Urte guztiek, hasi berri den honek ere bai, errealitatearen aurkako bi tregoa eskaintzen dizkigute eskuzabal bezain nekaezin: urte hasieran bata eta ikasturte hasieran bestea. Munduan ez da izango espezierik, gureaz aparte, urtean bi aldiz pentsatzen duena etorkizunean bizitza hobea izango duela, eta urtean bi aldiz muturrez jotzen dena egia krudelarekin, asmo onei ekin eta aste pare batera gehienez ere.
Kioskoetako bildumak dira tregoa garbitzaile horien ezaugarririk argienetakoak: hizkuntzak ikastekoak, Cantinflasen pelikulak, itsasontzien maketak, miniaturazko kotxeak, etxean ortua egiteko haziak, Raphaelen disko bilduma, belenetako figurak, tximeletak, soldaduak, gantxillo ikastaroak, La casa de la pradera seriea osorik, txakurrei buruzko entziklopediak, nobela erromantikoak, Disneyren kuberteriak eta imajinatzeko zailak diren beste hainbat bizarrokeria. Garai batean, pentsatzen nuen urte gutxi batzuetako moda izango zela, baina ez: jendeak urtero egiten ditu –edo hasten ditu– eta argitaletxeek urtero ateratzen dituzte. Eta ez da jardun pribatuegia ere: Bilboko Plaza Barrian, igande goizetan, jendetza elkartzen da kromoak trukatzeko edo txanponak erosteko, eta horrela, munduaren bilduma eginez, euren barruak antolatzeko, eta ez diren horiek izatera heldu daitezkeela sinesteko.
Nik ez dut kioskoetako bildumarik egiten, baina inoiz irakurriko ote ditudan ere ez dakidan liburuak erosten ditut, ikusi gabeko pelikulaz gainezka daukat etxea, prentsan agertzen diren albiste eta elkarrizketa interesgarriak gordetzen ditut badaezpadan, nire inguruko gertakari gehienei buruzko estatistikak egiten ditut, eta etorkizunean gogoratu nahiko nituzkeen gauza guztiak apuntatzen ditut. Bildumak egitea obsesio gaixoa izatera heldu daiteke, ondo dakit nik hori. Gaixoa, bildumak ez direlako sekula amaitzen. Eta errukiz begiratzen diet igandero zigiluen postuetan pilatzen direnei: benetan uste dute dauden zigilu guztiak lortuko dituztela? Konturatzen ote dira, erosten duten zigilu bakoitzeko, aste horretan bertan beste mila zigilu berri atera dituztela? Nolako etsipena sentituko lukete, egunen batean munduko zigilu museorik onenera joango balira? Izango al dituzte museo horretako leihoek burdinazko hesiak, bildumazale etsien asmo suizidak uxatzeko?
Izan ere, bietako bat: edo zure bildumak ez du errealitate osoa jasotzen, edo, bilduma osatu duzunerako, errealitatea beste bat da. Eta bildumagileak inork baino hobeto daki, jakin beharko luke, mundua amaiezina dela, eta bere helburua ezin dela izan bilduma amaitzea, baizik eta bilduma egiten jarraitzea. Halaxe egiten zuen Bizar Urdin krudelak ere, ezkondu eta gutxira emazteak bata bestearen ostean hiltzen zituenean, etengabe ezkongabe eta etengabe bildumagile izaten jarraitzeko, Santiago Alba Ricok Leer con niños saiakeran kontatzen duen moduan. Pornozalearen patua, aizue: bere bildumarekin izugarri gozatzen duen bitartean, izugarri sufritzen du, bilduma sekula amaituko ez dela jakinda. Izan ditzake sareko neskarik pneumatikoenak bilduman, baina bere portalean bizi den next door girla faltako zaio beti.
Bildumagileak nahiko luke mundua bere eskuez ordenatu, kaosa bitrinetan sartu, unibertsoaren anabasa etiketatu eta formoletan gorde. Nahiko luke, bai; baina bilduma hori, ezer izatekotan, bere buruaren erretraturik zintzo, fidel eta patetikoena baino ez da. Hortxe dago, modu txukunean katalogatuta, giza ezintasunaren kronika bikaina.
Azaroaren 5ean epaituko dituzte Barakaldoko epaitegian. “Kapitalismoaren logikatik kanpo” dagoen alternatiba bat sortzeagatik okupazio mugimendua “kriminalizatu eta zigortu” nahi dutela salatzen dute gaztetxeko kideek. Txirbilenea Kulturgunearen hustearen... [+]
Amnesty Internationalek jakinarazi du azaroaren 2an Teherango Unibertsitateko ikasle bat atxilotu zutela arropa kentzeagatik. Barruko arropatan gelditu zen neska, Irango janzkera kode islamiar zorrotzaren aurka protesta egiteko.
Han eta hemen entzun eta irakur daitekeenez, azken hamarkadetako lehiarik estuena aurreikusten da AEBetako hauteskunde presidentzialetan, Donald Trump eta Kamala Harris hautagaien artean. Azaroaren 5ean, asteartez egingo dira bozak. Emaitzak Euskal Herrian gauerdia denean hasiko... [+]
Urriaren 24tik Espainiako Estatuko hedabide guztietako lerroburuak eman dizkiote Iñigo Errejóni, eta maiztu arte erabili dute haren izena, ezker-eskuin. Gutxitan ikusten den zarata mediatikoa lortu du, eta badirudi oihartzunak luze jarraituko duela. Orain... [+]
Berakah fundazioa “baliabiderik ez duten pertsonei laguntzeko” sortua bada ere, aurten familia bat baino gehiago kalean utzi du. Urriaren 31n izan da azken etxegabetzea, Gasteizko familia bat kaleratu dute parrokoak etxegabetze demanda firmatu ostean.
Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren zazpigarren edizioa azaroaren 9an (larunbata) egingo da Bilbon, Euskararen Etxean, 09:45etik 13:00etara. Jokoteknia jardunaldietan euskal bideojokogintza industriako aditu eta jokalariak batera jarri ohi... [+]
Urriaren 31tik azaroaren 2ra Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleak-ek Gazte Topagune Sozialista egin dute Altsasun (Nafarroa). Europan eta Euskal Herrian hedatzen ari diren “proiektu atzerakoiak” jarri dituzte jomugan eta joera horiei ez dietela... [+]
Ostiral gauerdian atzeman zituen Ertzaintzak ustez langileak ilegalki zeramatzan bi furgoneta, Ertzaintzak uste du Europako beste herrialde batera bidean zirela, han lan egiteko. Atxilotutako gidarietako batek hamar pertsona zeramatzan furgonetan eta besteak 22.
Turkiaren ekimena babestu dute nazioarteko herrialde ugarik, gehienak arabiarrak edo islamiarrak, baita Hegoafrika, Brasil, Kuba, Errusia, Norvegia eta Vietnamek ere, besteren artean.
Ugariak dira Dana denboraleak Valentzian eragin duen hondamendiaz egin diren irakurketak. Beste faktore batzuen artean, gizakiak naturari ebatsitako eremuez luze mintzo dira hedabideak, ibai eta itsaso ertzak hormigoiarekin betetzeak duen arriskua dela-eta. Hormigoiarekin... [+]
Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]
Korrika eta presaka ekarri dute megafonoa. Hau onartezina da. Hau ezin da onartu. Denok batera oihu egin dezagun, ezin dugu honela jarraitu. Zurean ere sartu direla? Bai arrazoi duzu, jo ditzagun txaloak zuretzat. Hurrengo astean hemen batuko gara denok eta aurre egingo diegu,... [+]