1970ko hamarkadan zabaldu diren arren, Ekaingo harpeetako haurrek ere soinean zeramatzatela iruditzen zaigu. Pixoihalak dira, pamperrak, dodotisak, fardelak, paketeak. Horiei esker lehorrik dauzkagu umeak modu errazean. Baina orain hasi gara ohartzen zein neurritako zabor pilak oparituko dizkiegun.
Jacqueline Farmer-ek eginiko Couchorama dokumentala eman dute urtarrilean frantsesezko Arte katean. Errauskailuak direla eta hondakinen eztabaida bizian dauden euskal herrietan erakutsi beharko litzateke DVDa. Oso ona. Norbaitek noiz euskaratuko zain egon gabe, hemen laburbiltzen dugu.
Jacquelinek haurra izan berria du. Asteak aurreratu ahala ohartuko da etxeko zakarrontzia fite betetzen zaiola. Fardel modernoek primeran xurgatzen dituzte Thieuren pixak eta gorotzak baina... nora ote doaz gero. Jacquelinek kalkulatu du mutikoak autonomia hartu bitarteko hiru urtetan 6.000 pakete zikinduko dituela. Tona bat zabor!
Belaunaldi bakar batean ingurumenari sekulako arazoa sortu zaio gaur aurrerapenaren ikurretako bat denarekin. Nola moldatzen ziren lehen? Ama batek ba dauka alternatibarik Erdi Arora gibelatu barik? Ikerketan murgilduko da Jacqueline.
Marion Donovan izeneko emakume batek sortu zuen gaurko fardelen aitzindaria, baina historiak haren izena ahantzi du. Beranduago Procter & Gamble multinazionaleko ingeniariek 1956an diseinatu zuten beste bat, lehenik zerrautsa zeramana, gero joan dira materialak sofistikatzen. Europan 1970eko hamarkadan zabalduko zen denetan.
Elisabeth Badinter idazle feministarentzako –Le conflit, la femme et la mère bere azken obra– emakumeei mirakuluzko aurrerapena ekarri die usatu eta botatzeko pixoihalek, lan astuna kendu, kasik pilula antisorgailuaren tamainako iraultza. Ados, dio Farmerrek, baina erosotasunak arazo bat dauka: 300 urte baino gehiago behar ditu desegiteko!
Fardelak azaleko polietilenoaren barruan gai txit xurgatzailea darama: sodio poliakrilatoa. Sekulako likido pila har dezake bere baitan ingurura tantarik isuri gabe eta haurraren larruazala lehorrik atxikiz. Ordainetan, Michel Vert ikertzaileak esplikatu duenez, xurgatzaile sintetiko berezi horiek birziklatzerik ezin da pentsatu ere egin gaur egun.
Fabrikatzaileak ari omen dira hondakinen arazoa hobetu nahian. Asko mehetu eta arindu dituzte paketeak, baina... horretarako lehen zeukaten zelulosa biodegradagarri apurra poliakrilato menderakaitzez ordezkatu dute. “10 urte barruko soluzioetan ari gara” esan diote Jacquelineri Procter & Gamblen.
“Baina 10 urtetan Frantziak metatuko du 1.200.000 elefanteren pisua daukan fardel mendia!”, hausnartu du kazetariak. Europan ume bat daukan familia batean sortutako hondakin birziklaezinen %50 pixoihala da. Gipuzkoan hondakinen Atez Ateko bilketa egiten duten herrietan ohartu dira. Irtenbide zaila.
Zer dio pixoihalez pediatriak? Berry Brazelton bezalako adituek diote umeei zaharragoengandik ikasteko aukerak ukatzen zaizkiela fardelokin artifizialki garbi eta lehor atxikiz. Haurrak ikasi egin behar baitu. Multinazionalen kalkuluak alderantzizko norabidean doaz, 8 urte eta beranduagorako pixoihalak sustatzen dituzte, obramenduak “kontrolatzen ikasteko” paketeak, “gauerakoak”, “pijama-fardelak”...
Hautatzeko eskubidea?
Orain Procter & Gamble eta enparauak ahalegin handia ari dira egiten formula Txinan, Indian, Nigerian, Egipton eta abarretan zabaltzeko. Txinan egiten duten ahalegin berezia aipatzekoa da. Herrialde askotan kakari eta pixari fobia egonik produktuon oinarrian, obramenduekiko betidanik harreman normalagoa izan duten txinatarrekin argudioa findu egin dute. Oraindik Txinako haur gehienek izter tartean etendako kaidangku galtzak darabiltzate, larria iritsitakoan edozein txokotan libratu ahal izateko.
Nielsen kontsultorak prestatu die fabrikatzaileei txinatarren ohiturak aldarazteko argudioa: “Gure pamperrekin zure haurrak gau osoan hobeto egingo du lo, lasaiago egongo da eta egunez eskolan emaitza hobeak lortuko ditu”. Beti dago soziologo edo psikologo talde bat ikerketa kliniko bat aurkikuntza berresteko.
Multinazionalei hortzak luzatzen zaizkien bitartean Txinako edo Nigeriako klase ertainetako herritarren ohitura aldaketekin sakelaratu dituzten milioiekin, beste leku askotan erakunde publikoek kontabilizatzen dituzte aldaketaren kosteak.
Britainia Handiko gobernuaren ustez, urtean 800.000 tona pakete zikin metatzen zaio, Wembley estadioa bezalako 8 betetzeko adina; hondakinok kudeatzea 67 milioi libra kostatzen da. Zenbait herri eta hiri horregatik hasi dira pixoihal berrerabilgarriak sustatzen. Gipuzkoako herri batzuetan hasi diren modu beretsuan. Couchoraman Londresko Lewishamen zentratu dira.
Zenbait haurtzaindegitan haur guztiek darabiltzate horrelakoak, esaterako Londresko Islingtonekoek. Gurasoen eta langileen ohiturak aldatzeko bidea egin behar izan dute.
Fardelon zabaltzeak baditu zailtasunak. 30 urtez errazera ohitutako jendeok ez ditugu konplikazioak maite. Lan bat gehiago, garbitzea. Gehi aurreiritziak, ez txikiena ea 30 urtez atzera egin nahi duzulako zoratuta zauden galdetuko dizun ama edo amaginarreba.
Elisabeth Badinter ozen mintzo da aurka feminismoaren ikuspegitik. Nork garbituko ditu pakete berrerabilgarriok? Gizonek ez, lan bat gehiago emakumearentzako. Ekologismo erradikalaren asmakizuna iruditzen zaizkio, emakumeari berriro autonomia galaraziko diotenak.
Couchoramak ez ditu ahaztuko bestelako bi alternatiba ere. Bata, botatzeko pixoihal biodegradagarriak ere badira, Nature Babe Care konpainiarenak esaterako. Usatu eta jaurtitzekoak eta ez osoki konpostagarriak. Horiek tratatzeko konpostatze prozesuak jarri behar dituzte erakundeek, edo biogasa sortzeko. Jacqueline Farmer mintzatu da haurren higiene naturala lantzen duten jendeekin ere, inolako fardelik gabe umeari bere beharren kontrola erakusten modu naturalean saiatzen direnekin. Dena den, oro har, hautatu beharra dago edo usatu eta botatzeko fardelen edo garbigarrien artean.
Bitartean, Procter & Gamble, Kimberly Clark eta beste multinazionalen marketinak ez die alternatiboi zirrizturik uzten. Edozein ama berrik etxean jasoko du, klinikak datuak emanik, produktuen publizitatea. Are larriagoa: kliniketan ez du sarbiderik multinazionalek beste inork, eta lehenbizi probatu dugunarekin segitzen dugu maizenik.
Hautatzeko eskubide sakratua argudiatzen du zenbaitek, ez aldatzearren. Horiei erantzuten die Islingtoneko haurtzaindegiko zuzendari Nasso Christouk: “Noraino heltzen da hautatzeko gure eskubidea? Gure erabaki batek ondorengo belaunaldiak kaltetuko dituela dakigunean, eskubiderik badugu horrelakorik hautatzeko?”.
Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]
Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.
Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]
Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.
Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]
Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]
“Heterosexualitatea da klase antagonikoarekin kolaborazionismoa, hau da, gizonen klasearekin”. Uma Ulaziak Euskal Herriko greba feministak, diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik (Lisipe, 2024) argitaratu berri du. Euskal Herrian egin ziren bi greba... [+]
Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]
Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]