(1)
Desio bat. Azala espazioa desio batetik abiatzen da. Idoia Zabaletak eta Juan Gonzalezek aspaldian dute amets-desio batetik: bizi diren lekuan beran –Arabako Lasierra herrian–, artista, sortzaile eta pentsalarientzat espazio bat eraiki nahi dute, landan, bertakoa eta kanpokoarekin harremanetan egongo dena, artista, sortzaile eta pentsalariei lanerako eta ikerketarako espazio eta denbora-espazio egoki eta kalitatezko bat eskainiko diena. Nola uztartu amets-desio hau jasangarritasun ekonomikoarekin? Erantzun posible bat: eredu misto bat sortu, kreazio espazioa izango dena batetik, eta bestetik landa turismoa. Erantzuna eta lan-tresnak eskutan, eraikuntza lanak abiarazten dituzte 2008ko otsailean, eta 2008ko abenduan lehenengo artistak hartzen ditu egoitzan Azalak: Beiruteko Zoukak kolektiboa.
Espazio bizefaloa da ordutik hona Azala, bi buru dituelako bai izaeran baita kudeaketan ere. Hots, bi espazio –kreazio espazioa eta ostatu turistikoa– eta kudeaketa pribatuko bi eredu ekonomiko uztartzen dituena –laguntza publikoak lehenengorako eta turismotik datozen sarrerak bigarrengorako–.
Kreazio espazioaz hitz egingo dugu jarraian, izan ere, hor baitago geure ustetan Azalak Euskal Herriko eta kanpoko kultur mapari egiten dion ekarpen nagusia. Azalpen modura esan beharra dago, kreazio espazioaren epizentroak dantza, arte eszenikoak eta gorputzean oinarritutako praktikak badira ere, bere uhin hedakorrak naturaltasunez eta promiskuitatez zeharkatzen dituela beste diziplina artistikoak, hala nola arte performatiboak, gorputzaren arteak, arte biziak bezalako deiturak eta ezagutzaren beste arloak.
(2)
Proposamen bat. Goazen geure burua diziplinetatik haratago kokatzera, eta pentsa dezagun modu “extradiziplinar”-agoan (1). Azala extradiziplinarra da, praktika artistikoak eta pentsamenduak bat egiten dutelako bertan egiten diren egoitza, lantegi, laborategi eta mintegietan. Ez bakarrik praktika artistikoa bera ikerketarako bide bat izan daitekeelako, baizik eta Azalatik antolatzen diren jardueretan antropologia, filosofia, zientzia politikoak edo soziologia sartzen direlako halaber.
Goazen bada diziplinen arteko zirrikituetan eta loturetan mugitzera. Desioak dantzan jar ditzake egiturak, transformatzailea da desioa, konexio gehiago bilatzen dituelako. Desioak inkontzientea ekoizten du. Adibide modura: kreazio lan baten aurrean gaudenean beti egoten da nebulosa bat, gune zehaztu gabeko bat, bidea ezezaguna zaigu abiapuntuan gaudenean. Horrexegatik da desioa faktore garrantzitsua prozesu ireki batean: desioak hasierako eta bukaerako bi leku horiek elkartzen dituelako. Ez dakizun horren indarra da desioa.
(3)
Esperientzia egin. “Gero eta informazio gehiago dugu eta esperientzia gutxiago, zioen Benjaminek. Geure esperientziaren narrazioak bakarrik ematen digu aukera hura ezagutzeko. Kontatzerakoan subjektiboa dena (esperientzia), amankomunean dugunaren bitartez (lengoaia) ematen diogu elkarri. (…) Ikerketa infinitua egiten da, (…) amaierarik ez duen prozesua da. Ez da inoiz ixten (…)”, idatzi zuen José Luis Gallero poetak (2) Renato Curciok eta Nicola Valentinok Azalan gidatutako Sozioanalisi narratiboa mintegiaren ostean. Pedro G. Romero (3) artistak Lasierrako elizan dagoen San Vitoresen berri izaterakoan, santutegian bilatzen jarraitzen du bere artxibo mardula elikatzeko. Inazio Escuderok Azalako jaian La razón abestu zuenean beti arrazoia izatea zein aspergarria den gogorarazi zigun eta Miryam Van Imschootek historia telefono dei bat izan daitekeela (4).
Asko eta anitzak izan dira ateak ireki zituenetik egindako bide laburrean Azalak hartu dituen artistak, pentsalariak, eragileak eta aktibistak. Lotura moduko bat bilatzen hasten bagara, hari amankomun bat, bi hitz agertzen dira: esperientzia egin. Esperientzia egin dutela esan dezakegu, esperientzia egiteko aukera eman digula. Nola ulertu esperientzia egin esaldia gaurko begiradatik? Aspaldi iragarri zuen Benjaminek esperientziaren pobrezia, gerrarteko urteetan hain zuzen ere (5). Gero eta informazio gehiago dugu, baina esperientziak gure bizitzetatik kanpo gertatzen dira, eta gu haiei begira egoten gara. Esperientzia egitea, ordea, bat dagoen lekutik haratago joatea izan daiteke, bat zegoen lekutik mugitzen joatea.
(4)
Afektuak sortu. Maite Arroitajauregik 2011ko irailean Lasierrako elizan eman zion itxiera performanzeru ibilbideari. Kontzertu heretiko batean Azalan izandako egonaldian sortutako abestiak eskaini zituen. Batean, tomatea botiltzeko Lasierrako herriko emakume bati jasotako errezeta. Bestean, aldaretik pasarazi zituen Santa Ageda, San Sebastian eta San Vitores bera ere, Martires kantuan (6). Performanzeru ibilbidea lainoen modukoa izan zen: joan-etorrian ibili ginen.
Ikerketa eta kreazio prozesuetarako baldintza egokiak sortzearekin batera, autonomia eta askatasun espazio-denborak sortzea du helburu Azalak, esperimentaziotik, hartu-eman, praktika eta gogoeta kritikotik abiatuta, ezagutza produzitzea, ekoiztea. Jakina da, azken esaldiak arte garaikideko museo, zentro edo espazioen hiztegi amankomuna dira dagoeneko. Baina zer esan nahi dute hitzok Azalatik? Ezagutza testuinguruak ekoizten direla esaterakoan, afektuetaz hitz egiten ari gara halaber. Kudeaketa aldetik Azalak espazio txiki baten desabantailak baditu ere –lantalde txiki eta baliabide urriak, batzuk aipatzearren–, badu horrexegatik beste abantaila bat: jarduerak antolatzerakoan lor daitekeen gertutasuna, konplizitateak abiarazteko aukera ematen duena. Gorputza da honek egin dezakeena, eta afektuak ere gorputzak duen ahalmena bezala uler ditzakegu, gorputzean ematen diren mugimenduak, geldirik egonda ere gorputz batean ematen ahal diren mugimenduak.
Afektuak ez dira pertsonalak edo norbanakoak, eta ez dute emozioekin eta sentimenduekin zerikusirik soilik, afektuak besteekin konektatzeko aukera eta ahalmena izan daitezke. Erasatuak, eragin ahal izateko testuinguruak sortu, ekoiztu.
(5)
Mikorrizak. Lankidetzan aritu ahal izateko proiektuak prozesu sinbiotikoen modura ulertu. Adibidez, mikorrizak: “Mikorriza landare baten sustraiak eta onddoen hifak elkartzen direnean sortzen duten elkartea da. Elkarte horretan, bakoitzak behar duen zenbait substantzia trukatzen dute. (…) Posible da onddo berak mikorriza landare batekin baino gehiagorekin sortzea, eta mizelioaren bitartez konexioa piztea landare ezberdinen, zuhaitz ezberdinen, (…), baita sastraken artean ere”, idatzi zuen Isabel de Naveranek (7). Mikorrizak paseoak eta lainoak bezalakoak dira: joan-etorrian dabiltza, epizentroaren uhin hedakorra noraino irits daitekeen jakin gabe.
LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]
Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.
Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.
Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]
Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]
Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.
Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.
Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Maiatzaren 12an Filipinetan egingo diren Bongbong Marcosen agintaldiaren erdiko hauteskundeek eman dezakete argibideren bat herritar xeheen artean kezka noraino errotu den begiztatzeko.
"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.
Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.