Ariketatxo bat: paper zuria hartu, eta bizpahiru minutuko tartean, honako galderari erantzun: Zergatik da onuragarria hizkuntza aniztasuna?
Pasa da idazteko tarte laburra. Zer moduz? Alde-aldeko argudioak isuri al zaizkio zure gogoari? Gustura gelditu al zara?
Egia esan, hizkuntza aniztasunaren aldeko jarrera duzulakoan egin dizut galdera, nahiz eta, jakina, bestela ere izan liteke. Baina hala baldin bada, eta zure jarrera aniztasunaren aldekoa baldin bada, gerta liteke arrazoi sendo eta sakonetan oinarritua egotea, edo gerta liteke sentimendu indartsu baina intuitibo samar baten inguruan eraikia izatea. Edo biak aldi berean gertatzea. Edo bietako batere ez, eta haizeak aisa eraman lezakeen ideia ahul bat besterik ez izatea.
Izan ere, maiz gertatzen zaigu ideia indartsu baten aldeko izatea, eta, haren defentsa egitea egokitzen zaigunean, nondik jo ez dakigula gelditzea. Erositako prezioan saltzen ditugu sarritan ideiak, eta modu akritiko eta azaleko samarrean jaso duguna era berean saltzen dugu. “Erosleak” zorrotz eta estu hartzen gaituenean, ordea, orduan komeriak.
Eta akatsa edo gabezia, agian, ez dago ideia horretan, guregan baizik; zehazkiago, ideiak gure egiteko eta onartzeko hainbatetan dugun erraztasun handiegian. Zerbait pentsatzeko edo zerbaitetan “sinesteko” dugun erraztasun handiegian.
Ideia jakin bat ona iruditzen bazaigu, indartsua, bidezkoa eta garrantzitsua dela iruditzen bazaigu, uste dut merezi duela astindu pare bat ematea, aurretik, atzetik, barrutik eta kanpotik begiratzea, eta, horren ondoren ere ontzat, indartsutzat eta garrantzitsutzat jotzen badugu, horren alde egin eta aurrera jotzea.
Hizkuntza aniztasunari eustea egokia eta mesedegarria dela intuizio hutsez sentitzea, konparaziora, nahikoa izan liteke norberarentzat, eta akaso baita beharrezkoa ere, baina ingurukoak eta ez hain ingurukoak horren onuraz ohartarazi nahi baditugu, gure intuizioaz eta sentsazio onaz haragoko zer edo zer eskaini beharko dugu, haiengan ere gutxienezko funtsa izanen duten arrazoiak eta sentimenduak piztuko baditugu, eta ideia horrek behar duen ibilbidea egin eta gizartean indarra hartuko badu. Badugu horretarako behar adinako euskarria, nire ustez, baina ez dugu pentsatu behar denontzat hain agerikoa eta bistakoa denik.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.