argia.eus
INPRIMATU
Esku ezkerra

Joxemari Ostolaza 2011ko abenduaren 06a

bete baloi egin zuen dena. Zumarragatik gazterik egin zuen Barcelonara ezker besoa berme. Urte andana txapelketak irabaziz, erretirorako prestatu zen literaturarik gabeko ipuinetako ezkontza hegazkin. Eta hegaldaka aireratu zen artean, arrakasta bila jauzika zebilen pilotu bat sozio. Ordura arte eskuin aldea soilki jauzi zutabe zuenak, bestela maneiatzeko prestatze lanari ekin zion, bi besoz pelotazoak jotzeko teknika landuz. Bikain ari zen kirol berrian. COI erpin (Nazioarteko Olinpiar Batzordea), gero eta oinarri zabalagoko triangelu erraldoia egituratzen ari zen Ali Baba eredu. Barcelona nano, New York aukeratu zuen zelaitzat pilotatzen ikasiak, maisua oilar hegalditarako eta lagunarteko partidetarako utziz. Lurreratze gaitza izan du bere hegazkin katxarroak. Diotenez onik atera da istriputik, baina kaxa beltza du salatari. Ez omen ditu esandako bidaiak egin, ez omen du gasolinarik ere ordaindu. Gainean dauzka inspektore adituak surtidoreak aztertzen. Eskubaloilari bikaina genuen, gizon ederra telebistan txintxo planta zuena. Ez ditu horiek nahikoak izan bere ezkutuko eroari aurre egiteko, bere urdanga arinari eusteko. Ai Iñaki.