argia.eus
INPRIMATU
Fukushima urtebete ondoren

Joxerra Aizpurua Sarasola 2012ko martxoaren 13a

2011ko martxoaren 11n hasi zen Fukushimako leherketa-katea. Orduz geroztik asko idatzi da, baina gero eta gutxiago. Pertsona asko ebakuatu zituzten eta ebakuatuta segitzen dute. Zentrala, ofizialki bederen, kontrolpean dago, eta hamarkadak behar izango dira guztia desmuntatzeko.

Oraindik datu banaka batzuk azaltzen dira, hala nola, erreaktore batean tenperatura izugarri igo zela bat-batean, baina antza denez termometroa izorratu zelako izan zen; Tokioko hainbat leku eta unetan egindako erradioaktibitate-neurketek erradioaktibitate arriskua adierazten dutela noizean behin; Fukushima inguruko probintzietako barazkiek behar baino erradioaktibitate handiagoa izaten dute...

Badirudi gauzak stand by egoeran daudela, baina hori itxura besterik dela uste dut, bizia eta lurra inoiz ez baitira stand by egoeran egon...