Jendetza espero dute Bilbon, urtarrilaren 7an

  • “Euskal Herria: aterabide demokratikoa orain” izan zen abenduaren 10ean Baionako karriketan ibili zen jendearen lema. Preso eta iheslariek manifestarien sostengua ukan zuten. Urtarrilaren 7an, berriz, Bilboko kaleetan iragarritako manifestazioa kolosala izango ei da.  

400 preso ohi preso eta iheslarien alde agertu ziren Azpeitian.
400 preso ohi preso eta iheslarien alde agertu ziren Azpeitian.Jon Urbe / Argazki Press
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Garai politiko berrian gaude. Preso eta iheslari politikoen aldeko sostenguak lehentasuna hartu du normalizazio politikoaren bidean. Aro honen lekuko ditugu iragan abenduan plazaratu eta kaleratutako ekimen ugari –Ipar nahiz Hego Euskal Herrian–. Baionako karriketan 4.000 lagunek Euskal Herriak irtenbide demokratikoa behar duela  aldarrikatu zuten. Manifestazioan, presoen eta iheslarien eskubideak bermatzea berebizikoa dela adierazi zuten ozenki.

Oro har, abenduan, hainbat herritan manifestazioak izateaz bestera, preso eta iheslarien aldeko itxialdiak eta baraualdiak izan dira tokian toki. Barañainen, adibidez, jendeak bertako Julian Retegi frontoia bete zuen presoen sakabanaketaren amaiera eskatuz. Halaber, preso izandako 400 lagunek agerraldia egin zuten Azpeitiko Izarraitz frontoian, “Euskal Preso eta Iheslariak Etxera” aldarrikatuz. Herritar hauen guztien iritziz, Espainiako eta Frantziako gobernuek presoen dispertsioarekin amaitzea lehen –eta funtsezko– urratsa litzateke normalizazio politikoaren prozesua egonkortzeko. 

Alta bada, horiek horrela, prozesuarekiko jarrera ez da aldatu Espainiako zein Frantziako estatuen aldetik. Esate baterako, Baionako manifestazioaren biharamunean, polizia frantsesak Josu Esparza iheslaria Espainiaratu zuen “euroagindua” aplikatuz. Halaber, poliziak berak Intza Oxandabaratz eta Julen Mujika herritarrak espetxeratu zituen. Adibideak besterik ez dira. 

Gernikako adierazpena sinatu duten alderdiek, hala nola Aieteko Adierazpenarekin bat egin duten alderdi, sindikatu eta gizarte eragileek bat egin dute presoen aldeko eskubideak betetzeko nahia eta beharrarekin. Areago, esate baterako, Patxi Lopez lehendakariak eta Nafarroako alderdi sozialistak presoekin malguago izatea eskatu diote PPko Mariano Rajoy buru duen Espainiako Gobernu berriari.

Bien bitartean, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK) aipatutako alderdi, talde eta eragile politikoek hartutako konpromisioari batu zaio. Preso bakoitzak Euskal Herrian elkartzeko eskaera egingo zuela esan du Kolektiboak. Presoek prozesuan egin beharreko ekarpena egin ahal izateko Euskal Herrian batuta egotea nahi dute, prozesua bideratzeko landu beharreko ildo politikoa zehazteko.

Eragileak eragile, taldeak talde, “Egin dezagun bidea” taldeak aurrea hartu du. Hil honen 7an manifestazio eskerga itxaron da Bilboko kaleetan. Espetxe politika aldatzeko lehen urratsa bezala jotzen dute deitzaileek. Manifestazioa kolosala izango ei da. Hala dio lemak. 10.000 atxikimendu baino gehiago jaso du deialdiak dagoeneko. Jende osteek Bilboko karrikak beteko dituzte modu kolosalean.

Anartean, guhaurek, preso izatearen esperientzia eta presoen mundua ezagutzen duen abokatu baten lekukotasunak bildu ditugu hurrengo lau orrietan.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


2023-04-26 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Euskal preso politikoak
Sakabanaketa politika amaituta, etxeratzea helburu

34 urtez luzatu den euskal preso politikoen sakabanatze politika amaitutzat eman dute Etxeratek eta Sarek, ostiralean Espainiako Gobernuak iragarritako bost Euskal Herriratzeekin. Pozez hartu dute berria bi elkarteek, eta iragarri dute orain lanean jarraituko dutela preso,... [+]


Oztopoak euskal presoen hirugarren graduari, Bilboko manifestazioaren atarian

Urtarrilaren hasieran euskal preso politikoen eskubideen alde Bilbon egiten den manifestazioa beti da berezia eskubideen aldeko egutegian, baina aurtengoa bereziki nabarmendu da, besteak beste, dagoeneko sakabanaketaren amaiera irudikatu nahi delako.


2022-11-15 | ARGIA
Beste zazpi euskal preso politiko Euskal Herriratuko dituzte

Iñigo Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Iñaki Bilbao Goikoetxea, Orkatz Gallastegi Sodupe, Fermin Vila Mitxelena, Iñigo Zapirain Romano eta Alberto Viedma Morillas preso politikoak Euskal Herriko espetxeetara hurbilduko dituzte.


2022-09-01 | ARGIA
13 euskal preso gehiago hurbilduko dituzte Euskal Herrira

Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak adostu dute beste hamahiru euskal preso Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako espetxeetara hurbiltzea. Ez da jakinarazi zein espetxetara eramango dituzten; Lakuako Gobernuaren esku dago erabakia.


2022-03-10 | ARGIA
Jon Gurutz Maiza euskal presoa Frantziako Lannemezaneko espetxetik Martutenera hurbildu dute

Etxarri Aranazko Jon Gurutz Maiza Artola preso politikoa Frantziako Estatuko Lannemezaneko espetxetik (Euskal Herritik 330 kilometrotara) Donostiako Martuteneko kartzelara hurbildu dute, Etxeratek zabaldu duenez.


Garazi Abrisketa eta Aitana Izagirre
“Mirentxin Gidariak ekimenaren furgonetekin Granadara eraman eta ekartzen genituen Euskal Preso Politikoen senide eta lagunak”

Garazi Abrisketa (Zollo, 1988) eta Aitana Izagirre (Zollo, 1993) Mirentxin Gidariak ekimenaren parte izan dira eta euren esperientzia azaldu dute, baita taldearen disoluzioak utzi dien sentsazioa ere.


2021-06-11 | ARGIA
Bi euskal preso politiko Euskal Herria ekarriko dituzte, eta beste bi gerturatu

Raul Fuentes eta Gaizka Astorkizaga dira Euskal Herriko espetxeetara lekualdatuko dituztenak, eta Pedro Cano eta Orkatz Gallastegi hurbildu egingo dituzte. Horrez gain, Olga Comesi hirugarren gradua emango diote.


Eguneraketa berriak daude