BILBON iragan larunbatean egindakoa Euskal Herrian egin den manifestaziorik handiena izan ote den batek daki, baina bai handienetakoa. Hori ez da erabakigarria, baina beti izango da adierazgarria. Espero bezala gertatu da alde horretatik, ez ditu euskal presoak etzirako Euskal Herriratuko, baina euskal agenda politikoan gaiak duen lehen mailako garrantzia agerian jartzen du indarrez.
“Amnistiarik gabe, bakerik ez” izan da presoen aldeko mobilizazioetan hamarkadetan jaurti den oihuetakoa. Urruti gaude lelo horrek amnistia ulertzen duen egoeratik, baina bakea apurka egiten ari da euskal gizartean, batez ere ETAk urrian bere jardun armatuaren amaiera iragarri zuenetik. Baina itsuenak ere argi ikusten du presoak etxeratu gabe, normalizazio politikorik ez dela izango.
Prozesu luze eta korapilatsua izango dela ez du inork zalantzan jartzen, ETAko presoek eurek eragindako biktimei buruz hitz egin beharko dutela ere ez, beren jardunak sortutako minaz, beren jarduera armatuaren balorazioaz, barkamenaz, memoriaz… Gatazkaren lorratzak utzitako gai bero horiez guztiez jardun beharko da, bakoitza bere posiziotik, posizio ahalik eta bateratuena lortuz elkarbizitza berri bati ekiteko, baina hori guztia bere testuinguru logikoenean egitea litzateke eraginkorrena: bake prozesu batean. Eta hori da azken finean egin beharko dena, izen horrekin edo ez, hori delako ETAren amaiera ordenatuari bide emateko modurik eraginkor eta eraikitzaileena.
MARIANO RAJOY-k, bitartean, bere oskolean jarraitzen du. Zergekin egin duena izan da salbuespen eta ezusteko bakarra, eta eredu gisa baino gobernu ardurak dituzten ezkerreko indarren konplexu eta beldurrak uxatzeko balio beharko luke. Gainerako denak atzeraldi ekonomikoa sustatuko du. Japoniak azken hamarkadan bezala jokatu nahi du, baina harena laukoizten duen langabezi tasarekin. Eta hori ezinezkoa da.
Bi tresna nagusi erabiliko ditu Rajoyk krisitik ateratzeko: bata, aurrekontuen mozketa handia; bestea lan merkatuaren erreforma berrietan sakontzea, funtsean langileen eskubideak murriztuz eta hauen kontratazioak eta soldatak ahulduz, horrek ekonomia hazkundea bultzatuko duelakoan. Eta prozesu hori egin ahala, gainera, merkatuek konfiantza berreskuratuko lukete Espainian eta bankuek mailegua malgutuko lukete.
Kolore guztietako ekonomialariek, ordea, iragarria dute neurrien porrota. 2007ko AEBen subprimeen krisia hasi zenetik hura V formako krisia zela uste izan zuten ekonomialariek, erori baina gero maila berera igoko zela. Behin krisia mundu osora zabaldu ondoren, 2010eko atzeraldiak erakutsi zuen krisia W formakoa izan zitekeela, bi erorketa eta bi igoerakoa. Baina 2011k erakutsi du seguruenik L formakoa izango dela, erori eta hainbat urtetan behean jarraituko duela, eta gero eta aditu gehiago bat dator aurreikuspen honekin.
2011ko hondarrean jakinarazi zuen Joaquin Almuniak EBk 2008-2010 artean 1,6 bilioi euro jarri zituela finantza sistema suspertzeko. Abenduaren bukaeran, halaber, Europako Banku Zentralak ia 500.000 milioi euroko mailegua eman zien 523 bankuri, hiru urtera itzultzeko eta %1eko interesarekin. Eta otsailaren bukaeran beste mailegu eskaintza handia espero da EBZren aldetik.
Orain ikus dezagun bankuek %1eko interesean lortutako dirutza hori nola erabili ahal izango duten. Bankuen arteko maileguak %4,7ko interes tasa du une honetan; Santander bankuak herritarrei mailegu hipotekario bat 30 urtera %3,37an eskainiko dio; pertsona arruntei ematen zaizkien maileguak %10-11n daude Espainian. BBVAk iazko azaroan Espainiaren zor publikoan inbertitu izan balu (%7ko interesean jaulki zen 10 urterako zorra) %6ko errentagarritasuna izango zuen. Eta Espainiako zor publikoan abendu bukaeran 18 hilabetera inbertituz gero %4,22 interesean egingo luke. Hau da, bankuei %3, 4, 5… puntuko tartea oparitzen diela EBZk. Hori produktu sinpleenak kontuan hartuta eta deribatu eta gisakoetan sartu gabe.
Guztiaren ondorioa larria da, ez hazkunde ekonomikoa, ez langabezia eta are gutxiago herritarren ongizatea, Europako Batasunean oraindik ere garrantzitsuena finantza sistema sendatzea eta sendotzea da.
Donostiako zazpi herritarrek orotara 2.800 euroko isuna jaso dute, iazko irailaren 15ean –estropada eguna– Kontxan 47ak Herrian zioen pankarta jartzeagatik. Zazpi laguni, bakoitzari 400 euroko isuna jarri die Donostiako Udalak. Egun berean, Alde Zaharrean 30 urtez... [+]
Standing up for EPPK (Basque Political Prisoners Collective) prisoners is a greater risk in the 21st century than it was in the worst times of the Franco regime, as is political activism in their favour, being concerned about their rights, or helping their relatives financially... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak igorritako euroaginduari ezetz esan dio Paueko Auzitegiak, eta horrenbestez ez dute Emilie Martin Bagoaz taldeko bozeramailea Espainiaratuko. Gainera, militante abertzaleari ezarritako kontrol judiziala kentzea ere deliberatu dute epaileek. Hala,... [+]
Gutun mota asko iristen zaizkit. Horien artetik aprezio berezia diet politikoki nigandik urrun xamar egon daitezkeen lagunek idatzitakoak direnei, euskaldunok espetxearen inguru-marian antolatu antzera duzun zirkulutik kanpokoa denean, non hasi bai baina non bukatzen den argi ez... [+]
Guardia Zibilak 16 lagun atxilotu zituen astelehen goizean Euskal Herrian eta Madrilen, abokatuak gehienak, ETAri babesa ematea eta Ogasun Publikoaren kontrako delitua leporatuta. Epailearen aurretik pasa ostean, hiru kartzelara bidali ditu. Azken hiru egunetako albisteen... [+]
Sarek oharra atera du astelehenko polizia operazioaren harira. Ondoren dago osorik irakurgai.
Herrira legez kanpo utzi ostean, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde lan egingo duen plataforma berria aurkeztuko dute igandean Donostian.
Herriraren kontrako operazioak iragandako garai bateko irudiak ekarri dizkio askori gogora. Haatik, ETAk jardun armatua utzi zuela bi urte igaro direnean, ezinezkoa da pentsatzea bide horretan atzerapausorik gertatuko denik; Espainiako Gobernuak barne iritzia asetzeko... [+]
Atxiloketak, salbuespen neurri judizialak eta Ertzaintzaren kargak albiste izan diren aste baten ondoren garai berriei buruz hitz egiteak txiste tankera har dezake baina, Herriraren kontrako polizia-operazioak ekarri duen erantzun soziala kontuan hartuz gero,... [+]
Amaiurreko senatari Amalur Mendizabalek salaketa jarri du Donostiako epaitegian, Herrira-ren aurkako operazioan bera buruan jo zuen ertzaina identifikatzeko helburuarekin. Hernanin kolpatu zuten buruan.