Ez dute aerosorgailurik nahi Bilboaldeko birikan

  • Bizkaia eta Araba artean, Nerbioi eta Kadagua ibaietako haranek mugatua, bilbotar eta bizkaitar askoren eguneroko paisaia da Ganekogorta mendia. Euskal Herriko zonalderik jendetsu eta industrializatuenean egon arren, Pagasarri-Ganekogorta mendiguneak oso fauna eta flora aberatsak ditu. Gailurrean hamabi haize-errota ipintzeko asmoak, ordea, arriskuan jar dezake ekosistema , mendizaleek, ekologistek eta hainbat erakundek eta alderdik salatu dutenez.

EAEko mendi federazioek gidatuta eta ekologistek lagunduta, Ganekogorta Aurrera taldea sortu dute, bertan eraiki nahi den zentral eolikoaren kontra. Ganekogortako ekosistema kaltetuko litzatekeela salatu du mugimenduak.
EAEko mendi federazioek gidatuta eta ekologistek lagunduta, Ganekogorta Aurrera taldea sortu dute, bertan eraiki nahi den zentral eolikoaren kontra. Ganekogortako ekosistema kaltetuko litzatekeela salatu du mugimenduak.Alvaro Hilario Perez de San Roman

Ez dago Bilboaldean Pagasarri eta Ganekogorta mendiak ezagutzen ez dituenik. Izan ere, horiek dira eskualdeko biztanleek zapaldu ohi dituzten aurreneko gailurrak. Gizakiaren esku-hartzea (harrobiak, autobideak edota errauskailua lekuko) oso nabaria bada ere, nahiko ondo gordeta dago Bilboko birika den Pagasarri-Ganekogorta mendigunea. Egoera, baina, aldatu egin daiteke aurrera egiten badu Eólicas de Euskadi enpresaren egitasmoak: gailurrean 10,2 kilowatio potentziako zentral eolikoa sortu nahi du. Proiektuak 80 metroko hamabi aerosorgailu, 55 metroko dorre meteorologiko bi eta 200 metroko kontrol eraikina aurreikusten ditu. Halaber, eta Basauriko Sagarrak talde ekologistak emandako datuen arabera, proiektuak 9 kilometro luze eta 4,5 metro zabal izango lituzkeen pista eta 4 kilometro hari elektriko jartzea ekarriko luke. “Sarbide guztiek mendigune osoko –Pastorekortatik Galagarra mendiraino, Pagasarriko eta Ganekogortako gailurretatik iraganez– 14.550 metro kaltetuko lituzkete”, adierazi dute Sagarrak taldekoek. Aurrekontua 12 milioi eurokoa da.

Egitasmoa onartzeko beharrezkoa den Inguru Gaineko Eraginaren Adierazpena iazko martxo-apirilean jarri zuen martxan Eólicas de Euskadik. Bizkaiko eta Arabako aldizkari ofizialetan iragarri zuten, eta berehala etorri zen erantzuna: EAEko mendi federazioek gidatuta eta ekologisten laguntzarekin (denak Ganekogorta Aurrera taldean elkartuta), zentral eolikoa geldiarazteko ekimenak hasi ziren. Aipatutakoek ez ezik, kaltetutako udalek (Bizkaiko Bilbo, Guenes, Arrigorriaga, Arrankudiaga, Ugao eta Alonsotegi, eta Arabako Okondo) eta Bizkaiko Foru Aldundiak ere eskatu diote Eusko Jaurlaritzari ez emateko onespena. Mendiguneko paisaien, floraren eta faunaren biziraupena dute helburu zentralaren kontra daudenek. Beren ustez, egitasmoa legez kanpokoa da. Horrela islatu dute bai Ekologistak Martxan taldeak proiektuaren aurka jarritako arrazoibideetan, bai EAJk eta Bilduk Batzar Nagusietan aurkeztutako proposamenean.

2009ko irailean, Itun Eolikoa izeneko testua aurkeztu zuten Eusko Legebiltzarrean: testuan diote egun jardunean dagoen Lurralde Plan Estrategikoa zaharkitua dagoela, baita bertan jasotzen diren irizpide teknikoak ere, plan berria egitea proposatzen da eta hori egin arte, oraingo Lurralde Planean oinarritzen diren egitasmoei onespenik ez ematea. Gasteizko Legebiltzarrak eta Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusiek bat egin dute eskaerarekin, baina Ganekogortako prozesuak aurrera eginez gero, ez luke aintzat hartuko onartutakoa.

Bestalde, 1996an Eusko Jaurlaritzak kaleratutako EAEko Natur Eremu adierazgarrien katalogoan dugu Ganekogortako mendigunea. Horren arabera, mendiguneak “babesa merezi du; edozein erabilera ematerakoan, kontserbazioa lehenbiziko faktorea” dela kontuan hartu behar da. Horrez gain, Pagasarri-Ganekogorta EAEko korridore ekologikoen sarean dago sartuta; izan ere, Armañongo, Gorbeiako eta Urkiolako natur parkeak lotzen ditu.

Bideragarritasun ekonomikoa

Zentralaren balizko atarramentua ere kolokan jartzen dute aurkariek. Legeak 10 kilowatioko gutxieneko potentzia aurreikusten du onespena emateko; Ganekogortakoak 10,2 kw lituzke. Ekologistak Martxan taldeak, Bilduk eta EAJk eman dituzten datuen arabera, zentralak EAEn kontsumitzen den energiaren %0,16 ekoiztuko luke, hau da, 26.176 megawatio urtean. 12,1 milioi euroko gastua ez dela bideragarria gaineratu dute aurkariek.

“Ditugun zentral eolikoetako aerosorgailuen ordez, egungo aurrerapen teknologikoekin lortutako aerosorgailu indartsuagoak jartzea ere ez dute kontuan izan”, esan zuen, joan den azaroan, Guenesko alkate Martin Perez Garmendiak, udalerri kaltetuek eginiko agerraldian. Mendizaleen eta ekologisten ustez, “indar elektrikoaren ekoizpenak mugak izan beharko lituzke; eskaintzaren ordez, eskaera kudeatu beharko litzateke, eraginkortasuna erraztuz”. Mota honetako egiturak ezartzeko garaian, ekosistemetan, paisaian eta biodibertsitatean eraginik ez duten kokapenak aukeratzea proposatzen dute taldeek, Bilboko portuan egin den moduan.

Zentral eolikoa eraikitzekotan, atzeraezinak lirateke eraginak Ganekogorta mendigunean. Haize-errotek beraiek sortutako kalteez gain (hegaztiak eta gautxoriak hiltzea, adibidez), lanek itzelezko kalteak ekarriko lituzkete urtegi bi hornitzen dituzten erreketan, floran eta faunan. Zonalde honetan, 81 hegazti, 48 ugaztun, 9 narrasti, 8 anfibio eta 5 arrain mota daude, baita antzinako flora (hariztiak, pagadiak) duten hainbat leku ere. Horien guztien eremua murriztuko luke egitasmoak, beraien biziraupena arriskuan ipiniz.

Eraso ugariren biktima

Bizkaiko Bilbo, Arrigorriaga, Guenes, Ugao, Alonsotegi eta Arabako Okondo udalerrietan kokatua dago mendigunea, eta Pagasarri (678 metro) eta Ganekogorta (998 metro) ditu tontor esanguratsuenak. Antzinetik abeltzaintzarako erabilia, XVI. mendean ipinitako burdinolek eta XVII. mendeko ontzigintzak deforestatu zuten. Egun, eta bere kokapenaren ondorioz, asko dira pairatzen dituen erasoak; besteak beste, harrobiak (hiruk lanean diraute oraindik), Zabalgarbi errauskailua (handitu nahi dutena), kontrolik gabeko zabortegiak, Supersur autobide berria, antenak, elektrizitate hariak eta dagozkien dorreak, eta Intsinis pinu eta Lawson altzifre plantazioak. Pagasarri izan zen, bide batez esateko, Bilboko euskararen azken gotorlekua.


Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude