Pioneer 10: 40 urte espazioan lagun bila

Zundaren marrazkia.
Zundaren marrazkia.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Cañaveral lurmuturra (AEB), 1972ko martxoaren 2a. Pioneer 10 zunda jaurti zuten espaziora. Asteroide gerrikoa zeharkatu zuen eta Jupiterrera iritsi zen lehen zunda izan zen; halaxe, misioaren helburu nagusia bete zuen. Baina espazio zundak bere bidea jarraitu eta 1983an Neptunoren orbita zeharkatu zuen. Horrenbestez, gizakiak fabrikatutako lehen objektua izan zen Eguzki Sistematik irteten.

Zundak 258 kilogramo pisatzen du eta ez da hiru metroko luzerara iristen. Meteorito detektagailuak, kamera, erradiometroa, magnetometroa, izpi kosmikoen detektagailua eta plasma sentsorea ipini zizkioten zundari, baita urrezko xafla berezi bat ere: Pioneer Xafla esaten diote, eta balizko estralurtar adimendunentzat mezu sinbolikoa dauka idatzita. Eskuinean, gizon eta emakume bana daude marraztuta. Ezkerrean, erdiko puntuan batzen diren marraz osatutako izar modukoa; gugandik gertu dauden pulsar nabarmenenak adierazten ditu marrazkiak, hau da, gure “helbidea” markatzen du unibertsoan. Azpian, Eguzki Sistemaren eskema bat ageri da, eta bertan, zundaren bidea dago marraztuta. Goian, azkenik, hidrogeno molekula baten spin-a dago, sistema binarioaren bidez adierazia. Xafla Carl Sagan eta Frank Drake astronomoek diseinatu zuen.

Urtebete geroago, Pioneer 11 zundaren bidez, mezu bera bidali zuten kanpo-espaziora. Baina 1977an, Voyager 1 eta Voyager 2 zundekin batera askoz mezu konplexuagoa bidali zitzaien espazioko balizko hartzaileei: urrezko disko batean, musika, agurrak 55 hizkuntzetan, Lurreko beste hainbat soinu adierazgarri eta 115 irudi jaso zituzten, gure zibilizazioaren oinarriak laburbilduta.

2003ko urtarrilaren 23an, Pioneer 10 zundaren azken seinale ahula iritsi zen Lurrera. Distantzia zenbat eta handiagoa, orduan eta seinale ahulagoa, eta Pioneer 10 Lurretik 12.000 milioi kilometrora zegoen orduan. 2006ko martxoaren 4an zundaren arrastoren bat jasotzeko azken saioa egin zuten NASAkoek, baina ez zuten erantzunik jaso. Proiektua bertan behera utzi zuten.

Ezbeharrik ezean, Pioneer 10 gugandik 16.000 milioi kilometro ingurura egongo da orain, Tauro konstelazioko Aldebaran izarra helburu. Baina beste 1.690.000 urte beharko ditu hara iristeko, bidean inorekin topo egiten ez badu, behintzat.


Azkenak
Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diote AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-03-03 | Jakoba Errekondo
Zakilixuten potroximela

Nori ez zaio gustatzen ahuakatea? Ia denok atsegin dugu fruitu berri hori, di-da amaren batean etxekotu zitzaigun. Zenbat urte da ba dendaero ikusten hasi garela? Gure mahaietara iritsi aurretik, historia luzea du.


2025-03-03 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Lanerako, proiektua zabaltzeko eta komunitatea egiteko auzo(p)lanak

Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]


Engainuaren eredu

Leihatila honetan behin baino gehiagotan azaldu ditugu Ama Naturaren engainuak bere izakiak babestearren. Batzuetan, erle edo liztor itxura zuten euliak ekarri ditugu, beste batzuetan inongo arriskurik ez duten arrisku-kolorazioko intsektuak ere bai (kolorazio aposematikoa... [+]


Txikori-belarra udaberrian

Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.


Eguneraketa berriak daude