argia.eus
INPRIMATU
% 38
Jakoba Errekondo 2012ko otsailaren 22a

Europako ibaien azterketa zabala egin du Alemaniako Leipzigeko ingurumenaren ikerketarako UFZ etxeak. Kutsadura hondar bila, 750.000 laginetan 500 gai organiko miatu dira. Ondorioa: substantzien %38 kaltegarria izan daitekeen neurritik gora dabil. 73 gai jarraitu beharreko izendatu dituzte, hirutik bi nekazaritza kimikoan erabiltzen diren pestizidak.

Nabarmenena diazinona, dagoenerako ez Alemanian ez Austrian erabili ezin daitekeena. Arazo latza dira, era berean, azoxistrobina fungizida eta terbutilazina herbizida. Pestizidez gain kontuan hartzekotzat aipatu dituzte dietilhexil ftalatoa, ugalkortasuna makaltzen duena eta 2015etik atzera EBn erabili ezingo dena, bisfenol A plastiko gogorretako gaia, eta analgesikoetako diklofenakoa eta ibuprofenoa.