Pittsburgh (AEB), 1961. Hiriko Steelers amerikar futboleko talde profesionalak Robert Morris institutuan ikasten zuten zortzi neskato hautatu zituen, NFLko frankizien lehen cheerleader edo animatzaile taldea osatzeko. Steelers taldeak ez zuen ia zalerik, estadiorik ere ez, eta kirol emaitza kaskarrak ere ez zituzten lagun, horregatik erabaki zuten Steeleretteak martxan jartzea. Animatzaile taldea 1969an desagertu zen, itxura denez, bere helburua erabat bete gabe; Pittsburgheko futbol taldea 70eko hamarkadan hasiko zen nabarmentzen, Steeleretteen animoak jasotzeari utzi zionean, hain zuzen. Baina zortzikotearen eskutik, jarduera bitxi horrek profesionaltasunerako jauzia egin zuen.
Hori baino lehen, cheerleaderrek bide luzea egina zuten AEBetako unibertsitateetan. XIX. mende amaieran Princetoneko ikasle Thomas Peebles-i unibertsitateko kirol taldeak animatzeko eta ikusleak motibatzeko jarduerak antolatzea bururatu zitzaion. Baina ideia gauzatzen lehena Minnesota Unibertsitateko Johnny Campbell izan zen. 1898an Minnesotako amerikar futbol taldeak Nothwestern taldearen aurka jokatu zuen eta Campbellek aurrez prestatutako leloa kantatu zuen jendaurrean: “Rah, Rah, Rah! Ski-U-Mah! Hoo-Rah! Hoo-Rah! Varsity! Varsity! Minn-e-so-tah!”. Leloen maila literarioak ez du mende osoan bilakaera handirik izan, baina beste elementu batzuk asko aldatu dira.
Hasieran gizonezkoek soilik parte hartzen zuten animatzaile taldeetan. Baina 1923an emakumezkoei ere baimena eman zieten. Gainerako kirol jardueretan parte hartzerik ez zutenez, ponponak astintzen hasi ziren buru-belarri, eta 1940rako cheerleader gehienak emakumezkoak ziren.
1948an NCA sortu zen, AEBetako Cheerleader Elkarte Nazionala, eta 30 urte geroago lehen cheerleader txapelketa antolatu zuten. Orduz geroztik, beste kirol taldeekiko loturarik gabeko cheerleader talde independenteak sortzen hasi ziren, jarduera gimnastikoak gero eta konplexuagoak bilakatu ziren, eta animatzea kirol olinpiko izenda dezaten eskatzen duten lehen ahotsak ere entzuten hasi dira.
Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.
Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]
Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]
Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.
Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.
Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.
Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.
Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren.
Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]
Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.
Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]
Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]