Egunean hiru-lau aldiz dutxatzen den jendeak arima garbiegia al dauka deabruaren abokaturako?
Igerian, txirrinduan eta korrika nabarmentzen ez direnak triatloian hasten omen dira.
Hasi gara mito zaharrekin! Lance Amstrong triatleta ohiak Frantziako zenbat Tour irabazi dituen oroitaraztea nahi duzu? Triatloi bat ez da hiru modalitate, hiruren batura baizik.
Eta orain proben ordena aldatuz gero beste kirol bat litzatekeela esango didazu!
Jakina! Eta igeriketa azkenerako utzi eta uretara 180 pultsazioko izerdi patsetan sartuko bagina bihotzeko gehiago egongo liratekeela ere bai. Horregatik, horizontaletik bertikalera goaz, pixkanaka zutituz, gizakiaren eboluzioa bezala.
Gizakiaren eboluzioa bezala bai, bizitzeko norbere burua saldu behar izateraino.
Mugitzen ez denak ez du jaten. Futbol edo saskibaloi taldeek lehendakariak dauzkate ordezkaritza lanetarako, baina guk atsedenari ostu behar diogu denbora. Gainera, nork ordezkatuko du nire burua nik baino hobeto?
Zure emaitzek, adibidez?
Ez dago besterik. Ez da aski Espainiako txapeldun izatearekin, nazioartean nor ez bazara jai duzu. Eskerrak urteetako ibilbidea dudala atzetik, medioek kasu egiten didatela, ezaguna naizela, bestela...
Zer nahi duzu esatea, ni tximetaraino nago gizarte honek kirolarekin duen harremanaz!
Sinesten duzu zenbait amateurrek profesionalok baino gehiago entrenatzen dutela? Triatloian orain hil bi hasi denak, engantxatu, zoratu, eta Ironman bat egin nahi duela? Burua sano eduki ezean, alperrik da gorputza saneatu nahi izatea.
Jendeak ikusten duena izan nahi du, eta zuena ere...
Gurea ere ez da mesedegarria. Nola izango da sanoa gorputza eta burua muga-mugara eramatea? Neurriz gora dena da txarra, jana, lana, eta baita kirola ere.
Horregatik dabiltza eliteko kirolariak enpresaz enpresa lezioak ematen?
Ez daukat dudarik, kirolean puntakoa dena puntakoa izango da lanean. Zergatik? Lan gaitasun izugarria duelako, bere indarrak antolatzen eta kudeatzen ohituta dagoelako, ez zaiolako diziplinarik falta... Kiroleko baloreak bizitzan nor izateko baloreak dira.
Lasai, guretzat beti zu izango zara triatloiaren enbaxadore gorena!
Ez pentsa. Kosta bertan daukagu, ziklismozale itsuak gara, egun osoa pasatzen dugu korrika, eta gainera, kirol sakrifikatuak gustatzen zaizkigu. Euskal Herrira 1984an heldu zen kirol bati tradizioa eskatzea haritzari sagarrak eskatzea da, baina apurka-apurka...
Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]
Blanca Ester Díaz Pulido epaileak Osakidetzako 2018ko oposizioen filtrazioen inguruko ikerketari amaiera eman dio, sei urte eta erdi igaro ondoren. Akusatu guztiak absolbitu dituzte, 22 guztira, nahiz eta bi kasu behin-behingoz artxibatu dituzten.
Arratsaldeko lehen orduetan, 14:30ak aldera, Nafarroako ikastetxe publikoetako 30en bat langile sartu dira Iruñeko Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzan eta sarreran eserialdia egin dute. Lehen ekintza gisa planteatu dute eta, adierazi dutenez, honen bidez... [+]
Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]
New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]
Ribabellosan 300 megawatioko gaitasuna duen eskala handiko datu zentroa eraikitzen ari da Merlin Propertiers enpresa madrildarra. Milaka milioi euro ari da gastatzen Iberiar Penintsula osoan, ustez puntako teknologia “jasangarria” duten baina elektro-intentsiboak... [+]
Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.
Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.
Irutxuloko Hitzak asteartean parte hartu zuen Hordago - El Saltok antolatutako mahai inguruan, Hibai Arbide, Lucia Mbomio, Xalba Ramirez eta Miriam Najibi kazetariekin.
Ia 24 milioi euroko ordainsaria jaso zuen Jesús María Herrerak, CIE Automotiveko zuzendari exekutiboak, 2023an. 2022an 20 milioi euroko aparteko prima jaso, eta sei bider handitu zuen urteko soldata. Iberdrolak ere lekua hartu du podiumean, eta 2023an, energia... [+]
Abenduaren 13an mobilizazioa antolatu dute Santutxun (Bilbo), enpresa amerikarra palestinarren aurkako genozidioaren parte dela salatzeko. Auzoko kideek azpimarratu dute ez dutela nahi auzoan sarraskiari sostengua ematen dion enpresa multinazionalik.
Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.
Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.
HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.