Kaixo Urki. Ez zaitut ezagutzen. Argiako orrietan irakurri dut zure berri. Antza denez 5 urte dituzu eta 630 kilometro egin behar dituzu, batez beste, gurasoak ikusteko, zure aitona-amonekin batera. Espetxean omen dituzu gurasoak; ez dakit non eta ezta zergatik ere. Erreportajearen egileari ez zaio garrantzitsua iruditu detaile hori, ez baitu zer ikusirik zure sufrimenduarekin, eta zure modura asteburuak autobusetan igaro behar dituzten beste milaka seniderenarekin.
Nire haurtzaroko Hernanin ere, detaile asko ez ziren garrantzitsutzat jotzen eta ez zizkiguten denbora askoan kontatu. Hernani herri lasaia zen. Eta itxuraz denok bakean bizi ginen. Politika kontuetan sartzen ez zenari bakean bizitzen uzten zioten. Hernaniko kanposantuan guda zibilean izandako hilketak, alargunen tragediak, kartzela eta heriotza-zigorrak, … isilean geratu ziren. Aurrerago, koskortzen hasi ginenean, gure lagun batzuen gurasoak gerran Francorekin ibili zirela jakin genuen; gerratik herrira irabazle itzuli zirela eta haien legea nagusitu zela gure herrian. Jatorrak eta atseginak ziren, eta haien etxeetan beti ongi hartzen gintuzten. Hori bai, ez zuten ongi ikusten guk euskaraz hitz egitea edo kantatzea. Eta ez zuten onartzen haiek egindakoari buruzko galderarik edo komentariorik egitea. Gainerakoan dena normal.
Demokrazia iritsi zenean, berriz, beste batzuek hartu zuten agintea nire gaztaroko Hernanin. Baina, berriz ere, herrian gertatzen ziren gauza askoren detaileak isilean geratu ziren. Hobe zen haietaz ez hitz egitea arazorik ez edukitzeko. Gogoan dut, Urki, zure adina zuten haur batzuen aita tabernaria kale bazter batean seko utzi zutela tiroz hilda. Haren seme-alabek gurekin ikasten zuten ikastolan, baina hobe zen gertatutakoaz ez hitz egitea. Seguruenik, gainera, zerbait egina izango zuen horrela bukatzeko! Urte batzuk geroago jakin nuen Hernaniko beste ezagun bati hankan tiro jo ziotela. Eta beste bati gutun azal bat utzi ziotela lantokiko mahai gainean, langileen bistan. Hartzaileak ez zion kasurik egin jasotako mezuari. Handik aste batzuetara haren etxeko postontzira iritsi zen antzeko beste gutun bat, baina bigarren honetan emaztearen izenean bidalia. Gure ezagunak, etxekoen beldurrak bultzaturik, eskatzen zioten dirua ordaintzea erabaki zuen, horrela bakean utziko zutela pentsatuz. Baina alferrik. Hurrengo urtean beste bat jaso zuen, eta hurrengoan beste bat... Baina, bueno, garrantzirik gabeko detaileak ziren horiek ere, eta garrantzitsuagoa zen beste batzuen sufrimenduari erreparatzea.
Ez dakit, Urki laztana, zer etorkizun tokatuko zaizun zuri. Ez daukazu bizi duzun egoeraren errurik eta ez da bidezkoa zure gurasoek egindakoaren ondorioak zuri ordainaraztea. Zure joan-etorriak gero eta laburragoak izatea opa dizut, eta ahal bada behintzat, zure aita eta amaren konpainian koskortzea nahi nuke. Ez dakit handitzen zarenean zure gurasoen ekintzen detaileak garrantzitsuak iruditu zaizkizun. Askok esango dizute, lehen gertatu zen bezala orain ere, hobe izango dugula gertatutako guztia ahaztea eta aurrera begira jartzea. Hernaniko tabernariaren semeek, halere, seguruenik nahiago lukete haien aitari gertatutakoari norbaitek garrantzia ematea eta egindako kaltea onartzea. Ez dakit inoiz haiekin bizitzea tokatuko zaizun, baina hala balitz, zuen harremanak oztoporik ez edukitzea nahi nuke, eta ahal dela elkarrenganako errezelorik gabe koskortu, hazi eta elkarrekin bizi ahal izatea.
Izan ongi, Urki.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.
Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.