Botila onean hamarkadatan gordetako rocka

  • Patta ta Sendaezinak.

    Patta ta Sendaezinak.

    Gaztelupeko Hotsak.

    Iraupena: 46’59’’.

    10 euro.
Jotakie taldearen sorreran aritutako Jesus Sudupe Pattak eta Luciano Luka Martinek Urolako musikari gazteagoen laguntzarekin betiko rockaren gaitza non-nahi zabaltzeko ahaleginetan dihardute. Horretarako erabili dituzte, pop-rocka, power-popa, tronparen moldaketak eta kontrastea lantzen duten bi ahots, bata ederra eta bestea, Pattarena, egiazkoa eta oso hurbila. Nik hurbil sumatzen ditut Itoiz, Jotakie –jakina–, Errobi, Egan eta rock amerikarretik; eta are hurbilago entzulearengandik Pattaren testigantzak entzunda. Badu galtzaile jarreratik, baina gehiago egiazkotik, egunerokotasunetik; eta moldaketek Ruper Ordorikaren diskoak gogorarazi dizkidate. Bere jarrera xumearekin –baina emaitza dotorearekin– lortu du iraganeko euskal rockak zuen soinua berreskuratzea. Sendaezinak hala bizi behar!
Jesus Sudupe 'Patta': "Ez naiz abeslari ona, ahotsa ere kaskarra dut, baina sinisten dut transmisioan"

“Inora eramango nauen busa”... musika da? Zer eman dizu?

Musika, rocka, zure barrura iritsi eta hor bizi diren emozioak, sentimenduak, ikuspuntuak eta iritzi desberdinak adierazteko bidea da. Eta nahi nuke musikaren busean joanez bidaia bera topera bizi.

Zaila da zurearen moduko betiko rocka aurkitzea, lehengo soinua duena: Itoizen estiloko melodiak, hitz oso biluziak, bi ahotsen arteko jokoak, baladak...

Diskoko kantek oinarria 70eko eta 80ko hamarkadetan egiten zen musikan dute. Melodiak nagusi dira: pop ukitua, rhythm&blues, amerikana pixka bat eta brit-popa.

“Zer gehixeago izan behar dut gutxiago nahi badut izan”. Gutxiago gehiago da?

Bai noski. Sinplea eta hobea, sendoagoa! Baina esentziara iristeko, aurretik gauza asko egin behar dira.

Sendaezin gazteagoei musikaren gaitza kutsatu diezu? Nolakoa da beste belaunaldi batzuekin batera aritzea?

Nirekin elkartu aurretik kutsaturik zeuden. Gazte hauekin lan egitea oso aberasgarria da.

Tronpak oso efektu berezia eta aproposa gehitzen die rock kantei. Oso argi zenuen sartu nahi zenuela?

Lehenengo piano jotzailea aurkitu nuen eta geroxeago tronpa. Biek heziketa klasikoa dute eta hori beti da aberatsa, abestiek bestelako kolorea hartzen dutelako. Tronpak goxotasunaren dohaina du, beti zaio lagungarri melodiari.

Ahaztu nazazu behingoz. Bada Jotakieren garaitik faltan botatzen duzunik?

Jotakieren garaitik odol gaztearen falta botatzen dut, alegia 20 urte edukitzea.

Oso sinesgarri abesten duzu, oso hurbileko... Baduzu sekreturik?

Beno, ez naiz abeslari ona, ahotsa ere kaskarra dut, baina sinesten dut transmisioan eta abesten duzuna sentitzean.

Nik lo egin nahi dut. Borrokatzeaz nekatuta?

Lo egin nahi dut, bai, batzuetan nekatua sentitzen naiz baina oraindik borrokak jarraitu behar du. Borroka bera da bidaia eta momentu politak gure garaipen ttikiak.


Azkenak
Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Kapitalismoaren aurkako artikuluak debekatu ditu Bezosek ‘The Washington Post’-en

Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du. 


PKKri borroka armatua amaitzeko eskatu dio Öçalan buruzagi kurduak

Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]


EHZk aurtengo leloa eta lehen taldeak jakinarazi ditu

Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]


2025-02-27 | Hala Bedi
Inko (LAB):
“Gaixotasun profesionalek, errekonozimendu gutxien daukatenek, emakume aurpegia dute”

2024ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek aurtengo otsailean. Emaitza larriak bildu dituzte: geroz eta behargin gehiago hiltzen dira haien lanpostuetan.


Lur arraroak nahi ditu orain Trumpek, baina ba al dago halakorik Ukrainan?

AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]


Israelek larunbatean aske utzi behar zituen 642 preso palestinarrak askatu ditu

Asteburua baino lehen lau gatiburen gorpuak itzuliko ditu Hamasek. Horrela, Gazarako su-etenaren lehen faserako adostutako preso truke guztiak gauzatuko dituzte Israelek eta talde palestinarrak.


Betharrametik Uztaritzera, ikastetxe katolikoetako indarkeriak argiratzeko lekukotasunak

Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]


Zupiriak ukatu egin du ertzainek “indarra modu desegokian” erabili zutenik Ágredoren aurka

31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.


2025-02-27 | Gedar
Presoak gerrara bidaltzen jarraitzen du Ukrainako Gobernuak

Jarritako kondenak barkatzearen truke, armadara batu da preso andana. Azken urtean, errekrutatze-legeak gogortu ditu gobernuak.


Arma nuklearren industria finantzatzen jarraitzen dute banku espainiarrek

Arma nuklearren produkzioarekin, mantentze lanekin eta modernizazioarekin loturak dituzten hainbat enpresa aztertu dituzte, eta horien artean agertzen dira BBVA, Santander bankua eta SEPI. 


Bioaniztasunarentzako finantzamenduak kudeatzeko egitura bat espero dute Hego hemisferioko estatuek

Iazko urriko bileran lortu ez zuten akordioa erdiestea espero dute COP16ko parte-hartzaileek, eta ostegun honetan dute gailurraren azken eguna. 2030. urtea bitartean, bioaniztasunaren alde 200.000 milioi dolar bideratzeko engaiamendua hartu zuten 2022ko COP15 gailurrean, eta... [+]


Eskoletan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri dute Valentzian

570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]


Txapa Irratia bere 40. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dabil

Egitarau mardula prestatu dute Bergarako irrati libreko kideek: musika, literatura eta tailerrak. Besteren artean, martxoaren 29an Txapa Eguna egingo dute.


2025-02-26 | Euskal Irratiak
“Gazteon herria” sortzeko bost proposamen plazaratu ditu Xuti Gaztek

"Ipar Euskal Herria gaztez odolusten ari da". Sail berriak sortu goi-mailako ikasketetan, etxebizitza sozialak egin gazteentzat edo aisialdia euskaraz bermatu… Hamabost proposamen konkretu egin ditu Xuti Gazte ezker abertzaleko gazte antolakundeak.


Eguneraketa berriak daude