Daniel Defoeren euskal hiriak

Daniel Defoe (1660-1731).
Daniel Defoe (1660-1731).

Londres, 1728. Daniel Defoe idazleak Military Memoirs of Capt. George Carleton abenturazko nobela argitaratu zuen, eta bertan hainbat euskal hiri deskribatu zituen, protagonistaren bidaiak aitzakia hartuta. Badakigu gaztetan Robinson Crusoeren egilea Iberiar penintsulan izan zela, baina ez zehazki zer lurralde bisitatu zituen. Gainera, ezagutzen ez zituen lekuei buruzko informazioa biltzen eta horiek deskribatzen trebea zen. Beraz, ez dakigu deskribapenok lehen eskukoak diren.

Nobelaren erdialdera, akzioa Iruñera iristen da. Defoeren hitzetan, “mendi garaiez inguratutako haran atseginean” dago hiria. “Zorionez edo zoritxarrez” jesuiten ordena hantxe sortu zela dio, Ignazio Loiolakoa bertan zauritu izan ez balute ordena ez zukeela sortuko argudiatuta.
Carleton kapitaina nobelaren amaieran itzultzen da Euskal Herrira, Gasteizera hain zuzen. “Hiri gozo eta atsegina” zela esan arren, Defoe ez zen asko luzatu hiria deskribatzen eta protagonista Bilbora bidali zuen. “Bilbo, oso handia ez bada ere, hiri ederra, garbia eta ordenatua da. Amsterdamen bezala, ez dizute hirian gurdiz sartzen uzten, merkataritza gune garrantzitsua izan arren”.

Kapitainaren hurrengo geldialdia: Donostia. “Oso hiri garbia da, ederki zolatua, eta hori ez da batere ohikoa Espainian. Harresi sendoak inguratzen du hiria, eta zitadela ederra ere badu”. Donibane Lohizune ere aipatzen da nobelan, “Frantziako hiririk garrantzitsuenetakoa” zela dio, eta protagonistak bertan ederki jan zuela aipatzen du.

Eta azkenik, kapitaina Ingalaterrara bidean itsasoratu baino lehen, Baiona du hizpide Defoek: “Hiri segurua da berez, ibaiaz bestaldean zitadela eraiki zutenetik gotorlekuak nahiko utzita dauden arren”. Pont D’Espriten nagusiki juduak bizi zirela dio, merkataritzan aritzen zirela eta “munduko gainerako tokietan bezala, modu irregularrean” jarduten zutela.

Euskal hiriak laudatu arren, Defoek ez zien egurra juduei soilik eman. “Bizkaian ez nion inori ulertzen (...) Mandazainak Babeleko nahasketatik aldatu ez den hizkuntza dutela esan zidan, hizkuntzatzat baitaukate. Nire ustez, nahasketa horren ondorioa baino ez da (...) Harro daude ez erromatarrek, ez kartagoarrek, ez bandaloek, ez godoek, ez zituztelako mendean hartu. Baina lurralde hori ezagutzen duen edonork daki egia, (...) ez erromatarrek, ez kartagoarrek ez beste inork, ez zuen lur malkartsu eta antzu hori konkistatzeko inolako interesik”.
 


Azkenak
Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


Emakume* Abertzaleen X. Topaketa egingo dute azaroaren 16an Laudion

Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.


Antena 3 telebistak Donostiari buruz egindako erreportaje “arrazista eta sinplista” salatu dute

Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]


Eguneraketa berriak daude