Sergi Pàmies aurkituko dugu, zalantza gutxi, gaurko idazle katalanen top five zerrendan. Ipuingilea besteren gainetik, Limoi bat jaten baduzu imintziorik egin gabe bildumak eman zion sona. Euskaraz atera berri du orain, Gerardo Markuletaren itzulpenean, Txalaparta argitaletxeak.
Euskarari ekarri diote Limoi bat. Aberastuko zara orain.
Aberastearena, nola esan, beste bizitza baterako utziko dugu. Gaztelaniaren kasua kenduta, helburua da goxo hartuko zaituen etxe bat aurkitzea, konplizitate moduko bat sortzea editorearekin, ea zer pasatzen den, mundura pixka bat irekitzea. Eta hartu nautenak ere gustura egotea. Adibidez, frantsesera dena itzuli didate, desastre joan izan balitz bigarrena ere ez zuten egingo. Eta gero itzulpena da Errege Magoei idatzitako eskutitza bezalakoa: zerk egingo lizuke ilusioa? Bada euskarara itzultzeak. Faltan nuen.
Eta Limoi bat behar zuen, noski.
Oihartzun handiena berak izan du, nazioartean-eta. Fenomeno moduko bat izan da nire ibilbidean. Ez du inolako proportziorik gordetzen besteekin, berehala ikusi zen: aurreko lanen ondoren, banekien liburu batekin zer gertatzen zen gutxi gorabehera, eta honek ez zuen zerikusirik izan. Momentua izango zen, titulua, pertzepzioa. Auskalo. Azken liburuarekin atzera bueltatu naiz normaltasunera.
Literarioki zure libururik onena da, itzulitakoa?
Ez dakit, uste dut jarraikortasun bat dagoela azken hiru lanetan. Ez dizut esango trilogia direnik, baina urte batzuei lotuta doaz liburuok, arduraren urteak, depurazio formala dute ezaugarri, emozionala. Jada ez dut idazten gustatzen zaidalako, behar dudalako baizik. Idaztea gustatzen zaidan guztia ateratzen dut egunkarietako kolaborazioetan; beraz, hemen jartzen naizenean ia poetaren motibazioa dudala esango nuke.
Poesiarekiko gerturatze hori, besterik ez bada maila kontzeptualean, ikus daiteke generoaren trataeran: ekonomia, deskripzioa baino sugestioa; ez dakit beharrak eramanda iritsi zaren edo ibilbide baten depurazioa ote den.
Bietatik izango du. Baina beharraz gain, bestelakoak prentsan atera ondoren, geratzen zaidan bakarra eremu intimoa da. Eta alde horretatik bai gerturatuko litzatekeela poesiara. Eta gero bada borondate bat, aurrez pentsatua, idatzi baino egin ezin daitezkeen gauzak idaztekoa. Istorio batekin filma egin badaiteke, edo abesti bat, bazter uzten dut. Literatura sufritzen ari bada, espezializa gaitezen beste formatuek eman ezin dezaketena emanez. Eta horrek indirektoki eramaten gaitu berriz intimitatera eta emoziora, zail direnak esplikatzen irudi bitartez, adibidez.
Hori da, beraz, literaturak ibili beharreko bidea?
Une hauetan bai. Nobelagilea banintz arduratuta nengoke: oraingo nobelarik onenak telesailetan daude. Nobela koral bat egitea da egin nahi izatea etxe bat arkitekto bikainak egon diren auzo batean. Beste erritmo batzuetara ohituak gaude eta ipuina egokitzen da jendearen behar emozionaletara: formatu labur eta popularra da, erraza eramaten, kontsumitzen, berrirakurtzen, irakurleari denbora gehiegi ez dio exijitzen, bai aldiz emozioaren zentzuan. Korrikaldi labur bat maratoiaren aldean. Intentsitate hori.
Aldiz garraio publikoan denak dira nobelak, zenbat eta lodiagoak hobe.
Egia da, baina oraindik anakroniko puntu bat ez duen arren, iruditzen zait laster izan dezakeela. Trantsizio momentu batean gaude, zer izango den ez dakigun garai baten atarian. Dena den, aukeraketa pertsonala da nirea. Batetik beharra eta bestetik aukeraketa bat, posizio bat, ez proselitista, partikularra baizik.
Gero gertatzen da hizkuntza ez hegemonikoetako literaturetan, genero apalagoek presentzia handiagoa izan ohi dutela. Ipuina, katalanez, ez soilik ez dago estigmatizatua, ale onak eman ditu gainera.
Bai, baina hemen ez dut ikusten katalanaren partikulartasun baten ondorio gisa, ezpada industria batena eta tradizio batena. Hemen bazen tradizioa eta momentu egokian berreskuratzeko borondatea izan zen. Kulturalki balioetsia izan da ipuin laburra. Pere Calders, Mercè Rodoreda... izan ditugu. Eta gero dago, eta hau kosta egiten da sarri esaten, arrakasta, idazle konkretu batena: Quim Monzó. Eta norbaitek arrakasta badu berehala sentsibilizatzen dira editoreak eta idazleak, eta irakurleak, eta sinesten dute posible dela.
Monzó aipatu duzu eta, haren karga nabaritu izan duzu inoiz?
Horrek niretzat arazo bat izan behar duenaren pertzepzioa nabaritu dut lehen egunetik. Baina arazoa besteentzat izan da, nik zortea izan dut. Besteren gainetik laguna da, eta neurekoiago, aukera paregabea izan dut ikasteko, komunikazio zuzena izan dut maisu batekin, maisutasun irizpideak ezarri gabe, kide gisa. Solaskide, laguntza, konfrontazio elementu modura batzuetan. Beraz, ez itzal, ez luze. Gainera gugatik borrokatu behar izan du, eta atzetik etorri garenok baliatu ditugu bere arrakastak irekitako bideak.
Literatura egiteko duzun moduari helduz, ipuinetan ematen duzun giroa oso da eszeptikoa, etorkizunean fede berezirik gabea, galdua. Akaso giroa horrelakoxea delako.
Ez dut uste horrelakoa denik, baina nik horrela ikusten dut. Are, horren exajerazioa badago, gustu ia patologikoa psikologia eszeptikoarekiko. Ez akaso depresioaren estetika, baina ia, hobeki funtzionatzen dut perspektiba negatibotik, positibotik baino. Beraz saiatzen naiz kokatzen estridentzia triunfalistarik ez den eremu literarioetan, ez optimista, ez arranditsu. Musikan onartua dago musikari batek musika tristea egitea, eta ez da derrigor pentsatzen tipoa depresiboa denik. Eta azken liburuek doinu hori dute, nolabaiteko malenkonia existentziala, gauzak iraungo ez dutenaren aire bat, dezepzio puska bat; ironia amiñi bat eta bitalitate handiarekin konbinatuta, noski.
Ez da beraz garai baten haztapena, ideia handiak atzean utzi dituen garai batena.
Azken liburuan presenteago dago ideia handien joanak sortutako dezepzioa, hiruzpalau ipuin autobiografikoago daude. Baina hori katalogoko beste dezepzio bat gehiago litzateke. Gehien interesatu zaidan dezepzioa maitasunarena izan da. Bigarren bat familiarena. Eta gero hitz handien dezepzioa, baina ez derrigor hitz ideologikoena. Adibidez, nire etsairik handienetakoa da maitasunaren sakralizazioa, maitasuna produktu akastuna denean –etxe tresna elektrikoa balitz, dirua itzuli beharko ligukete–. Eta gauzak sakralizatzeko sistema bera ere bai. Baina ez naiz abiatzen lilura desegin batetik: geure belaunaldia ez da ilusionatuta ere egon. Bide batez abantaila izan dena.
Hitzen gezurra desmuntatzen duen literatura bat, gezurra elikatzen duen beste baten aldean, hortaz?
Baina niri molestatzen dit gauzak seinalatzen dituen tipoaren figura horrek. Ezagutu dut jende zoriontsua, asuntoa ondo atera uste zaiona. Ez didate inbidia berezirik sortzen, egia da, baina ez zaizkit iruzurtiak iruditzen. Sarri esaten dute gizaki modernoaren gaineko erreflexioa egiten dudala, kritiketan irakurtzen duzu. Akaso urrutiegi doaz, edo, bestela, zuk kontrolatzen ez duzun testuen zati horrekin du zerikusia. Edozein kasutan ez da bilatua. El Corte Inglésa sekula ikusi ez duen bat txundituta geratuko da lehen solairuan; esan beste zazpi gehiago daudela. Nik ez ditut kontrolatzen zazpi solairu horiek, lehenarekin nahikoa. Baina idazten dudanak zazpi solairu gehiago eragiten baditu, edo bi lurrazpiko, hobeki, ezin da kontrolatu.
Gaiak bai kontrolatzen dituzu, ez baitira literaturako gai handiak.
Hemen bai dagoela diskurtso bat, apustu bat, nahitaez literarioa, idazle handiek nahi ez duten materiala erabiltzekoa. Huskeriaren aldeko apustua, beraz. Idazle handiek diote esku bete gai baino ez dagoela literaturaren historian. Niri aldiz gustatzen zait espezifikoki literario ez diren gauzekin lan egitea. Zerikusia du neure bizimoduarekin, bizimodu bizia banu bestela idatziko nuke, baina nahita daukat normala.
Ezkor puntua dute ipuinek; baikorragoa da idazlea.
Baikorragoa naiz, bai, ezkor beharko nukeen gaietan ere. Giroa halakoa denez, kontraesan-espirituak hartzen du pisu gehiago. Adibidez, beti ikusi izan dut literatura katalana nahiko ondo. Sarietan zentratua dago, ados. Eta Espainia ez? Influentzia izan eta inposatu nahi den jauntxo talde bat dago. Eta Frantzian? Zerk pentsarazten dit ez gaudela hain gaizki? Liburu denda batera sartzeak eta orain 30 urteko egoerarekin konparatzeak. Esfortzua jada ez da militantziazkoa, industriala da; akatsak harreman handiagoa du zabarkeriarekin, pertzepzio ideologikoarekin baino. Kexaren diskurtsoak, beraz, zehatzagoa beharko luke kasuon.
Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.
Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]
Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).