Atzera begirako rockaren jostun trebeak

  • SUPERSWEET::There hereafter

    autoekoizpena

    iraupena ::39´10´´

    prezioa ::10.00€

Askok gogoratuko dute Señor No, eta baita, jakina, Imanol gitarra eta Andoni bateria-jotzailea ere; ez dira-eta ahazteko errazak. Aspaldian Small Thingseko Alvarorekin batera beste koordenada batzuetan lanean ari dira, are eta trebeago. Milurtekoaren hasieran Chico Boom taldea osatu eta dotorezia handiko rocka jotzen aritu ziren, baina taldea desagertzen utzi zuten. Orain, hirukote bihurtuta eta Alvarok teklatuekin baxua ordezkatuz, Supersweet izenpean 1960ko hamarkadako garagea, popa, psikodelia tanta batzuk eta rock-and-roll gitarreroa dituen gorbatadun proposamena dakarte beso azpian. Detaile guztiak zainduta daude erabat eta Imanolen ahotsa hobetu bada ere, koroak eta melodiak borobilak dira. Begiak itxi eta The Who, TSOOL eta garage-popa ukitu ahal izango dituzu. Ederra!

www.supersweetsound.com
Imanol G. Alcon - Supersweet
«Egiten duguna hemen eta orain disfrutatzeko da, baina gerorako gelditzea ere ondo legoke»

Ahalegin handia behar da bakarrik aurrera egiteko?

Ahalegin handia egiteaz gain, egiten duzun horretan erabat sinetsi behar duzu, ezinbestekoa da. Garai hauetan taldearen alde lan egin eta maila onari eustea oso zaila da. Baina gure buruekin oso zorrotzak gara.

Non gelditu zen Chico Boom? Lana eta kredituak banatzeko unea heldu da?

Inoiz baino gusturago nago. Chico Boom bakarkako proiektu gisa jaio zen eta gerora talde bihurtu zen ia halabeharrez. Orain talde bat gara eta guztiok ardura berdina dugu. Chico Boom lozorroan dago momentuz.

“Bultzada hartzeko teklatu jotzailea jarri iezadazu eta urrun helduko naiz (bateria gutxietsi gabe, jakina)”. Hori al da zure leloa?

Oso zoriontsua naiz mundu zati honetako bi musikari onenetarikoak alboan ditudalako. Biek duten teknika, jotzeko era eta izateko modua ikaragarriak dira.

“Hereafter”. “Hemen eta orain” jada ez da nahikoa?

Jakina baietz. Egiten dugun guztia hemen eta orain disfrutatzeko da, baina horrek guztiak jarraipena izatea nahiko genuke, hor gelditzea.

The Who, The Soundtrack Of Our Lives eta Beatles gabe hemen egongo zinateke?

Guztiaren ama dira aipatutakoak, baina badira bestelako eragin batzuk ere: batez ere, 1960ko eta 1970eko hamarkadetako artistak. Musika konposatzerakoan estiloei zein gure eraginei begiratu gabe musika ona egiten saiatzen gara.

Gaur egun oso talde gutxik zaintzen dituzte koro eta armoniak zuek beste…

Lan handia dakar eta zaila da afinazioari eustea. Inoiz ahotsak bakarrik lantzeko entseguak egin izan ditugu, nork eta nola egitea erabakitzeko.

Chico Boom abiadura bizian heldu zen, baina desagertuz joan zen. Zer lehentasun emango diozue Supersweeteri?

Chico Boomek oztopo asko izan zituen aurrean: lana, osasun arazoak, bestelako proiektuak… Orain hau da gure proiektu bakarra; hortaz, galdutako erritmoa berreskuratu nahi dugu.


Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude