Tamalez, askotan hitz egiten dugu indarkeriari buruz. Gehien harritzen nauena, gaia lantzeko era da. Gure gizartean indarkeria edonon dago. Teleberriak ikustea besterik ez dago hori baieztatzeko. Askotan ere, indarkeria ikuskizunen parte da, telebistan, filmetan, edo kontatzen ditugun txisteetan agertzen da lasai asko. Izugarrizko garrantzia ematen diogu, eta aldi berean, arintasun osoz tratatzen dugu.
Zertara dator hausnarketa hau? Ba, egia esan, Eusko Jaurlaritzak indarkeria matxistari aurre egiteko atera berri duen lege aurreproiektuak sortu dizkit aburu hauek. Mugimendu feministarentzat oso garrantzitsua da ulertzea zeintzuk diren indarkeria matxista horren jatorriak eta helburuak. Urteak eta mendeak daramatzagu gaia jorratzen eta ikertzen. Oraindik asko daukagu ikasteko, baina, argi duguna da: indarkeria horren jatorrian matxismoa dagoela, hau da, boterea. Indarkeria horren helburua gizartea modu jakin batean mantentzea da.
Gizon/emakume izate dialektikoan oinarritzen da, gizonengandik eratortzen da eta emakumea du jomuga. Norbaitek galdetu dio bere buruari, ea zenbat emakume bortxatzaile dauden? Edo zenbat emakumek erahil dituzten senarrak? Horrek ez du esan nahi emakumezkoek esentzialki hobeagoak direnik. Esan nahi duen gauza bakarra zera da: gizonezkoak indarkeria tresna bezala erabiltzeko heziak daude eta emakumezkoak indarkeria horren objektua izateko prestatu gaituzte. Segur aski, norbaiti esaten ari naizen hau guztia astakeria hutsa iruditzen zaiola. Horrela pentsatzen duenak, mesedez, bi minutu hartu eta pentsatu dezala. Ekarri burura Eguberritan umeei zuzentzen zaizkien iragarkiak, gogoratu jostailuen katalogoak, oraindik urdina eta arrosa erabiltzen dituzte neska eta mutilen jostailuak banatzeko eta klasifikatzeko. Zenbat pistola, kamioi, tanke eta panpin gerlariak erosten dizkiegu oraindik umeak diren gizonezkoei. Neskekin guztiz kontrakoa gertatzen da. Indarkeria kudeatzen ez jakiteko heziak gaude. Filmek oso ondo erakusten digute emakumezkooi makina bat alditan estropezu egiten dugula, atzetik maniako batek jarraitzen digunean.
Gure gobernuak eta bere lege aurreproiektuak lotura hauek ukatzen ditu, berdintasun politikak baztertzen ditu eta gizartearen egoera desorekatua zalantzan jartzen ez dituzten biktimak bakarrik ikusarazten ditu. Agerraldietan indarkeria gaitzetsiko dute, bitartean hipokresia osoz, gizartea kudeatzeko eta antolatzeko indarkeria erabiliko dute. Benetan, indarkeria modu guztiekin bukatu nahi dute?
Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]
Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]
EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]
Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]
Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]
Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik, Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.
Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]
Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]
Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:
"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]
Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]
Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.
Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.
Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.
-------------------------------------------
Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]