Zure aurpegia ezaguna egiten zait.
Ez esan igo ditudan 8.000koengatik eta ETBn egiten ditudan programa txatxuengatik dela. Noiz onartuko didazue ordura arte izandako kirol ibilbide aberatsa?
Aizu, hemen 8.000ko bat igotzen ez duena ez da ezer.
Noiz ohartuko zarete azken urteetan Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak egin dituzten zeharkaldiek edozein 8.000ko igotzeak baino balore handiagoa dutela? Sormena, arriskua, konpromisoa eta jarrera hartu behar dira kontuan, ez gailurraren garaiera.
Zu zertan ari zara ba 8.000koen bilduma egiten?
Bi aldiz hamalau 8.000koak igotzen lehena izateari garrantzi pertsonala ematen diot, baina onartzen dut: uneotan ez diot ekarpenik egiten euskal alpinismoari.
Bi aldiz hamalau 8.000koak... Baina katuak baino bizitza gehiagorekin!
Katuak zazpi bizitza bakarrik ditu, ni hamalaugarrenean noa. Nire bizitza mendian hiltzera determinatuta dago. Konbentzituta nago Himalaian hilko naizela.
Horregatik sartu zaigu Anbotora baino lehenago Everestera abiatzeko mania?
Everestek bere nortasun eta protagonismo guztia galdu du. Dena komertzializatu da, bide guztiak ekipatuta daude, arrasto guztiak zabalik, oxigenoa non-nahi... San Prudentzio eguneko erromerian baino jende gehiago dabil!
Dena komertzializatuko zen, dena modernizatu, baina gero amonatxo batek ematen ditu gailurrak ontzat!
Hawley anderea oso pertsona jakintsu eta jantzia iruditzen zait, egia eta gezurra bereizten abila, hamaika entzun eta ikusitakoa, baina noiz sortuko da nazioarteko erakunde bat gure jarduera arautu eta bideratzeko?
Telebista programa oso bat inoren amarekin akordatu gabe pasatzen duzunean, agian?
Batzuek larrutzen naute, besteek goretsi, baina nik ondo pasatzeaz gain patrika betetzen dut, eta horri esker mendian ibiltzeko denbora daukat. Noiz ulertuko duzue nire bizitza puta guztia daramadala mendian eta ez naizela sekula aberastu?
Segi mendira, orduan!
Jakina! Hamalau 8.000koen erronda bukatzen badut, oraindik bizi naizela esan nahiko du. Bestela, ez galdu denborarik nire bila...
Donald Trumpek agindutako muga-zergak indarrean sartu dira: Kanadak eta Mexikok %25ekoak izango dituzte eta Txinak %10ekoa. Kanadak zifra bereko arantzelekin erantzungo du. Mexikok arbuiatu du AEBko Gobernuak esan izana organizazio kriminalekin loturak dituela herrialde horrek... [+]
"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".
Larunbatean hamarnaka milaka herritar manifestatu dira Berlinen eta Alemania osoan. Otsailaren 23ko hauteskunde orokorren atarian, gainontzeko alderdiei eta bereziki CDU alderdi kontserbadoreari exijitu diete AfD eskuin muturreko alderdiarekin harreman oro eteteko.
Green Capital enpresak ahoz jakinarazi dio Zizurkilgo Udalari Ezkeltzuko proiektua "behin betiko bertan behera uzteko erabakia". Udalak positibotzat jo du erabakia, "zalantza handiak sortzen baitzituen ingurumenari, paisaiari eta ondareari eragingo lizkiokeen... [+]
Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.
Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.
Munduko landa eremu periferikoetan 4 milioi kilometro koadro laborantza lur abandonatu dira azken 75 urteotan. Orain arte arrazoi ekonomikoengatik uzten baldin baziren nagusiki, gerora, klima aldaketak ere horretara bideratuko ditu geroz eta gehiago. Bioaniztasuna babesteko xede... [+]
Vox alderdi faxistak Iruñeko Arrotxapea auzoan "informazio-mahai" bat jartzeko asmoa iragarri zuen, eta "kaleetan faxistarik nahi ez duen" langile-auzo anitz baten gaitzespenarekin egin dute topo. Berriozarren ere izan dira VOXekoak, eta bertan ere... [+]
Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Guardianeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, mobilizazio jendetsua egin dute Laudion, Laudioko lantegiaren itxiera salatzeko. 2.000 herritar baino gehiagok giza-katea egin dute lantegia inguratuz.
Gorrotoa sustatzen duten algoritmoak, mendekotasuna sortzeko diseinatutako aplikazioak, pertsonak beharrean publizitate-hartzaileak ikusten dituzten plataformak, merkantzia gisa tratatzen gaituzten sare sozialak… Badirudi azken aldian herritarrek sare sozial nagusietatik... [+]
Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.