Gaztetasunaren eta baikortasunaren korrontea

  • Lain :: Leihoak.

    Elkar.

    Iraupena: 37´11´´.

    13 euro.
Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze oso gaztetan hasi ziren musika egiten eta hainbat sari lortu zituzten. Gerora, beste hiru musikari gazterekin batera rockera salto egin eta taldea osatu zuten Villabonan. Honako hau bigarren diskoa da, lehena baino baikorragoa eta anitzagoa. Taldearen ezaugarri nagusienetakoa Aranzabe eta Berasaluzeren ahots tinbreek
rockarekin lortzen duten kontraste nabarmena da; nolabaiteko indarra eta melodia garbiak bat eginda. Bada tarte akustikorik, punk-popa, folk elektrikoa, pop elektronikoa edo jostaria, rock gitarreroa eta baita countrya ere. Eta badago, baita ere, iluntasunaren eta argitasunaren arteko tirabiran, erritmo aldaketekin jolasean dagoen pieza nabarmenik ere. Oraingoan leihoak erabat ireki eta gaztetasuna barreiatu nahi dute lau haizetara.
Leire Berasaluze: "Erritmo erraz batek funtzionatzen badu, atzetik doaz 50.000 antzekoa egitera; nortasuna galdu da"

“Kalera irten da gaur mozorrorik gabe, berriro jaio da”. Tratu txarren kontrako kanta baikorra egin duzue.

016 emakumearen indarkeriaren aukako abestiari Lain ukitua eman diogu, gauza negatiboak utzi eta positiboak hartzeko. Tratu txarrak salatzeko gonbitearekin batera, amesgaiztoa amaitzeko eta bide berri bat eraikitzeko esperantzaz.

“Ez beldur izan ni joaten naizenean”, Azken antzezpena. Gauzak dauden moduan, musikan luzaroan irauteko asmoa daukazue?

Noski, guretzat musika ezinbesteko bihurtu da eta nahiz eta zinez borrokatu beharko dugun, bertan mantentzen saiatu nahi dugu, hil gabe. Baina inoiz ez da gure helburuetako bat izan hau egiteari esker bizitzea, zaletasuna da.

“Janari azkarra”-ren apologia egiten duzue. Hala kontsumitzen da gaur egun musika ere?

Bai, gaur egun, jaio eta bigarren abestirako hiltzen da musika. Gaurko musika irratiak, Youtubek edo Spotifyk botatzen digutena da. Erritmo erraz batek funtzionatzen badu, atzetik doaz 50.000 talde antzeko abestiak egitera; nortasun asko galdu da. Singleek funtzionatzen dute: abesti bat entzun eta jendeak ez du diskoa erosten, jaitsi egiten du.

Estilo eta giro asko lantzen dituzue ahotsarekin kontrastatuta. Zer osagai behar ditu Lainen kantu batek?

Dueto soila izateari utzi nahi genion. Erritmo eta akorde ilunak, ahots argiekin kontrastatzen saiatu gara. Lainen kanta batek beharrezkoa duen osagaia guk egina izatea da, denon artean landutakoa.

Leihoak itxi kantak erritmo eta melodia bereziak eta aldaketak ditu; berezia da.

Egoera pertsonal negatiboek sortu dute hitza. Oinarriari dagokionez, Javi baxu jotzailea jaietatik goizaldean etxera iristean, baxua hartu eta atera zitzaion lehenengo gauza izan zen abestiaren introa. Gero lokalera ekarri eta di-da batean atera zen. Guretzat esanahi berezia du.


Azkenak
2025-01-27 | Julene Flamarique
Autoeskolaz kanpo gidatzen ikasten aukera planteatzen ari da Espainiako Gobernua, autoeskolak aurka daudela

Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.


2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Zarauzko EAJko zinegotzi ohi baten txaleta eraitsi egin behar dela ebatzi dute, legez kanpo eraiki zelako

Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]


Bengoetxeak errektore kargua hartu du eta EHUren finantzazioak segitzen du izaten eztabaidagai

Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Dozenaka milaka palestinar Gaza iparralde suntsitura itzultzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Ahotsa.info
EH Baterak Aberri Egunean erabakitzeko eskubidea modu bateratuan aldarrikatzera deitu du

Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


2025-01-27 | Behe Banda
barra warroak |
Lehen aldiak

Behin batean gertatu zen eta ordutik aurrera egunero gertatzen da […] ez dezagun ikus hemen gertatzen dena. Halaxen da mundua, eta gaur egunean inor ez da profeta bere mendean”.

Beste zerbaitez hitz egin zidaten behin eta ordudanik, ezin dut ezer bestela... [+]


Nola sortu kriminal bat (eta zergatik Aroztegiko auzipetuak ez diren kriminalak)

Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]


2025-01-27 | Bertsozale.eus
Bertsozalez bete da Lesaka Bertso Egunean
Bortzirietako Bertso Eskolarekin elkarlanean, egun osorako egitaraua prest geneukan Bertso Eguna ospatzeko; eta bertsozaleek ere ez dute hutsik egin: giro ederra izan da Lesakan goizetik hasita.

Eguneraketa berriak daude