Dagoeneko sei bat urte joan diren arren, sarritan etortzen zait gogora Hendaiako ikastolara estreinakoz ailegatu nintzenekoa. Urte eta erdi eskaseko haurra besoetan nuela heldu nintzen, lotsati eta ezjakin, etxean jaso berri nuen gutunari jaramon eginez haren izena ahalik eta azkarren ematera, artean matrikuletarako aski denbora bazela pentsatzen nuen arren.
Orduko zuzendariak hartu ninduen, sinpatikoki hartu ere, dena esate alde. Eta ikasgelak, jolastokia, jantegia eta gainerako txokoak erakutsi ostean, bere bulego inprobisatura eraman ninduen zentroko arauez, espero nukeenaz eta bestez lasaiago mintzatzeko. Espazio faltan, biltegi txiki batean jarrita zituen mahai-aulkiak.
Hitzordu hartako bi gertakarik harritu ninduten. Lehenik eta behin, txikienen gelara eginiko bisitan begitandu zitzaidanak: 2-3 urteko hogeitik gora haur, laukia osatuz ipinitako aulki luzetan elkarren segidan eserita, begiak handi eta ahoa zabal, kalakan ari zen irakasleari begira, isil-isilik, zirkinik ere egin gabe, geldirik. Diziplina maila hori nola lortzen ote den galdetu nahi izan nuen. Zer ipuin miragarri kontatzen ari ote zitzaien, denak estatuen antzean paralizatuta edukitzeko. Hipnotizatu egin ote zituen.
Bigarrenik, biltegi-bulegoan ginela, zuzendariak egin zidan erradiografiak. “Beraz, arazoa frantsesarekin izango duzue” ondorioztatu zidan ziplo, bere jakin-nahiari erantzunez etxean euskara hutsez aritzen ginela azaldu nion orduko. Guk. Alegia, haurrak. Ikastolan.
2-3 urteko ume horiei bezalatsu, beheko matraila laxatu zitzaidan bat-batean. Bada, arazoa frantsesarekin izango omen zuen gure haurrak, frantsesez egiten ez dugulako. Ez, antza, matematiketan, batuketa xinpleenetan ere sarritan tronpatzen garen arren. Ezta historian ere, edo euskal aditz trinkoetan, edo ortografian, edo soinketan, edo musikan, edo harremanetan...
Txiste merketan has nintekeen, baina uzkurtu egin nintzen. Ahoa zabaltzeko momentuan, lotsatu. Eta, barkamena ere eskatu nuen kasik, Hegoaldekoa izateagatik, nire frantses maila kaxkarragatik, haurrei transmititu ahal izango ez diedanarengatik, euskaldunen artean ere arrotz eta artaburu agertzen ninduen horregatik guztiagatik. Gomendioa gaineratu zidan urririk: “Indar egin beharko duzue horretan”.
Besoetan neraman haur horrek zortzi urte beteko ditu aurki. Bigarren mailara heldu den honetan, eta Seaskako curriculumari jarraiki, frantsesak espazio esanguratsua hartuko du aurrerantzean. Bi gela ditu, eta bakoitzeko irakasle bana, lantzen ari diren bi hizkuntzen bereizgarri. Alegia, batean euskaraz eta bestean frantsesez aritzeko. Bi munduak ez nahasteko.
Duela gutxi, hizkuntza maitatzearen garrantziaz aritu zitzaigun frantses irakaslea, gurasoen bileran. Mapa orokor bat ere egin zigun, ikasleen frantses maila zein den argitzeko, dakitenaren arabera taldekatuta zer nola irakasten duen azaltzeko. Gomendio bat ere eman zigun, berriz ere urririk, frantsesez kaxkar edo azentu desegokiz mintzatzen garen gurasooi: “Hobe haurrari ez laguntzea, ohitura txarrak edo ahoskera okerrak kutsatuko dizkiegu-eta”.
Ikastolara estreinakoz heldu nintzen egun hartan baino are txundituago utzi ninduen. Beraz, haurrari irakurzaletasuna piztu behar diogu, egunero apur bat egitera bultzatu, eta matematiketan lagundu, edo historian, edo aditz trinkoetan edo harremanetan edo logikan edo dena delakoan, baina frantsesean ez. Euskarari ukatzen dizkiogun perfekzioa eta balioa aitortzen dizkiogulako frantsesari. Eta gure lotsetatik, gure prestigio eskasetik, gure konplexuetatik eraiki dugulako harekiko –mundu errealarekiko– erlazioa.
Eta derrigorrezko lehen hezkuntza deitzen diogu.
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]
Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.
Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]
Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.
Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.
Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]