Elkar ikusiezinak

Buruan bueltaka nenbilela euskarazko saiakeraren genero literarioan usu den gabezia batez, hara non Anjel Lertxundik Berriako bere txokoan Inexistentzia izenburuko zutabea eskaini zigun otsailaren 8an: “Txillidari, Oteizari edo iniziatiba plastiko esanguratsuenei buruzko hemengo lan akademiko gehienek ez dute aintzat hartzen euskaraz idatzitakoa”. “Balirudike euskarak ez dakiela deus euskal arteaz”. Erdarazko saiakerez ari da, mingots eta arrazoiz.

Berehala iruditu zitzaidan zeharka izanik ere bazuela ideia horrek loturarik buruan zebilkidan bertze harekin: alegia, zein gutxitan aipatzen dioten elkarri euskarazko gure saiakeragileek, bai behintzat hizkuntzalaritza edo literaturgintza aztergai hartzen ez duten gainerakoetan: antropologia, etika, filosofia, etnologia, filosofia politikoa, ingurumena, globalizazioa, ekonomia… hainbat eta hainbat arlotan. Urria da, oraingoz, saiakeren produkzioa euskaraz arlo unibertsal horietan, gure hizkuntzaren egoera diglosikoaren isla. Baina beren urrian, badugu saiakeragile ugari arlo frankotan. Bada, deigarri suertatzen zait bertze pentsalari edo idazleen mintzoak nork bere harira ekartzerakoan, erruz agertzen direla bertze hizkuntzetako idazleen aipuak, zenduenak ala aktiboenak, eta nekez, aldiz, euskaraz zerbait idatzi dutenenak dagokion gai edo hariari buruz. Eta, gutxi horietan, edo zenduen aipuak dira, edo gure artean halako ikono bihurtu diren bizpahirurenak, edo saiakeragile bakoitzaren inguru estuko lagunen batena. Balirudike euskarak ez duela deus jakin gai unibertsal horietaz, saiakeragile bakoitzak bere ekarpena egin arte. Badago salbuespenik, eta arestiko nire irakurketetako bat aipatu nahi dut gustura: Jasone Mitxeltorenaren Auzolanaren kultura alegia, non bai erdaretako bai euskarazko ekarle anitz aipatzen den.

Zergatik ote? Elkarri irakurtzen ez diotelako? Sinestezina. Edo, akaso, Hernandez Abaituak bere Narrazio tailerran dioenarengatik: “Zer gaineratu dio literatura unibertsalari munduan euskal idazle ezagunena den Bernardo Atxagak? Ezer ez […]. Euskal Literaturaren Historiara pasatu da, baina ez Literatura Unibertsalaren Historiara?”. Hau da, gure arlora joanik, ez dagoelako euskal saiakeragileetan mundura ekarpen propiorik egin duen inor? Zierto, gehienbat, mundu zabaleko bertze pentsalari edo idazleen ideiak euskarara ekarri baizik ez dute egin, politago edo zabarrago. Holaxe dela erran dezakegu, baina lotsarik gabe: ez da gutxiesteko lana inondik ere, eta horrelakoak behar ditugu.

Edo maltzurrago pentsatu beharko? Izanen ote da saiakeragileek euren baitan daramaten nartziso txiki-handi horrengatik? Erran nahi baita, nork bere burua ferekatu nahi duelako ote da, norbera izanen bailitzan dagokion arloko ideiak mundutik gurera ekarri dizkigun lehena?
Dena den zergatia, deitoratu baizik ezin dut egin jokamolde hori, bi arrazoirengatik. Bata, euskarazko saiakeren irakurle gisa, interesatzen zaidalako jakitea bertze inork idatzi duen ala ez euskaraz eskuartean dudan gaiari buruz edo horrekin nola edo hala loturik dagoen zerbait. Eta bigarrenik, euskal komunitaterik eraiki nahi badugu, hiztunona ez ezik, pentsalariena, saiakeragileena ere egin beharko liguketelako ikusgarri idazleek beraiek euren lanetan: nahi ala ez elkarrekiko euren sinpatia, inbidia, amodio, gorroto edota ezinikusiekin, beraiek eratzen doazen euskal pentsalarien komunitatea zergatik ez egin ikusgarri?


Azkenak
Lanbide Heziketako praktikak arazo-iturri izaten ari dira

Sistema duala abian da ikasturte honetan Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketan, eta eredugarri saldu duten arren, arazotsua izaten ari da hainbat zentrotan: ikasle guztiek derrigorrezko praktikak egin ditzaten enpresak bilatzen “gorriak pasatzen ari dira” irakasleak,... [+]


Justizia feminista garatzeko beharra aldarrikatu du Emakumeen Mundu Martxak

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.


2025-01-28 | UEU
Itsaso Bakedano Moreno
“Denok gara sexu-hezkuntzako erreferenteak”

"Sexu-hezkuntzaikasgeletatik haratago" ikastaroa emango du UEUrekin online Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) sexologoak. INCISEXeko Sexu-hezkuntza eta -aholkularitza masterra du, Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza du eta Lanbide Heziketako... [+]


Bilboko Axel Hotelaren irregulartasunak salatu eta itxiera eskatu du EHGAMek

EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.


Bretoierak hiztunen erdia galdu du sei urtean, azken ikerketaren arabera

Bretainian, bretoiera oso ondo edo nahiko ondo hitz egiten duten herritarrak %2,7 dira, 2018an baino hiru puntu gutxiago. 107.000 dira gaur egun. Hiztunak gazteagoak dira. Galo hiztunen kopuruak ere behera egin du, baina ez bretoierak bezainbesteko abiadan.


2025-01-27 | Julene Flamarique
Autoeskolaz kanpo gidatzen ikasten aukera planteatzen ari da Espainiako Gobernua, autoeskolak aurka daudela

Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.


2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Zarauzko EAJko zinegotzi ohi baten txaleta eraitsi egin behar dela ebatzi dute, legez kanpo eraiki zelako

Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]


Bengoetxeak errektore kargua hartu du eta EHUren finantzazioak segitzen du izaten eztabaidagai

Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Dozenaka milaka palestinar Gaza iparralde suntsitura itzultzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Ahotsa.info
EH Baterak Aberri Egunean erabakitzeko eskubidea modu bateratuan aldarrikatzera deitu du

Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Eguneraketa berriak daude