lehen ilusioz hartzen
genituen denak.
Orain ostera dira
opari onenak,
paperarekin batu
ezin daitezkeenak.
 

VI
Ametsak kandelaka,
lanak koloreka,
zorionak kiloka,
poza irribarreka...
Beti ezin da egin
zenbakiz neurketa,
bizitza neurri bako
zelai bat da eta.
 


Doinua:  Xarmengarria zira


Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.