uma gorriko oilandak librako arrautza erruten zuen garaian, bazen herri txiki bat kuriosoa eta, bere modura, ederra. Itsasadar urdin baten gainean zegoen, eta Amerikak eurak ikus zitezkeen bertatik. Hango etxeetan –baita pobreenetan ere– ez zen euririk sartzen, ari ez zuenean. Ezta kaleko hautsak arrotzen ere, haizerik ez zebilenean.
Baina, inork gogoan ez duen ostiral arratsalde batean, dena nahasi zen bat-batean: ahanzturaz eta mespretxuz hasi ziren bizitzen hangotarrak hiribilduaren arkitektura eta, horrekin batera, bertako denen historia.
Jakina da ezen, besteak beste, historia josten dela hiri baten kale, parke, pasealeku eta eraikuntzetako adabakiekin. Halere, eroak zeharo jota, herri hartako lagunek deliberatu zuten trapu berri-berriak behar zituela hiriak, munduan ezaguna izan behar bazuen etorkizunean.
Planifikatu zuten hiri berria –berri-berria–, eta egin zuten, egin, zerrenda bat “barka” zitezkeen eraikuntzekin: artistikoki esanguratsuak omen zirenekin, historikoki gogoangarriak ei zirenekin. Elizak eta komentuak salbatu zituzten. Jesuiten unibertsitatea. Lauzpabost aberaskumeren jauregiak...
Horrekin listo. Hor biltzen omen zen, hor, hiriaren arkitektura esanguratsua eta, horrekin batera, hiriaren historia. Katalogo arkitektonikoa bihurtu zen historia ofizialaren katekismo.
Eskatu zuten herritarrek honako eraikuntza ez botatzeko, hango parkea salbatzeko, halako zubiari eusteko... Agintariei, bost. Ahaztu egin zitzaien botere handiko horiei gauza txikietan amore ematea: “Ez dago katalogoan, eta hiriak espazioa behar du modernizatzeko”.
Katalogotik at geratu ziren lixiba egiteko harraskak erreka bazterretan, atso-agureak eguzkia hartzeko eserlekuak, muinoetako ikustegiak, hiriko gazte denek soldaduska egindako kaserna, bai eta oilanda gorriaren habia bera ere.
Horiek guztiak eraitsi, eta –modernoak bai, baina kanon ezinago gezari jarraituta– eraiki zituzten berrogei solairutik gorako kristalezko palazioak, laurogeiko abiaduran joateko sei erraileko autobideak, metalezko museoak, eta –lur eta espazio gehiago irabazteko aitzakiarekin– mendiak zulatu, tunelak egin eta ordain-saria jarri zuten bertatik pasatzeko.
Baina, egin zuen, egin, euri. Eta harrotu haizea. Magia hautsita, arrautza erraldoiak erruteari utzi zion oilandak.
Kolpean zahartu zen aurreko urtean modernoa zen dena. Idatzi zuten katekismo berria: katalogoa. Zerrendatu zituzten elizak, komentuak, eta lauzpabost aberaskumeren jauregiak. Bota zituzten kristalezko dorreak, eraitsi altzairuzko museoak, estali tuneletako ahoak...
Elurrak eta izotzak etorri ziren ondoren. Sargoriak eta enbatak... Atzera eregi zituzten dorreak, aurrekoak baino altuagoak. Atzera libratu butxatutako tunelak... Jakina baita pellokeriekin estali ohi direla pellokeriak.
Eta muinotik, arduraz begiratzen zioten zaharrek hiriari, bere historia gordetzen ez zekien hiribildu beti gazte eta modako izan nahi zuenari.
Behinolako eserlekuen hutsunea betirako izango zela sumatuta, hiria betetzen zuten buztinezko adreiluen distirari so eta beha, zioen bere kautan zahar haietako batek: “Burruntziko oiloa janda, burdina jan gura”.
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]
Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]
Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez.
%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]