Bildu eta PP ados jarri dira Donostian, bertako geltoki intermodala egiteko Loiolako erriberatan. Bildu eta PP ados. Zer deritzozu?
Bi kontsiderazio egin behar ditut: 25 urte pasa dira Donostiako Autobus Geltokiaz eztabaidan, baina Donostiak ez dauka autobus geltokirik, aparkaleku txar bat baizik. 10.000 biztanleko edozein herri batek Espainian, autobus geltoki bat dauka eta guk ez. PPk beti eutsi dio aukera honi, izan ere, Juan Karlos Izagirre alkateak publikoki onartu duen bezala, Bilduk bat egin du gure posizioarekin. Gu ez gara aldatu, beraz, gustura hartu dugu erabakia. Gure gustukoa da, eta orobat herritarrei mesede egingo dio. Eztabaidatu daiteke hau edo beste, ez da nire esparruko gaia, baina gure jarrera hori izan da betidanik.Pasaiako badiaz
Gipuzkoako diputatua naiz Espainiako Kongresuan joan deneko hogei urteetan, eta hemengo azpiegiturak ez dira bideratzen eta konpontzen. Hamabi aldiz diputatu hautatua izan behar al dut, Pasaiako badia birsortzeko? PP Madrilgo Gobernuan zegoela Urban funtsa (Eskualde Garapenerako Europako Funtsa) ekarri genuen PPko diputatuek. Erakundeen arteko komisioa sortu zen horretarako, baina PP bakarrik geratu zen. Gainerako indar politikoek hauxe esaten zuten: badia eta hiriaren eremu sozio-ekonomikoa birsortzeko, kanpo portua egitekoaren zain egon behar zela, bi obrak koordinatu behar zirela. Azkenik, gainerako alderdiek onartu dute ezin dela badiaren birsortze plana gehiago atzera, eutsiena dela.
Hondarribiako aireportuaz
Duela 12 urte, aireportua luzatzearen aurkako koordinakundearekin egon ginen, Benigno Blanco etorri zen, Estatuko azpiegituren idazkaria [PPko Estatuko Idazkari ohia], aurpegia eman genuen. “Hurrengo legealdian irabazten badugu pista luzatuko dugu” esan genuen, PSOE zegoen gobernuan. Eta ez bakarrik ziurtasun kontuengatik, baizik eta kostu kontuengatik, hegazkin handiagoak aireratu ahal izateko. Izan ere, donostiar edo zarauztar batek Loiura joan behar du hegazkina hartzera, zergatik? Txartelaz gain, autopista eta gasolioa –eta denbora– ordaindu behar al ditu? Gu bakarrik geratu ginen neurri inpopular baten aurrean. Guk pista luzatzeko etxetik atera behar zuten herritarrei gure plana azaldu genien, alternatiba bat eskaini genuen. Orain, etxebizitza horietan bizi daudenak ez daude hobeto. Guk alternatiba eta soluzio egokiak eskaini genituen. Orain, PSOE eta EAJren arteko akordioa lortu dela dirudi, ez guk nahi genuena, baina bai gutxienez hegazkinen ziurtasuna lortzeko lurra hartzerakoan, aireportua motza baita. Beraz, luzatu beharko da.
Barakaldoko Udalak 11.800 euroko isuna ordaintzea eta gauez hiru hilabetez ixtea exijitu dio Bizkaiko enpresari. Abuztuaren amaieratik txistu etengabe, desatsegin eta jasangaitza igortzen du inguru zabalean entzuten dena.
Save the Children erakundearen esanetan, Gaza iparraldeko 130.000 haur artatu gabe daude 50 egunez, gutxienez.
Hainbat ikaslek egin dituzte salaketak. Irakasleetako bat sexu proposamenengatik eta sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik salatu dute. Bigarrena, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik. Hirugarrenari dagokionez, ikasleen... [+]
RR
Nork: Maialen Lujanbiok
Noiz: azaroaren 21ean.
Non: Katakraken (Iruñea) plazan.
----------------------------------------------
Hementxe gaude, Katrakakeko aulki guztiak beteta, hementxe. Erorien monumentua eta Landaben hizpide, hasi da koplaka emanaldia edo... [+]
Palestinan genozidio bat burutzen ari den Israelgo estatu eta berarekin batera diharduten enpresa eta erakunde guztiekin eteteko asmoz sortu zen EHU Palestina. Israelen inpunitatea Europan eta Estatu Batuetan dituen harreman politiko, militar, ekonomiko, zientifiko zein... [+]
Esloveniako eskoletan izan duen arrakastari tiraka, Alberdania argitaletxeak Euskal Herriko ikastetxeetara ekarri du Joko Ona Denontzat irakurketa-lehiaketa: DBHko ikasleek “kalitate handiko liburuak” irakurriko dituzte taldeka, eta avatarra aukeratuta, horiei... [+]
Ari da mundu guztia kontuak ateratzen Trump 2.0 aldian norberari gerta dakiokeenaren eta munduan gerta daitekeenaren inguruan. Subjektuaren mudakortasuna ezagututa, ziur samartzat eman daitekeen aurreikuspen bakanetakoa da Estatu Batuen Txinarekiko harremanak, ekonomikoak... [+]
Milaka lagun bildu dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean deitutako manifestazio eta elkarretaratzeek. Gizon, hedabide eta erakundeei zuzendu zaie Mugimendu Feminista.
Zenbat komunikazio egoeratan ateratzen da galtzaile euskara? Arduradunak ez duelako aurrez pentsatu hizkuntzak nola kudeatu, erresistentziak egoten direlako eta haiei erantzuteko argudioak prest ez daudelako… Soziolinguistika Klusterrak jendaurrean.eus gida ipini du... [+]
Paris 365 elkarteak 15 urteurrena ospatu zuen larunbatean Geltokin. 15 urte gosariak, bazkariak eta afariak egunean euro baten truke zerbitzatzen urteko 365 egunetan horren beharra duten guztiei. “Atsedenik gabe”, azpimarratu nahi izan zuten bezala. Horrez gain,... [+]
“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.
Durangoko Azokaren alor digitala da Kabi@ espazioa eta egitaraua. Aurtengo edizioan, abenduaren 5ean eta 6an izango dira Kabi@ko ekitaldiak, Azokaren lehen bi egunetan (gero 8ra bitartean iraungo du). Ekitaldiak banatuko dira Durangoko Bizenta Migel Liburutegiaren eta Landako... [+]
Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.