MOBILIZAZIO erraldoia espero da datorren larunbatean Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestazioan. Horixe baita lehenik eta behin, eskubide kontu bat, gainerako preso guztiek dituzten eskubideak euskal presoentzat ere normalak izan daitezela. Presoena ETAren aurkako tresna izan da etengabe Espainiako Gobernuarentzat eta pertsona gatibuen eskubide urraketa erabili izan da borroka horretan; areago, haien senitartekoen eskubideak ere urratuak izan dira sakabanaketa politika medio. Milaka pertsonen sufrimendua areagotu du Espainiako espetxe politikak, zentzu instrumentalez eta mendekuz. Bada ordua espetxe politika bakearen zerbitzura jartzeko.
Ez dago gatazka politiko bortitzik munduan bere garapenean sortutako presoak espetxean mantentzen dituenik. Hemengoa ez da salbuespena izango. Hori bai, presoen askatze prozesua bihurritsua izango da. Baina ziegetako ateak itxiz gero, euskal gizartean presoak askatzearen aldeko olatua gero eta handiagoa izango da, horretaz ere ez da zalantzarik. Kontua da nola erantzungo dion aldarri horri PPk. Eta pentsa liteke Mariano Rajoyk emango duela urratsik, are gehiago horietako asko hain errazak direnean. Txanponaren beste aldea sektore eskuindar eta atzerakoienetan da eta hauek ere arretaz jarraituko dute presoen eremuan egingo den edozelako urrats; horretarako komunikazio esparru zabala dute gainera.
Azken finean, orain arte bezala, bi logika egon daitezke hemen kontrajarriak. Euskal gizartearen logikatik argi da presoan auzia lehenbailehen konpontzea interesatzen dela, hau konpondu barik ez delako normalizazio politikorik izango. Eta Madrildik begiratuta? Bada, logikoena litzateke pentsatzea han ere hori komeni dela, euskal gatazkaren korridorean zabalik geratzen diren ateak apurka ixten joatea litzatekeela egokiena, beren indarrak buru belarri ekonomia krisira bideratzeko. Baina Madril hori baino konplexuagoa da eta han bide ugari gurutzatzen dira.
Madrilgo logikatik, garrantzitsuena da erakustea Estatuak ez duela amore ematen eta legearen inperioa beteko dela edozeren gainetik. Denontzat da ezagun, alabaina, legearen inperio hori egin eta berregin egiten dela etengabe eta legearen interpretazioa nahi bezain estu edo zabal egin litekeela. Baina Estatu batek eta mandatari batek arazo handiak dituenean –krisi ekonomikoa, adibidez–, behar ditu bestelako zementu gaiak herritarrak batzeko eta kasu honetan kohesio osagai horietakoa izan daiteke euskal gatazka eta, une zehatz honetan, bereziki presoena. Horra arriskua.
PRESOEK eurek ere urratsak eman beharko dituzte eta dagoeneko ematen ari dira, batzuk oso garrantzitsuak, esaterako Gernikako Akordioarekin bat egitearena. Azkenean, pertsona bakoitzaren eskaeretan oinarrituko dira presoen eskubide eta askapen prozesu guztiak. Presoek era kolektiboan hartuko dituzte beren erabakiak, baina preso bakoitzaren eskaerak bideratuko ditu horiek. ETA eta Estatuaren artean eman den logika bera emango da hemen ere, Estatuarentzat berak garaitu du ETA, baina ETArentzat ez da halakorik gertatu, borroka armatua berak utzi duelako, orain bere helburu historikoak lortzeko tresna egokiena ez delako. Presoen gaia garrantzitsua da bake prozesuan, baina presoen parte hartzea ezinbestekoa da hau arrakastaz eman dadin, besteak beste elkarbizitzari begira ETAk sortutako biktimekiko eman beharreko mugimenduetan presoen parte hartzea giltzarri delako.
PPk eta Mariano Rajoyk presioa eta laguntza beharko dute presoen bide hau egiteko. Sinesgaitza da euskal gizartearen presio barik ezer lortuko denik, eta guztiz sinesgarria da EAJren eta PPren artean ehuntzen ari den harreman sarea lagungarria izan daitekeela bake prozesua bideratzeko. Rajoy eta Urkullu aspaldi hasi ziren harremanetan, 2012ko Bizkaiko eta Arabako diputazioen aurrekontu akordioak hor dira, Kutxabankeko aginte banaketa… eta logikoena litzateke EAJrena esku baliagarria izatea PPk espetxe politikan urratsak eman ditzan. ETAren jardun armatu barik, PPk presoen eremuan ematen ez dituen urratsak presoen posizioa sendotzen du etengabe; lehengo jardun armatuak zokoratzen zuen presoekiko elkartasuna, orain PPren mendekuak eta jarrera itxiak barreiatuko egingo lukete.
Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]
Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]
Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]
Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]
Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]
Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.
Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.