Pyongyang. Guy Delisle.
Astiberri (2007, 3. edizioa).
176 orrialde, zuri-beltzean.
Pyongyang Ipar Koreako hiriburuko aireportuaren orrialde osoko marrazki batek irekitzen du Guy Delisle quebectarraren komikia. Tamaina bereko irudi gehiago tartekatzen ditu autoreak liburuan, gehientsuenak eraikin eta monumentuenak, herrialdearen handitasun hutsaren erakusgarri direnak. Aireportuko edifizioaren goialdean Kim Il Sung lider handiaren (1912-1994) erretratua ageri da. Maiz ikusiko dugu haren irudia liburu osoan, pasa den abenduaren 17an zendu zen Kim Jong Il buruzagiarenaren alboan. Delisle 2003an izan zen Ipar Korean, TF1 telebista kate frantziarrak eskatuta, marrazki bizidun batzuen gainean bi hilabetez SEK (Scientific Educational Korea) zentrora lan egitera joan zenean. Orduan bizi eta ikusitakoak jaso ditu komikian, trazu soileko zuri-beltzeko marrazkien bidez: etengabe begira dituen bi agintari ia-bikien erretratuak, errepide bazterrak txukuntzen dituzten “boluntarioak”, kapitalismoaren (Ameriketako Estatu Batuen) sinboloekiko (argazki kamera, irrati, musika aparailu eta abarrekiko) mesfidantza, gauez pizten ez diren farolak, sekula itzaltzen ez den Jutxe Dorreko sugarra, gida eta itzultzaileen sekretismoa, txoko oro inbaditzen duen propaganda ofiziala...
“Ipar Koreari buruz sekula egin den dokumentalik onena komiki bat da”, irakurri dugu liburaren kontrazalean. “Delislek ironia zorrotzarekin kontatu du hiriburuko egonaldia”. Egia da ironiarekin kontatzen dituela, baina sentsazioa dut ironia horrek ipar korearrak izan dituela beti jomugan, haiek irrigarri utzi nahia gehiegi nabarmentzen dela. Egia da Ipar Koreako errealitatea irrigarri eta absurdua izan daitekeela –Kim Jong Il buruzagia hil osteko irudiak ikustea besterik ez dago–, baina Delislek gainerakoak irudikatzen ditu beti barregarri, egoerari buelta eman eta bere burua sekula “zigortu” gabe, estralurtar moduan ingurukoak aurkeztuz. “Zein punturaino manipula daiteke pertsona baten garuna?”, galdetzen du komikiko Delislek, eskuan George Orwellen 1984 liburua duela. “Sinetsiko ote dituzte irentsarazi nahi dizkieten pitokeria guztiak?”. Auskalo. Sinesten al ditu Delislek? Sinesten al ditugu guk? Alegia, ez dela Pyongyang kaleetan herritarrak zelatatzeko bideo-kamerak dituen munduko hiri bakarra.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.