argia.eus
INPRIMATU
Atez ateko

Joxemari Ostolaza 2012ko martxoaren 06a

Usurbildarrek iragarri zutenean, bertan gobernatzen ez zutenek kaosa ekarriko zuela, karrikak arratoiz beteko zuela, hondakinak biltzeko sistema horrek herria zorrez hondoratuko zuela, izan ziren isildu gabe aireratutako perletako batzuk, horrela jardun zuten lehen hilabeteak bereziki. Gero Hernani etorri zen. Hemen ere berdintsu, garai horretan oraindik Hamaikabat-ekoak bazirela uste zutenean, horiei gaineratu zioten hernaniar andana tranpan harrapatuak zituztela bere hondakinak Astigarragan uzten zituztela-eta. Egunerokotasunen normaltasunak kalmatu zituen nonbait. Oiartzunen, auzoan urak aski bare jada aiseago ekin zioten proiektuaren gauzatzeari. Bitarte horretan, ez dira gutxi izan Zero Zabor bezalakoen informatze ahaleginak bidea egiten lagundu dutenak. Baina bereziki herri horien biztanleak dira sistemaren egokitasunaz pozik daudenak, egindako inkesta zehatzek adierazten duten bezala. Orain, Gipuzkoari dagokio eredugarria izaten, bestelako antolaketa posible dela, errauskailurik gabeko munduan bizi gintezkeela garbiki frogatzea. Lapurdira ere iritsi zaigu oihartzuna.