"Iraultzak traizionatu gaituelakoan gaude asko"

  • Ostiral batean hartu gaitu Buzakhar jaunak Tripoliko etxean. Buruzagi amazighak dio jaiegunetan besterik ez dela hain dotore janzten. Amazighen arropa tradizionala ote den hura galdetu diogu: “ez, libiar guztien arropa da hau” diosku. Bada, ez al dute amazighek euren janzkera tradizionala? “Jakina, kontua da libiar guztiak amazighak direla, askok oraindik ez dakiten arren”.

"Ipar Afrikan, gehienak, arabieraz mintzo diren amazighak dira".Karlos Zurutuza

Amazigh, tamazga, tamazight… hitzok arrotzak gertatzen zaizkigu gurean oraindik.

Amazighek “gizon askea” esan nahi du gure hizkuntzan, imazighen pluralean. Afrika iparreko jatorriko biztanleak gara. Atlantikotik Egiptorainoko lur esparruan zabaltzen gara, nahiz eta, askotan, “orban txikiak” baino ez izan Afrikako mapan. Kostaldea eta Saharako basamortua hartzen duen esparru horri Tamazga deitzen diogu, eta tamazight gure hizkuntzari (amazigharen femeninoa da). Hizkuntza propioa ez ezik gure alfabetoa ere badugu, tifinag izenekoa. Egun, egokitutako bertsio bat erabiltzen dugu baina tuaregek antzinakoa mantentzen dute oraindik.

Tuaregak ere amazighak dira?

Bai, hiztegi kontu urri batzuk aparte utzita, arazorik gabe ulertzen dugu elkar. Bestalde, gure alfabeto zaharra euren artean baino ez da kontserbatu egundaino. Izan ere, ezagunak dira tuaregek alfabeto zaharraz idatzitako amodiozko gutunak. Haiek tamaxek deitzen diote euren hizkuntzari, tamazight glotonimo beraren bariantea baino ez da.

Amazighok batera altxa zineten Gaddafiren kontra iragan otsailean Libian. Ez al zegoen Gaddafizalerik zuenean?

Nekez. Batetik, ez zen inoiz amazigh bakar bat ere egon Gaddafiren exekutiboan. Bestetik, ezin ahaztu Gaddafik gure herria zapaldu besterik ez zuela egin boterean eman zituen lau hamarkadetan. Ezin genuen gure hizkuntzan hitz egin edo gure seme-alabei amazigh izenik eman; ezin liburuak argitaratu, gure erlijioa praktikatu…

Erlijioa?

Bai, Libiako amazighok ibadiak gara jatorriz. Gaddafik, gure identitatearen beste ikur bat zela atzematean, gure iman guztiak atxilotu, exekutatu edo ihesarazi zituen. Ibadi gurasoen seme-alabek eskola sunietan ikasi behar zuten nahitaez. Joera irekia eta moderatua izateaz gain, naturarekiko lotura handia adierazten du oraindik ibadismoak: azken epaiketaren aurrean bi munduen barkamena beharko duzu; Jainkoarena batetik eta izaki guztiena bestetik. Jainkoak barkamena eman dezake salbaziorako baina, esaterako, animalia bakar batek ez ematekotan, paradisuaren ateak itxiko zaizkizu. Antzinako erlijio animisten eragina oso agerikoa da oraindik gurean.

Iraultzara bueltatuz, pozik zarete lortutako garaipenarekin?

Inondik ere ez. Tamalez, Libiako erregimen berriak lehenagoko diskurtso eta joerei eusten die, arabiar-islamismoari alegia. Gaddafik ere hala egiten zuen. Abuztuaren 6an sinatutako Konstituzioaren zirriborro berrian ez da inon ere aipatzen gure presentzia Libian, ez eta gure hizkuntzaren aitorpena ere. Itxaroteko esaten digute, ez dela “momentu egokia”. Libiak bere independentzia lortu zuenean, 1951n, gauza bera entzun behar izan genuen. Bestalde, batzuek diote gure hizkuntza ezin dela ofiziala izan “gutxiengo bat” garelako. Horretarako borrokatu dugu gerra honetan? Horretarako hil? Dagoeneko, iraultzak traizionatu gaituelakoan gaude asko.

Gordina bezain esanguratsua azken esaldi hori.

Arazoa aspalditik dator. Arabiar hizkuntza nahiz ideologia islamarekin batera zabaldu dira mendez mende eta egun daukagun egoera horren ondorio zuzena da. Hala, “arabiartzat” hartzen dute euren burua arabieraz hitz egiten duten guztiek. Jakina arabiarrak izan badirela Libian, bai eta turkiarrak, txadiarrak… baina gutxiengo bat baino ez dira. Ipar Afrikan gaude, eta ez Ekialde Hurbilean. Libia ez da herrialde arabiarra. Guk Libiako arabiarrez ez, arabiar hiztunez hitz egiten dugu. Azken horiek gehiengoa izan arren, euren hizkuntza galdu duten amazighak baino ez dira.

Libiar guztiak amazighak dira, beraz?

Baita marokoarrak, aljeriarrak, tunisiarrak… Esan bezala, arabieraz mintzo diren amazighak dira gehienak Ipar Afrikan.

Hamaika amazigh talde agertu da azken hilabeteotan Libian, gehienak zuen hizkuntza eta kultura babesteko helburuz. Alderdi politikorik osatzeko asmorik ba al duzue?

Parte hartuko dugu politikan, beti ere erlijioa edota nazionalismoa alde batera utzita. Ez dugu amazighon alderdia eratu nahi, baizik eta libiar guztiontzat irekita izango den koalizioa. Ezin dugu arabiar nazionalismoa kritikatu eta, aldi berean, haren akats berak errepikatu.

Ez duzue lurrik aldarrikatzen Libia barruan?

Lurralde osoak gurea beharko luke, zergatik egin uko horri?

Normaltasunerako bide amaigabean

Ulertzekoa da Fathi Buzakharren etsipena. Amazighek, edo tamazight hiztunek, Libiako populazioaren %10a osatzen dute –Libian sei milioi lagun bizi dira–. Gehiengoa osatzen duten eskualde bakarra, Nafusa mendikatea, Libiako gerraren ezinbesteko giltza bilakatu zen erreboltarien garaipenerako, handik bideratu baitzen Tripoli mendean hartu zuen erasoa.

Otsailean gerra piztu zenetik, besteak beste, euren hizkuntz eskubideak aldarrikatu dituzte Libiako amazighek. Baina abuztuan sinatu Konstituzioaren zirriborroan ez zen aipamenik ere egiten herri honi buruz. Horren aurrean, Libiako Amazigh Kongresuak manifestazio erraldoia deitu zuen iragan irailean, gobernu berriaren atentzioa bereganatzeko asmoz. Tripoliko martirien plazan hamar milaka lagun elkartu arren, Gobernu berriak ez zuen inongo keinurik egin eurengana hurbiltzeko.

Azaroaren 27an kalera jo zuten berriz Libiako amazighek, euren kontrako bazterketa salatzearren. Antza, ez dago amazighik gobernu berriaren goi karguetan eta marjinazioa salatu dute azken asteotan kale agerraldietan. Momentuz Zuuarako Udalak –demokratikoki aukeratutako bakarra– harremanak hautsi ditu Trantsiziozko Kontseilu Nazionalarekin eta baliteke beste 27 amazigh herriek gauza bera egin izana elkarrizketa hau argitaratzerako. Antza, uste baino gehiago itxaron beharko dute Libiako amazighek euren eskubideak onartuak izan arte.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude