Bi eguneko itxialdia egin zuten EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko ikasle batzuek joan den urtean. Medikuntza euskaldundu! mugimenduko ehun bat kidek komunikabideen arreta piztea lortu zuten. Euren aldarrikapena, ikasketak euskaraz egin ahal izatea. Osasun sistemaren euskalduntzea kinka larrian dagoela salatu dute.
Euskal Herrian eskaintzen diren goi-mailako osasungintzako ikasketak hauek dira: Medikuntza, Odontologia, Erizaintza eta Farmazia. Euskal Herriko Unibertsitateak gradu guztiak eskaintzen ditu, baina Erizaintza da euskara hutsean egin daitekeen bakarra. Adrian Aginagalde EHUko Medikuntzako ikasleen kontseiluko kideak ikasketa horietan euskarak daukan egoeraren berri eman digu.
Sarbide estuagoa euskaldunentzat
Eskari handiko ikasketa da Medikuntza, nota altua behar da han sartzeko. Denentzat lekurik ez, eta gero eta gehiago dira Espainiatik EHUra etortzen diren ikasleak. Hego Euskal Herriko eta Espainiako unibertsitateek barruti bakarra osatzen dutenez, edozein ikaslek du aukera EHUko Medikuntzan matrikulatzeko. Horrek guztiak kalte egiten dio euskaraz matrikulatu nahi duen bertakoari, lehia handiagoa baitago. Euskaraz ikasteko prest dauden ikasle asko kanpoan gelditzen dira urtero, eta kanpotarrek betetzen dituzte lekuak, gaztelaniaz ikasiz. Euskarazko matrikulazioaren beherakadan eragiten du horrek guztiak. “Euskal Herriko egungo egoera politikoak kanpoko ikasle gehiago erakarri ditu. Espainiatik datozen ikasleak dira gaztelaniazko matrikulazioa handitzen dutenak, eta ez gaztelaniaz matrikulatzen diren euskaldunak. Karrerako plazak hizkuntzaren bidez mugatzea proposatu izan dugu, baina ezinezkoa da legearen aurrean. Katalunian ere saiatu dira antzeko proposamenak egiten” aipatu digu Aginagaldek.
Euskarazko matrikulazioak behera egin du nabarmen
Unibertsitateko zenbait irakaslek goi-mailako osasungintzako hizkuntza aztertu dute (ikus datuak alboko orrialdean), hizkuntzaren araberako matrikulazio joera, hain zuzen. Medikuntzari dagokionez, 1994-1995 ikasturtetik 2011-2012 ikasturtera bitarteko matrikulazioaren datuak erakutsi dizkigu EHUko irakasle Angel Bidaurrazagak. Urtez urte, eta pixkanaka, euskarazko eta gaztelaniazko matrikulazioen portzentajeak parera iritsi ziren. Esaterako, 2005-2006 ikasturtean, euskaraz %46 (100 ikasle) eta gaztelaniaz %54 (119 ikasle) matrikulatu ziren. Hortik aurrera, ordea, euskarazko matrikulazioak behera egin du nabarmen; soziologikoki normala den tendentzia gelditu egiten da. Hauek dira aurtengo datuak: euskarazko matrikulazioa %33 eta gaztelaniazkoa %67. Aurten euskarazko matrikulazioa igo egin da apur bat, nahiz eta ehunekoak bere hartan mantendu diren. Iazko ikasturtean gaztelaniazko bi talde eta euskarazko bakarra atera ziren aurrera. Aurten, berriz, gaztelaniazko hiru eta euskarazko bi.
Bestalde, azterketaren arabera, 1999-2009 urte bitartean, haur hezkuntzako ikasketak eta selektibitatea euskaraz egindakoen kopurua handitu egin da nabarmen. Baina matrikulazioaren joera hori ez da mantentzen osasungintzako beste ikasketetan ere; Odontologian eta Farmazian. Oso igoera gutxi edota jaitsiera izan dute, Erizaintzak izan ezik. Aldiz, zientzia esperimental guztietan asko igo dira euskarazko matrikulazioak; Biologian eta Ingeniaritza kimikoan, adibidez.
Gaztelaniaz ari diren euskaldunak
Medikuntzako ikasketetan sei ikasturte daude, bi ziklotan banaturik. Lehen zikloaren barruan hiru ikasturte daude, eta eskolak Leioan ematen dira. Egun euskaraz eskaintzen dira ziklo horretako ikasgai guztiak. Bigarren zikloko ikasketak, berriz, lau erietxetan egiten dituzte: Donostian, Basurton, Gurutzetan eta Txagorritxun. Ziklo horretan daude euskaraz ikasten jarraitzeko arazoak. Hauek dira aipatutako lekuetan euskaraz lor daitezkeen kreditu kopuruak: Donostian %55, Basurton %40, Gurutzetan %20 eta Txagorritxun ezer ere ez. Aginagaldek aipatu digu lau zentroak euskalduntzea oso zaila dela, eta irakasle euskaldunen falta handia dagoela horren atzean. “Oso zaila da zenbait espezialitatetan profesional euskaldunak topatzea. Hori da arazo nagusia. Esaterako, Gipuzkoan badago auzi mediku euskalduna, Pako Etxeberria. Baina Bizkaian, ez, ordea”. Gaztelaniaz matrikulatzen diren euskaldunak ere badaude. Izan ere, laugarren mailatik aurrera gaztelaniaz ikasi behar dutela ikusirik, uste dute errazagoa izango dela hasieratik gaztelaniaz aritzea.
Irakasle euskaldunen beharra
Medikuntzako ikasle kontseiluan hainbat ekimen antolatzen dituzte egoera aldatzeko, unibertsitate barrutik egiten dute lana. Ikasgaiak euskaratzeko eskaerak egitea da ohikoena eta pixkanaka ari dira gauzak lortzen. Irakasgai bakoitzak irakasle euskalduna izan dezan, ahalegin guztiak egiten ari dira. Aginagaldek esan digunez, ospitaletan lanean ari diren profesional euskaldunak hezkuntzara erakartzeko plan baten beharra ikusten dute. Oso garrantzitsua iruditzen zaie irakasle berriak unibertsitatera ekartzea. “Ospitalean gaueko zaintza egin ostean, zuzenean eskolak ematera etortzen diren irakasleak izaten ditugu. Horrelako egoerak saihestu egin beharko lirateke”. Hainbat eskaera egin izan dituzte: MIR azterketa euskaratzea, unibertsitateko sarbidea hizkuntzaren bidez mugatzea, irakasleentzako euskarazko plazak mantentzea eta abar.
Ikasle berriak euskaraz matrikula daitezen hainbat kanpaina egin izan dute, ikasle euskaldunak euskaraz matrikulatzea da helburua. Ate Irekiak jardunaldietan euskaraz matrikulatzeak dakartzan onurak azaltzen dizkiete interesatuei eta baikortasunez euskararen egoera zein den azaltzen diete.
Arduratzeko diagnostikoa
Osasun sistemaren euskalduntzea kolokan dagoela argi dute zenbait ikaslek eta irakaslek. Hiru ondorio garbi ikusten dituzte: osasungintzako profesionalak ez dira euskaldunak izango, osasungintzako bezero euskaldunak ezin izango dira euskaraz aritu profesionalekin eta osasungintzako euskara, teknikoa zein arrunta, ezin izango da normaltasunez garatu.
Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Lanartea elkarteak Euskal Artisten Lan eta Bizi Baldintzen I. Inkesta argitaratu berri du. Inkesta bete dutenen %40k du jarduera artistikoa lanbide. Batez beste, hilean, 1.027,5 euro irabazi zituzten 2023an. Inkestatuen %33,8k erantzun du azken urtebetean jarduera uztea pentsatu... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.
Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]
78 urterekin hil da ibilbide oparoa izan duen euskaltzalea. Euskal Filologian doktore izateaz gain, hamarnaka lan argitaratu zituen, poesian, nobelan zein saiakeran, baita biografiak eta bertso bildumak ere. Lan handia egin zuen antzerkigintza ikertzen.
Euskaltzaleen Topaguneak hasiera berri bat irudikatu du. Hemendik aurrera Taupa, euskaltzaleen mugimendua izena hartuko du. Euskara elkarteen topagunea izatetik, Euskal Herri osoko euskaltzaleak aktibatzea eta saretzea izango du helburu. Topaguneko kideek adierazi dutenez,... [+]
Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.
Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.
Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]
Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.
Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]