Geopolitika eta anti-industria Oscarretan

Hollywoodeko ordezkari aske eta garbiek [barreak] erabaki dute dagoeneko nortzuk merezi dituzten igandean banatuko diren Oscarrak. Baina Film Onenaren eta Ingelesez Ez Den Film Onenaren sariak faborito direnek irabazten badituzte, kuriosoa izango da.

Ingelesez Ez Den Film Onenaren hautagai kutunak A separation (Jodaeiye Nader az Simin) du izena. Harrigarria da istorio xume eta itxuraz arruntak zenbat sakontasun eta emozio gorde ditzakeen bere baitan: garrantzi gutxiko lapurreta bat, nahi gabe emandako bultzada, bikote baten banaketa hasiera batean hutsala… zama pisutsu bilakatuko dira eta bueltarik gabeko bide malkartsuan amilduko, ertz ugariko errealitatearen isla. Iraniarra da Asghar Farhadi zuzendariaren pelikula hau. Mahmoud Ahmadinejaden Gobernuak arbuiaturiko zuzendari iraniarrei elkartasuna adierazteagatik –tartean Jafar Panahi kartzelaratua edo Bahman Ghobadi erbesteratua–, filmaren errodajea gelditzera behartu zuten Farhadi. Barkamena eskatu ostean, ordea, eta batez ere nazioartean sariz sari dabilenetik, Teheranen babes sutsua du pelikulak. Farhadik berak, diplomazia handiz erantzuten ditu kazetarien galdera arantzatsuenak, batzuk zein besteak ez mintzeko hitzak neurtuz. Kontua zera da, Ahmadinejaden sostengua duen lan batek lortuko al du Oscarra? Zenbaterainoko eragina izan dezake AEBen eta Iranen arteko gatazkak? Ezinikusiak salto egingo al du zazpigarren artera? Hori gutxi ez eta Ekialde Ertaineko interes politikoen ménage à trois honetan beste protagonistetako bat den Israel ere hautagai da sari bererako, Hearat Shulayim (Footnote) lanarekin.

Pelikula Onenaren garaikurra jasotzeko berriz, estreinatu zenetik urratutako bide arrakastatsuan jada makina bat sari lortu dituen The Artist ekoizpen frantziarrak aukera handiak ditu. Zuri-beltzean, mutua eta industriaren aurrekontu hanpatuetatik aldendua, Oscarra ematea bere buruari harrika egitea bezalatsu litzateke: batetik, ikusgarritasunaren, efektu berezien eta hiru dimentsioen aldeko apustua egiten duen Hollywoodeko ereduaren kontrako norabidean doalako. Michel Hazanavicius zuzendariak erakutsi du, modu originalean kontatutako istorio fresko eta burutsuek harrera bikaina dutela kritikaren eta publikoaren artean. Bestetik, zeharkakoa baina argia delako The Artist-ek industriaren barrunbeei egiten dien kritika, zinemak berak sortutako produktuak gailurrean paratzeko eta handik lokatzetara jaurtitzeko duen trebezia salatuz.

Dena den, biak ala biak izan daitezke garaile. Industriak maisutasunez daki mainstream-etik kanpo dagoena irensten, barneratzen eta bere egiten. Edo, ikuspegi baikorragotik, Oscarrak kultur ekitaldia dira [barreak berriz] eta jakin badakigu kultura ez dagoela interes politikoen, industriaren apeten, faktore ekonomikoen eta marketin operazioen menpe [barre algarak].


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
2024-09-29 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. Azken eguna.
Ezer gutxi kontatzen duten isiluneak


Sail Ofiziala. Klausurako filma
Eta igande euritsu, erromantiko eta negartia iritsi zen

Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]


Aktore onenaren saria, Patricia López Arnaizentzat

Patricia López de Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren sari nagusia irabazi du Donostiako 72. Zinemaldian, Pilar Palomerok zuzendu duen 'Los destellos' filmean egindako lanagatik.

Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' liburuko lehen narrazioan... [+]


Zezenaren tortura babesten duen dokumentalak irabazi du Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Andrés Roca Rey toreroaren egunerokoaren hainbat pintzelkada ematen ditu Tardes de soledad zintak, besteak beste, hotelean eta hoteletik zezen-plazarako bidean eginiko elkarrizketak edo janzte aldiko uneak, eta plazan zezena nola sufriarazten eta hiltzen duen erakusten... [+]


2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


ARGAZKIAK | Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Zinemaldian

Astearte gauean egin zen Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.


2024-09-25 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 5. eguna
Zinea ala antzerkia?


Eguneraketa berriak daude