Gure ama, nahiz eta seme-alabek astero egiten diogun bisitatxoa, baserrian bizi da, berez Hondurasen jaioa eta Lekunberrira asteburuetan joaten den pertsona gazte, tratu goxoko eta pazientzia handia duen baten laguntzaz. Hasi da ikasten, baina ez daki ia hitzik ere euskaraz. Eta orain, amarekin ere erdaraz hitz egin behar izaten dugu, batetik ditxosozko errespetuagatik eta bestetik, nahi dugulako biek jakin dezaten esaten ari garena, izan ere, laurogeitaka urterekin memoriak –eta hortzek– hutsune handi samarrak izaten baitituzte.
Ez dugu diruagatik egiten, ez, pertsona hau hartu genuenean ez genuen aurkitu, gure ama-hizkuntzan ari zenik, lan horri erantzuteko prest. Eta pozik gaude, gure ama geurekin bezain ongi zaindua eta oso gustura aurkitzen dugulako, joandako bakoitzean.
Amak egin digu sei senideoi gure herriko kantuen, bertsoen, esaeren, ipuinen, ohituren, pasadizoen, historiaren, aurrerapenaren histeriaren, osasunari kasu egitearen, familiakoen heriotzara arteko zaintzaren, baratzeko jardueren... transmisioa. Lehen ataleko kantu eta bertsoak, goizero jaikitzerakoan edo gauetan oheratzean, egundoko ahaleginak eginez ezti kantatzeko eta erdi esnaturik geundenoi belarriak ez ezik bihotza ere goxatzeko. Dena aitortzera, zoragarri kantatzen zigula oroitzen naiz eta ahots ederraz gain belarri aparta zuela, eta duela, oraindik ere kantuan hasten denean. Ama, ama da, eta guk gurea honelaxe bizi izan dugu!
Bera erditu zen eta gu sortu gintuen: sortu, koxkortu, gogortu eta egonkortu ahala, bera konkortu, ximurtu, xigortu, agortu... Baina, egundokoa izan behar du daukazun hura, nola bihotzean hala erraietan, hoberenaz aurrera, zeuk munduratuei ematea; zeuk egin dituzunak, osatzen ahaleginduz, kontrako noranzko joerak birrinduz, egokiak lurrinduz eta behin landutakoak birlanduz. Zenetik eta senetik, denetik egingo zuen, kontzientziaz baino gehiago, belaunaldiz belaunaldi halaxe behar zuela ikasita zeukalako; beti halaxe ezagutu zuelako.
Egun, transmisio lan hori haurtzaindegiak edo eskolak egitekotan uzten dugu haurtzaroan, eta telebistak egiten du geroago, kasu gehienetan. Halere, batzuetan, gure amaren zaintzailea bezalako pertsonek betetzen dute leku hori, baina funtzioa bete gabe geratzen da, ezin baitu ezagutzen ez duena inorengan txertatu. Belaunaldi berrietan aurkitzen ditugu euskarazko balioen eta ezagutzen putzua hutsik daukaten gazteak. Koadrilan kantuan hasitakoan, bihotzetik, haurtzaroko sentipen xamur haien indarrez eta goxo-minez, melodiak bere kasa nola darigun eta garamatzan, oroitzapenen belazera, jaregindako zakurtxoa irrikari eutsi ezinik, salto eta jauzi, bere dohainez harro doan bezala, imajinatzea ezinezko zaienak. Eta ez dakite zer galtzen duten, urre koxkor hori barruan daramazula sentitzea zer den ez dakitelako. Hurrengoek, hurrengoek eta... ere izango duten ezereza!
Familiak mendeetan bete duen lekua bertso eskolek, kantu afariek, jaialdi/txapelketek, ipuin kontaketek eta kontalariek bete behar al dute? Baina, bide hau egingo al dute denek? Premia hau nola barneratu? Zer egin galera hau saihesteko?
Konplexuz jositako gizarte azpikulturala gara; ingelesa ikasteari pisu garrantzitsuagoa aitortzen diogu geurea hasieratik ongi finkatzeari baino. Eta hori egiten ez duen gizarteak ba al du kultura propioz etorkizunik? Geureari eskainitako presupostuak aldatzeko eta hazteko kemenik ez duten gidariekin –eskuineko/erdiko/ezkerreko– urteetako menderakuntza gainditzeko erabaki ausartagoak behar ditugula ikusten ez dutenekin? Geure Estatua izanik ere eta independente izatea lortu arren, gabezia honek jotako gidariek ezin dute ikusi, behar eta premia hau. Konplexurik gabe geure nortasun kulturala eraikitzeko diskurtsoa sortzea eta aplikatzea, beste dena baino aurreragokoa da, ea geurea geure kultur ikuspegitik bizitzeko modua ez duen jasotzen biharko amesten dugun independentziak? Estatuak?
“Euskal” aurrizki huts bihurtuak nahiz Basque Centertuak, –dun atzizkirik gabe, ez dit gure amaren irakaspena osatzen eta, kanpoko jantziz inguraturik, biluzik bizitzera kondenatzen nau!
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.