Sautrela, hezibide sentimental bat

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Poligrafoa gora eta behera ari ginela iritsi zaigu Sautrela kenduko dutelako albiste aski penagarria. Zehaztapenak etorri dira gero, saioa 2013an itzul “daitekeela” entzun dugu. Posible izateagatik, ia dena da posible. Ez ditzagun ahantz, Sautrela bezala poligrafo bidezko telebista eredutik aldentzen ziren Posdata eta Zinemateka desagertuak, edo beti kolokan ibiltzen den Orain saioa. Bai, kulturzaleok ere zergak ordaintzen ditugu zintzo-zintzoki, astean telebista ordutxo batzuk merezi izateko lain bai behintzat. Ez dugu sobera eskatzen; konforma errazegiak gara, eiki.

Nire belaunaldiko literaturzaleontzat Sautrela izan da, ziur aski, euskal literaturak medioetan izan duen erreferente behinena. Niretzat, bederen, hala izan zen. Nire hezibide literarioaren –eta hortaz, sentimentalaren– puska handi samarra hartzen du Sautrelak. Ondo gogoan dut nola ikusi nuen behin Juan Gartzia, Godoten esperoan itzuli eta argitaratu berritan, Samuel Becketten mundu berezi hari buruzko azalpenak ematen. Uda hartan irakurri nituen irlandarraren antzerki obra ezagunenak, eta handik egin nuen Eugène Ionesco-rakoa. Hamar urte beranduago, masterreko amaierako lan gisa, Becketti buruzko tesina aurkeztuko nuen ia 600 kilometro urrunago, Bartzelonan. Hilabete batzuen buruan, berriz, Reading-o Samuel Beckett fundazioko liburutegiko apal batean topatuko nuen Gartziaren itzulpena, estreinakoz Sautrelan ikusitako hura, 1.000 kilometro urrun ordukoan.

Euskal Herri zabalean apenas dugu espaziorik literatura unibertsalaz hitz egiteko euskaraz, eta Sautrela zen azkeneko gotorlekuetako bat. Literatur saio gutxik hitz egingo zuten halako begirunez “beste” literaturez, txokokeria txepelez libro; Sautrela, euskal literaturari buruzko programa baino, literaturari buruzkoa baitzen. Gao Xingjian eta José Saramago nobel saridunak, Antonio Tabucchi, Marie Darrieussecq, Quim Monzó, Antonio Lobo Antunes, Enrique Vila-Matas, Pavel Kohout, Ismael Kadaré, Sautrelatik igaro dira. Baina ondo irakatsi digu Sautrelak, halaber, nortzuk izan ziren James Joyce, Franz Kafka, Italo Calvino, Anton Txekhov, Augusto Monterroso, Simone de Beauvoir, Truman Capote, J. M. Coetzee, Marguerite Duras, Jorge Luis Borges, Jack Kerouac.

Nire kideetako ugarik lan egin dute saioan eta ausartuko nintzateke esatera haientzat ere eskola aparta izan dela; atera kontuak, Eider Rodriguez, Edorta Jimenez, Kirmen Uribe, Jon Benito, Lander Garro dira handik igaro direnetako batzuk. Ia denboraldi guztietako zuzendari eta aurkezlea, Hasier Etxeberria, aipatzeke utzi gabe, noski.

Baina literaturaz hitz egiteaz aparte, Sautrela bera ere, harribitxi izatera ailegatzen zen maiz. Errealizazio ezin finagoarekin, musika bero bezain ederrarekin, irakurketa zehatz eta zainduekin, nekez aurkitzen ahal zen halako mailako literatur saiorik inguruotan. Eta hori guztia aurrekontu apal-apalarekin, ezagun denez. Baiki, itzelezko lana egin dute, orobat, errealizadore, kameralari eta enparauek.

Ez dakit zelako audientzia emaitzak izango zituen. Jakin badakit, ordea, inongo audimetrok ezingo duela kalkulatu arestian aipatutakoen balioa, ez eta Pello Lizarralde, Josu Landa, Anton Garikano, Lourdes Oñederra, Xabier Olarra, Ur Apalategi, Koro Navarro, Amaia Lasa, Joxanton Artze, Itxaro Borda, besteren artean, literaturaz hitz egiten ikustearena. Ez dezagun, ez dezaten, ahantz: badira egon telebista-aparatura atxikitzen ez diren neurgailuak. Adiorik ez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
“Konplexutasuna agertzeko lekua da literatura, ez lezioak ematekoa”

Helduentzako zazpigarren lana argitaratu berri du Uxue Alberdik, hirugarrena ipuingintzan: Hetero (Susa, 2024). Zortzi narrazio bildu ditu liburuan, eta denen abiapuntua izan da memorian geratu eta “noizbait ere honi buruz idatzi behar dut” pentsarazi dion paisaia,... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


DBHko ikasleak literaturzaletzea helburu duen irakurketa-lehiaketa aurkeztu dute

Esloveniako eskoletan izan duen arrakastari tiraka, Alberdania argitaletxeak Euskal Herriko ikastetxeetara ekarri du Joko Ona Denontzat irakurketa-lehiaketa: DBHko ikasleek “kalitate handiko liburuak” irakurriko dituzte taldeka, eta avatarra aukeratuta, horiei... [+]


Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Leire Lakasta Mugeta
“Hitzak harriak dira Ernauxentzat, eta idazketa labana”

Annie Ernaux (Lillebonne, Normandia, 1940) idazleak bere poetikaz eta horren funtzioaz egindako hausnarketak jasotzen dituen elkarrizketa-liburua euskarara ekarri du Leire Lakasta Mugetak (Iruñea, 2002): Idazketa labana bat da (Katakrak, 2024). Idazketaz, hautu estetiko... [+]


2024-11-18 | Behe Banda
Barra warroak |
Hau ez da nire belaunaldikoa

Nekeaz idaztera nindoan zutabe bat, baina erridikulua iruditu zait 19 urterekin lur jotaren planta egitea: amore emanda, nekatuta, etsituta, mundu honek ukatu banindu bezala. Are erridikuluagoa iruditu zait gelditzen zaizkigun ogi apur txikiekin erantzukizun ezaz amestea, azken... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Juana Dolores. Agitazioa eta propaganda
“Neure buruari galdetzen diot zer egiten genuen emakume langileok emakume burgesen ondoan manifestazio berean”

Goiburu baten bidez ezagutu nuen Juana Dolores; zera zioen: iraultzaileagoa zela ondo idaztea, katalanez idaztea baino. Flipatu egin nuela aitortu diot, eta berak esan dit bizitzako lehen elkarrizketa zuela hura. Lau urte geroago, berritasunaren olatua surfeatu du, eta... [+]


‘Politeismo bastarta’: lau egun Angela Davisekin eta Jule Goikoetxearen pentsamenduetan

Susa argitaletxearekin kaleratu du Goikoetxeak liburu berria: Politeismo bastarta. Nobela gisa kalifikatu arren, kronika gozo eta bizia da, irakurlea Goikoetxearen pentsamenduetan barneratuko duena. Donostiako San Jeronimo kaleko sotoan egin du aurkezpena, hamarnaka lagunen... [+]


Erraldoiek lagunduta eta haurrez inguratuta aurkeztu dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua

Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira haurrentzako liburua modu berezian aurkeztu du ARGIAk, Donostian. Haur eta guraso ugari bildu ziren Gorka Bereziartua eta Adur Larrearen ipuinaren bueltan, eta festarako, dantzarako, ipuinak kontatzeko eta maskarak marrazteko tartea... [+]


Ipuinak idazten ikasten: nondik hasi eta zeri jarraitu?

Garazi Arrula (Tafalla, 1987) eta Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) gonbidatu ditu Mikel Ayerbek (Azpeitia, 1980) Idazteaz beste euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetako bigarrenera. Euskal ipuingintza izan da elkarrizketa saio honen gaia, eta gonbidatuen... [+]


Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Uxue Juarez. Hitzak pospolo
“Uretara harri bat botatzen duzunean sortzen diren uhin horiek dira poema”

Batxilergoan tutore izan nuenetik ia 10 urte pasa direla elkartu naiz Uxue Juarezekin Ur Mara museoko Toureau etxolan (Alkiza), pagoez eta Koldobika Jauregiren eskulturez inguraturik. Autoritate segitzen du izaten niretzat Uxuek, baina beste zentzu batean orain. Aurpegian... [+]


Katixa Dolhare-Zaldunbide
“Literaturaz gozatzen ikasi egiten da, eta ikas prozesu hori landu behar da gelan”

Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.


Eguneraketa berriak daude