Poligrafoen narkotrafikoa

Poligrafoaren bitartez, horrelaxe okurritu zait nire bi ttakunkideen azken artikuluak, hau da, Beñaten Salvame pixka bat eta Uxueren Boligrafo bat adibide, biak nire ttakun berrian lotzea. Ez dit buru-kolpeak Pentsamenduaren arloko Argia Saria ekarriko, baina, tira, bigarren erreskate plana desblokeatu aurretik, nik ere murrizketa neurriak aplikatuko ditudala erakutsi behar dut, alegia nire irudimena apalduko duen austeritate plan baten alde egingo dudala hemendik aurrera. Poligrafoa edo gezur-detektagailua pertsonaren zenbait parametro fisiologikoren aldaketak erregistratzen dituen aparatua da. Benetako errealitatea hil egin da, poligrafoaren garaia jaio da. Poligrafoaren menpe dagoenak botatzen duen izerdiaren, arnasteko egiten dituen mugimenduen, bihotzeko taupaden eta odoleko tentsioaren arabera, pertsona hori gezurra ala egia esaten ari den erabakitzen da. Orain urte batzuk, konpetentzia handia sortu zen telebista kate desberdinetan poligrafoa erabiltzeko orduan, baina Tele5ek makina horren erabilera areagotu egin du berriro, “famatuen” erantzunak egia edo gezurra diren jakiteko. Ez du oso normala ematen gezurrak asmatu eta kontatzea negozio den telebista saioetan gezur-detektagailu bat sartu beharra, baina dibertsioen etxolak ez du aterik. Egia gezurretik bereizi nahi dutela? Bai zera! Tentelkeria litzateke hainbeste lan hartzea. Telebista saio gehienak gezurretan bizi dira, ez dudarik egin; orduan, gezur-detektagailua sartu eta gezurrari zerbitzatu, hori egiten dute. Gezurrak, poligrafoaren azpiegitura horrekin guztiarekin, itzelezko egiazkotasunaren itxura hartzen du. Zer egiten du Espainiako Gobernuak, onartu duen lan-erreformaren izenean, epe laburrean lanpostu berrien sorrera aldarrikatuz? Politikariek politika herriaren izenean egiten dutela esaten digute, baina Europan nabarmen ugaritu egin diren xomorro xantaiagile horien negozioa narkotikorik kaltegarrienaren salmenta da: gezurra poligrafoarekin pikatua. Poligrafoarekin pikatutako gezurra egiaren labelaren sari guztiekin eta esplikazio handirik eman beharrik gabe barreiatzen baita. Alferrik da kontra egitea. Ez sinestu nahi baduzu, horrek ere ez du askorik inporta. Horrek ez du ezertan aldatuko narkotikoaren eragina, mundua lo dagoen bitartean. AEBetan, poligrafoa dezente erabiltzen da, baita lanpostu baterako hautagaien hitzen egiazkotasuna neurtzeko ere, psikologoek eta psikiatrek ere erabiltzen dute beraien ikerketetan, eta Europar Batzordeak merkatu beltzean ziren poligrafo guztiak erosi ditu lan-erreforma norabide zuzenean doala lan handirik gabe esateko. Poligrafoen narkotrafikoak Europako Gobernuen konplizitatearekin funtzionatzen du. Europako Gobernuetako alprojak lagun min dituzten bankariek saldutako poligrafoen esanetara jarri dira, eta krisia entretenitzeko erakusten diguten poligrafoaren xantaia eta egia onartu dituzte. Bizio hutsa. Eta, noski, egi ahulenen edo ahulenen egien kontra hasi dira beren munstro guztiekin poligrafo zaleak. Luxuzko gezurren erosleek ez dute egia finantzatzeko arazorik eta horrek mantentzen du merkatua martxan. Egoera ekonomiko okerrenean, merkeena aberatsa izatea baita. Poligrafo zaleek ongi baino hobeto dakite egia sinesteak gezurra sinestea baino lan gehiago duela. Errealitatea makilatu beharrik ere ez dute, beste bat asmatu, eta kito.


Azkenak
2024-10-07 | Behe Banda
EHUn, zaharrak berri

Ezin inoiz jakin zer topatuko duzun ikasturtea hasten denean, irailaren lehenak beti ohi dira tentsio altuko garaiak, hiru ala berrogei urte izan. Motibazio altuko garaia, hizkuntza eskolan eta gimnasioan izena emateko unea. Aurten zeramika ere egingo dut, beti izan da nire... [+]


Ainhoa Mendiluze (Etxebizitza Sindikatua):
“Etxe kaleratzea behin behinean geldiarazi dute, baina gertutik segituko dugu kasua”

Etxea uzteko agindua zuen gaurko emakume batek Artikaberrin eta momentuz bertan behera gelditzen dela jakinarazi du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. "Emakumearen abokatuak atzo jaso zuen deia epaitegitik eta ebazpenaren berri eman zioten", azaldu du... [+]


2024-10-07 | Bertsozale.eus
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenak
Azken final-zortzirena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

2024-10-07 | ARGIA
Milaka euskal herritarrek Palestina babestu eta Israelen konplizeak salatu dituzte

Bilboko eta Iruñeko manifestazioetan milaka lagun elkartu dira. Palestinarekin elkartasuna plataformak “basakeria geldiarazteko” aukera bakarra dagoela azpimarratu du: Israelgo Estatua desagertzea. Urgentziazko eskariak egin ditu plataformak, besteak beste... [+]


Udazkeneko garbiketa

Bada urtebete udazkeneko bederatziurrenak nola egin artikulua idatzi nuela eta berriz ere urtaroak eskatzen digun lanaz idatzi beharra daukat. Izan ere, gibel garbiketa egiteko sasoia dugula esanez publikazio dezente ari naiz ikusten sare sozialetan eta kezka eragin dit. Orain... [+]


Xabiroia
Eztena, marmokena ez dena

Aurtengo udan ez dugu gure hondartzetan marmoka gehiegirik ikusi. Baina ehunka pertsona izan dira Kantauriko postuetan artatuak, Galiziatik Euskal Herrira. Marmokak? Ez. Karabela portugaldarrak orduan? Ezta ere. Oraingoan, arrain baten eztenak izan dira ur-ertzean hankutsik... [+]


2024-10-07 | Jakoba Errekondo
Lezkarekin sagardo hobea

Barrikoteak, barrikak, bukoiak eta upelak bete berriak ditugu etxean sagar muztioz (Malus domestica). Makina bat beteko ziren, ipar eta hego, gure geografia guztian mahatsarenarekin ere (Vitis vinifera). Sagasti, mahastiko lanak eta dolare, soto, upelategi eta pitarretako lanak... [+]


2024-10-07 | Garazi Zabaleta
Sareko
Bertako elikagai ekologikoak identifikatzeko bilatzailea

EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]


2024-10-04 | ARGIA
Hego Euskal Herriko umeen %8,3ak ikusmena zaintzeko zailtasunak ditu

EAEko haurren %6,4ak eta Nafarroakoen %10,2ak ikusmen pobrezia du. Visión y Vida elkarte espaniarrak egin du estatuko azterketa. Txostenaren arabera, ikusteko arazoak dituzten haurren eragozpen larriena da ez duela minik egiten, eta familiek, baliabide ekonomikorik ez... [+]


Gazako genozidioak urtebete: gertaera nagusiak

Urtea bete da Hamasen urriaren 7ko erasoak gertatu zirenetik. Ordutik, Israelek Gaza suntsitu du eta guda inguruko herrialdeetara zabaltzen ari da pixkana. Urtebete honetako gertaera nagusiei errepasoa emango diegu kronologia honetan.


2024-10-04 | ARGIA
Guardia Zibila omenduta, biktima batzuk berriz biktimizatzen direla salatu du Memoria Osoak

Memoria osoa ekimenak salatu du biolentziaren biktima izan direnen arteko desberdintasunak bultzatzen ari direla hainbat instituzio, eta norabide hori zuzentzeko deia egin du. Ekimenak estatuen biolentziaren hamabost biktima elkarte biltzen ditu. Urriaren 12an Guardia Zibilak... [+]


2024-10-04 | Gedar
Gasteizko udaltzainek ere taser pistolak izango dituzte

Bi T10 pistola elektriko erosiko ditu udalak, baina beste sei erostea eskatu dute poliziek. Arma zurien erabileraren ustezko gorakada hartu dute aitzakiatzat, erabilera justifikatzeko. Gero eta udaltzaingo gehiagotan ari dira taser pistolak eskuratzen; Ertzaintzaren BIZKOR... [+]


Eguneraketa berriak daude